Erabilera sustatzean dago erronka

  • Euskararen ezagutza datuak gorantz doaz Aiaraldean eta Euskal Herrian, baina erabilerak behera egin duela iradokitzen dute azken ikerketa soziolinguistikoek.


2023ko urtarrilaren 25ean - 06:48
Luiaondon udan eginiko euskararen eguneko irudi bat. / Aiaraldea.eus

Urte garrantzitsua izan da 2022a euskararentzat, batik bat, pandemiaren osteko Korrikaren itzulera, Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta Irulegiko Eskuaren aurkikuntza arkeologikoa direla eta, baina baita Soziolinguistika Klusterrak argitaratutako euskararen erabileraren kale neurketaren emaitzengatik ere. 

Aiaraldeako datuak, oro har, ez dira espero bezain positiboak izan. Laudion eta Orozkon beherakada egon da 2011tik 2021era. Urduñan, ordea, gorako joera bat jazo dute ikerketek denbora tarte berean.

Orozkokoa izan da eskualdeko jaitsiera nabarmenena, ia 34 puntukoa; 2011n eta 2021ean behatutako elkarrizketak alderatuz gero, %57,2tik %23,2ra egin du behera euskararen kaleko erabilerak azken hamarkadan. 2016ko euskararen ezagutzari buruzko azken datuen arabera, orozkoarren %61,6k daki euskaraz. Datu hori kontuan izanda, %30,4koa izango litzateke Orozkoko euskararen erabilera isotropikoa, hau da, herrian espero zitekeen erabilera; kale neurketaren datua baino 7,2 puntu altuagoa. Aipatzekoa da beherakada agerikoena 65 urtetik gorakoen adin-tartean izan dela, 57 puntukoa.

"Orozkon eta Laudion jaitsiera egon da euskararen kale-erabilera neurketetan. Urduñan, aldiz, gorakada nabarmena egon da"

 

Orozkokoa bezain nabaria izan ez bada ere, Laudion ere jaitsi da euskararen erabilera 2011. eta 2021. urteen artean. Kasu horretan, 4 puntukoa izan da aldea, %9tik %4,6ra. Laudion behatutako solasaldietan, ez zen ia ezberdintasunik sumatu gizonezkoen eta emakumezkoen artean euskararen erabilerari dagokionez eta bitxikeri hori ez dator bat Euskal Herriko datu orokorrekin. Izan ere, neurketen arabera, joera nagusia da emakumeek gizonek baino gehiago egitea euskaraz. Arrazoia ezezaguna den arren, Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangak, hipotesi mailan, “hizkuntzaren zaintzarekin lotutako faktore batzuk gertatzen direla” adierazi zuen Urduñako Udalak antolatutako hitzaldian; hots, genero-rolek eragina dutela.

Adin-taldeei dagokienez, Urduñan euskaraz gehien mintzatzen direnak 25 eta 44 urteko bitarteko heldu gazteak (%10,1) eta 14 urte arteko haurrak (%6,8) dira. Bi adin-tarte horiek elkarrekin daudenean, baina, are altuagoa da hizkuntzaren erabilera, %12koa, alegia. Horrek arau sozial bati erantzuten dio, Urangak azaldu zuenez: guraso gazteek euren seme-alabei euskaraz hitz egiteari, hain zuzen. Fenomeno hau ohikoa da lurralde osoan.

Kale neurketako emaitzak gorabehera, hurrengo urratsa “hainbat mailetan eragitea” dela azaldu zuen Belen Urangak Laudioko Euskararen Jaiaren egitarauaren barruko aurkezpenean, azterketa honek erakusten duena “kalean entzundako” errealitate bat baino ez delako eta udalerrietako beste esparru askotan lan egin daitekeelako. Etorkizunera begira, beraz, eskualdean badaude euskara areagotzeko aukerak, kaleetan zein bizitzako beste esparruetan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


Eguneraketa berriak daude