Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako ANCrekin batera Pirinio osoko 400 gailur argiztatuko dituzte bi herrialdeak lotuko dituen argi katearen bidez.
Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk adierazi dute politikariak entzuten dituztela erabakitzeko eskubideaz hitz egiten, baina uste dute hitzetatik harago joan behar dela: "Uste dugu gizartea nekatuta dagoela une egokia ez dela entzuteaz. Herri honek anbizio handiagoa merezi du. Herri honen burujabetza nahia ez baita itzali; alderantziz: burujabetza nahi horrek Pirinio osoko 400 gailur piztuko ditu".
Haien esanetan, euskal herritarrek ez dugu aukeratu egun bizi garen marko juridiko-politikoa eta horregatik "herriari hitza emateko garaia da, edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa".
Gure eskuko ordezkarien esanetan, erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serio bat merezi du, eta ez dute ulertzen nola litekeen Eusko Legebiltzarrak gaia atzeratzen jarraitzea: " Zazpi lurraldeetako herritarren %70a erreferendum bidez erabakitzearen alde agertzen da. 10etik 7: badago hori baino adostasun zabalagorik?. 2018ko akordio politikoak erantzuten zion gehiengo zabal horri; ordutik hona, ordea, alderdiak gehiengoarengandik urrundu dira. Ez dezagun erabakitzeko eskubidea ibilbide laburreko adierazpen eta titularretara mugatu".
Errealitatea tematia dela diote eta behin eta berriz erakusten dituela burujabetza gabeziaren ondorio larriak, izan osasun krisiaren alorrean edo bestelakoetan. Ipar Euskal Herrira begiratuta, brebeta euskaraz egin eta zuzentzeko ikasle, irakasle eta herritar askoren borroka adibide edertzat jo dute: "Euskal Elkargoak aldarrikapen hori jaso eta bideratzeko konpromisoa bere gain hartzea lortu dute. Euskal herritarrok gure erakunde politikoak, gure estatus politikoa eta autogobernu-maila eta gure lurraldeen arteko harremanak zuzenean, mugarik gabe eta libre erabakitzeko eskubidea dugu. Munduko nazio guztiek bezala, gure etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugu. Honenbestez, erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura, besteak beste, erreferendumak".
Erreferenduma arautzea eta hari bide ematea instituzioen lana dela azpimarratu dute, eta hori egitea eskatu diote Eusko Legebiltzarrari. Aurrerago aldarrikapen bera Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erakundeetara eramango dutela aurreratu dute.
Ondorioz, eskatu diote Eusko Legebiltzarrari erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko eztabaida udazkenean bertan berrartzeko eta herritarrok eztabaida horretan parte hartzea bermatzeko mekanismoak bideratzea, beranduenez 2022-23ko ikasturtean. Edonola ere, Gure Eskuk jakinarazi du ez dela instituzioetan egindakoaren zain geratuko, eta hor kokatu dute uztailaren 2ko mobilizazioa: "Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Kantauritik Mediterraneora".
Pirinioetako argi-lerroarekin hiru helburu bete nahi dituztela dio Gure Eskuk: batetik, nazioartean arreta deitu nahi dute, argi erakustea Katalunia eta Euskal Herria autodeterminazioaren aldekoak direla; bestetik, Katalunia eta Euskal Herriaren artetik elkartasunetik elkarlanera pasatzera; eta azkenik, aldarrikapenaren inguruan "herri gogoa" piztu nahi dute.
Agiri osoa irakurri nahi duenak Eragileen plazan egin dezake.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]