EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin, Eusko Legebiltzarrak erabaki eskubidearen inguruko testu bat onartu du, “aldebikotasunean eta itunean” oinarrituriko harreman baten barruan.
Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenari buruz PSE-EEk aurkeztutako legez besteko proposamen bati EH Bilduk eta EAJk batera egindako emendakinean, bost puntuko testua onartu dute Eusko Legebiltzarreko indar abertzaleek ostegun honetako osoko bilkuran.
Lehen puntuan Estatutua “erabat garatzen amaitzea” exijitu dute; bigarrenean autogobernua aurrera eramatea oztopoatzen duten lege eta erreformak indargabetzea, hala nola LOMCE, Lan Erreforma, Mozal Legea… Hirugarrenean eskumenak eguneratu behar direla aldarrikatu dute, “gizartearen eskari eta premietara”; laugarrenean arbuiatu dute “ideologien ilegalizazioa” eskatzen duen alderdi politikoak oinarrizko eskubideen kontra egitea; eta azkenekoan Eusko Legebiltzarrak adierazi du ezinbesteko dela Estatuarekin “harreman eredu berri bat” edukitzea.
Zentzu horretan, harreman eredu berri horrek “aldebikotasunean eta itunean oinarritu” behar duela dio EH Bilduk eta EAJk onartutako testuak eta Autogobernu Ponentziari erreferentzia egiten dio “berme-sistema” bat izan dezan. Harreman horrek gainera, “Europako beste zenbait herritan bezala, bide emango dio herritarren erabakitzeko eskubidea egikaritzeari”.
Mozioak gehiengo osoz egin du aurrera, baina PSE-EE eta PPren kontrako botoak eta Elkarrekin-Ahal Duguren abstentzioa izan du. Azken honen bozeramaile Lander Martinezek azaldu du Estatutuaren garaian jaiotako belaunaldia jada ez dela harengatik “ordezkatua" sentitzen.
Mozioaren alde egin badute ere, bai EH Bilduk eta baita EAJk ere, osoko bilkurako eztabaida baliatu dute elkarri kritikak egiteko. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea jeltzaleei zuzendu zaie: “Babesik handiena izango duen proposamena nahi duzue, guk ere hala nahi genuke, baina zeinen truke? Betoari lekua egingo diogu?”. Iriarteren esanetan oinarri eta printzipio batzuk adostu zituzten bi alderdiek eta “momentu historiko” honetan EAJk “aurrera urrats bat" eman beharko luke.
Joseba Egibarrek (EAJ) eskatu du ez “desitxuratzeko” eskubide kolektiboak: “Ezin da akordio unilateralik egin, itundutakoa izan behar du”. Zentzu horretan, azaldu du ez dakiela zer aurkeztuko duen adituen taldeak.
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.