Hustearekin "gutxienez" hogei pertsona migratzaile kaleratu dituzte Donostiako Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez. Donostiako Okupazio Bulegoak elkarretaratzea deitu du asteazken arratsaldean, kaleratzea salatu, kaleratuei babesa adierazi eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko.
Asteazkenen goizean, 09:00etan, Ertzaintza Donostiako Egia auzoko Mundaiz kalera hurbildu da, 14. zenbakidun eraikina hustera. Irutxuloko Hitzak jakinarazi duenez, epaile baten aginduz gauzatu da kaleratzea. Iturri horren arabera, eremu horretako eraikinak Adifenak dira, eta eraistea aurreikusten dute. Donostiako Kontseilu Sozialistak jakinarazi du "gutxienez" hogei lagun etxe kaleratu dituztela.
Gedar.eus kazetak jaso duenez, hustutako eraikineko bizilagunak migratzaileak dira, eta ez da antzerako ezaugarriak dituen lehen hustea Donostian. Gogorarazi dute 2020an Infernua izeneko pabiloitik hainbat pertsona kaleratu zituztela, eta iaz Martutene auzoan ere hamar migratzaile kaleratu zituztela eraikin batetik.
Gertakaria salatu, kaleratuei babesa adierazi eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, Donostiako Okupazio Bulegoak elkarretaratzea deitu du asteazken arratsaldeko 19:00etan, Tabakalera aurrean
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.
Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.
SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]
Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]
EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.
Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.
Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.
Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.
Ostiral honetarako dago ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protesta egitera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatuko dute eta mobilizaziorako deia goizeko 09:00tarako jarri dute... [+]
Etxegabetze estrajudizial bat emateko berehalako arriskuan aurkitzen da Lizarrako Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta dagoen familia bat. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, azken urteetan enpresa horien jarduna areagotzen ari da,... [+]
Armentia ikastolan egiten dituzte ikasketak hiru familien haur adingabeak. Gasteizko Alde Zaharrean bizi dira, Eliza katolikoaren Berakah elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetan, eta judizialki etxegabetzeko prozedura abiatu du elkarteak. Ostiralerako etxegabetzeen aurkako... [+]
Ertzaintzaren kargak salatu ditu Gasteizko Kontseilu Sozialistak. Hainbat zauritu eragin dituzte, eta gutxienez bi lagun identifikatu.