Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 18an egin duen kongresuan, datorren hamarraldirako bost lan ardatz finkatu ditu. Ardatzok euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ditu Topaguneak. Elkartearen bost funtzioak hauek izango dira: askotariko euskaltzale berriak erakartzea; gizarte mugimenduekin harremanak egitea; euskal identitate ireki eta inklusiboa eraikitzea; hiztunak sortzeko eta sozializatzeko ekimenak bultzatzea; eta akordio sozio-politiko-instituzional berriak sustatzea.
III. Kongresuaren txostenean jasoa du euskara elkarteak biltzen dituen Topaguneak bere ametsa: euskararen erabilera ohikoa bihurtzea eta euskaraz eroso bizi ahal izatea. Bide horretan, XXI. mendeko mundu honek plantan jarri dituen desafioetara egokitu behar dela dio. Euskararen erabilerak aurrera egin dezan, hainbat erronkari aurre egin behar zaio: globalizazioa, herritarren desaktibaziorako joera orokorra, euskararen aurkako diskurtsoak, oldarraldi judiziala…
Azken urteotan gizartea eta mugimendu euskaltzalea errotik aldatu direla kontuan izanda, erabileran aurrerapausoak emateko jauzi bat eman beharraz hitz egin dute. Kongresuan, jauzi hori emateko ezinbestekoak diren bost baldintza zehaztu dituzte, datorren hamarraldian Topagunearen lan ardatz izango direnak. Hauek dira bost lan ardatzak:
- Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa eratuz, herritarrak ahalduntzea: Askotariko euskaltzaleak integratzeko ahalegina egin nahi du Topaguneak eta sarea berrantolatzea eta berraktibatzea izango da helburua. Horretarako, jende berria erakartzen egingo du lan, beti ere erabilera erdigunean jarrita.
- Askotariko eragile eta mugimenduekin harreman sare sendoak eratzea: erabileran jauzia emateko euskararen aldeko jarrera sendotu behar dela dio Topaguneak, eta horretarako, bestelako eragile sozialekin harremanak estutu behar direla. Konplizitate berriak josi, erdal hiztunen babesa bildu eta beste jatorritako etorkinak euskalgintzara erakarri nahi ditu.
- Euskara eta euskalduntasunaren inguruko iruditeria, diskurtsoa eta jokaerak gaurkotuz, askotariko euskal identitate ireki eta inklusiboa eraiki: Topaguneak proposatu du euskalduntasunaren inguruko iruditeria berrikustea eta gaur egungo modutara egokitutako identitate kolektiboak garatzea. Etorkizuneko euskal hiztun komunitateari bizikidetza marko berritu bat eskaini behar zaiola uste du.
- Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko ekimenak sustatu: Doako euskalduntze sistema unibertsala aldarrikatu du, eta euskal kulturaren transmisioan, eta euskararen irakaskuntza sistema eraginkor bat eskaintzearen aldeko lanean eragingo duela azpimarratu du. Horrez gain, euskara ikasteko motibazio estrategiak bultzatuko ditu.
- Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu: Akordio berriak lortzeko zubiak eraikitzen egingo du lan. Akordioen behar are handiagoa azpimarratu du euskararen aurkako oldarraldi planifikatua gogorarazita.
Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak
Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Irailaren 22ko batzar orokorrean, Kike Amonarrizek, lehendakaritzan, lekukoa eman dio Irati Iciar oñatiarrari. Alea hedabideak Amonarriz eta Iciar elkarrizketatu ditu, eta besteak beste, azaroan egingo duten kongresuaz eta proposamenaz hitz egin dute. Euskara... [+]
Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]
Euskaltzaleen Topagunea eta bertako kide diren 14 euskara elkarte, zeinak dagoeneko aisialdia lantzen duten, bildu dira Kukulaisi federazioan. Helburua da tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea.
Ia 400 orrialdeko tesia ondu du Txerra Rodriguezek. 2020ko martxoan bukatua zuen lana: 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek
euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017. Elkarrizketa honetan mugimendu sozialaren eta egitura profesionalaren arteko uztarketa zailaz... [+]
Iruñerriko Mintzakide egitasmoak jakinarazi duenez, urrian ekingo dio ikasturte berri honetako ibilbideari. Ekimenaren esanetan, “euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da eta aurten berriro euskaraz aritzeko bidea irekiko die hainbat laguni”.
Mintzapraktikan aritzeko lehenengo izen-emate deialdia abiatu da urrian. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, dagoeneko 7.000 lagun baino gehiagok osatzen dute mintzalagunen komunitatea, 21 herri eta eskualdetan. Euskal Herri osora zabaldu nahi dute egitasmoa.
Ohi duenez, hinki-hankarik gabe jardun du Kike Amonarrizek orain hurrena kaleratu duen liburu mamiz betean: Euskararen bidegurutzetik (Elkar, 2019). Dioenez, ziklo aldaketa bizi dugu, eta hurrengo urteak giltzarri izan daitezke euskara komunitatearen etorkizunarentzat. Hargatik,... [+]
Egun berezia da ekainaren 1a mintzalagunentzat, Mintza Eguna ospatuko baitute Lapuebla de Labarkan. Euskara praktikatzeko 150 herritan eta eskualdetan taldeka eta astero biltzen dira milaka herritar. Ekainaren 1ean elkar ezagutzeko eta mintzalagunen komunitatea trinkotzeko... [+]
Dozenaka mila herritar, Euskaraldiaren olatuan, hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa egitetik gatoz, eta beste milaka euskaldun eta euskaltzale kalera ateratzen dituen Korrika bete-betean gaude. Bien helburua euskaldunak aktibatzea, hizkuntzaren erabilera lehen lerrora... [+]