Arantzazun bertan, gehiengo sozial bat islatu asmoz, ehun lagunen babesarekin Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du Gure Eskuk. "Eskubideak ekinez lortzen dira", adierazi du Josu Etxaburu bozeramaileak, gizarteko alor guztietatik bultz egiteko dei eginez.
"Gure bizitzen jabe izan nahi dugu, gure bizitzak berreskuratu nahi ditugu; gure bizitzak eta gure etorkizuna, gure esku. Aurrez-aurre ditugun erronkei eusteko unea da. Ez diogu krisi klimatikoari behar bezala erantzungo goi gailurrez gailur, neurri eraginkorrak hartzeari uko egiten badiogu. Ez diogu osasun krisiari behar bezala erantzungo, mundu mailako erantzun bat emateko gai ez bagara. Ez diogu krisi sistemikoari behar bezala erantzungo ez badugu sistema denon bizitzetara egokitzen. Bistan da erronka globalek mundu mailako neurriak eskatzen dituztela, baina sinestuta gaude tokian-tokiko erantzunen eskutik etorri behar direla. Gertuko burujabetzatik, herri kohesioa bermatzen duen burujabetzatik jarduteko garaia da". Hala hasten da larunbatean Gure Eskuk aurkeztu duen Arantzazuko adierazpena.
Euskal herritarrok "gure erakunde politikoak, gure estatus politikoa eta autogobernu maila, eta gure lurraldeen arteko harremanak zuzenean, mugarik gabe eta libre erabakitzeko eskubidea" dugula adierazi dute Pilar Kaltzada eta Andoni Aizpuru kazetariek, adierazpena irakurri dutenean. "Munduko nazio guztiek bezala, gure etorkizuna autodeterminatzeko eskubidea dugu. Honebestez, erabakitzeko tresnak behar ditugu herritarron eskura, besteak beste, erreferendumak". "Herriari hitza emateko garaia" dela esan dute, "edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa".
Adierazpenarekin bat egin dutenen artean daude, Juan Jose Ibarretxe, Laura Mintegi, Garbiñe Aranburu, Unai Oñederra, Rafa Diez Usabiaga, Nekane Balluerka, Iñaki Goirizelaia, Estitxu Eizagirre, Ugo Mayor, Sagrario Aleman, Andoni Aizpuru, Beñat Irasuegi, Olatz Salvador eta Ximun Fuchs, batzuk aipatzearren.
"Euskal herritar gehienok ez dugu indarrean dagoen marko juridiko-politikoa berresteko edo aldatzeko aukerarik izan. Guk ez dugu aukeratu hiru eremu administratibotan eta bi estatutan banatuta bizitzea. Ezin dugu halako erabakiak beste inoren eskuetan egotea onartu, guk geuk hartu behar ditugu, gure esku behar ditugu".
Ikusi sinatzaile guztien zerrenda azpian. Adierazpenean diote norberak bere esparrutik Euskal Herriarentzat erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatuko dutela eta beren alea jartzeko prest daudela. Euskal Herriko gainontzeko eragile sozialei ere dei egin diete bat egiteko. Erakundeei, berriz, "erabakitzeko eskubidea instituzionalizatu eta lege bihurtzeko" konpromisoa eskatu diete.
Burujabetzarako prozesua abiatzea
Gure Esku erabakitzeko prozesu bat abiatzeko oinarriak jartzeko lanean ari da. Euskal Herri osoko hainbat alorretako eragileekin elkarlanean, Hamaika Gara erreferendumaren aldeko sinadura bilketa abian dauka urtea amaitu arte. Herritarren inplikazioa bilatzen eta erabakitzeko tresnak eskatzen ari da, eta norabide horretan kokatu du Arantzazuko Adierazpena ere.
Ikusi ekitaldia bideoan.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]