Epsilon eta Hirikori emandako diru-laguntzak ikertzeko batzordea martxan da

  • Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordea EAJren kontrako botoekin osatu da; jeltzaleak izan ziren egitasmoen sustatzaile nagusiak. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 60 milioi euro eman zituzten automobilgintzako bi proiektuentzat. Batak zein besteak kiebra jo dute.


2014ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hiriko-ren aurkezpena Bruselan, Durao Barroso eta Jesus Echave enpresari jeltzalea auto barruan direla.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ibarretxeren garaian I+G arloko ikur izan ziren Epsilon Euskadi enpresa eta Hiriko auto elektrikoak egiteko partzuergoak erakunde publikoetatik jasotako diru publikoa ikertuko du Eusko Legebiltzarrak. Batzordeko presidente Carmelo Barrio (PP)  izendatu dute, presidenteorde Susana Corcuera (PSE-EE) eta Josune Gorope (EAJ) idazkari izango da. EH Bildu kargu horietatik kanpo geratu da; Igor Lopez de Munain koalizioko parlamentariak salatu du ez dela argitu nahi gertatutakoa. EAJren ustez, aldiz, “epaiketa politikoa” egiteko erabili nahi da batzordea.

Epsilon Formula 1eko munduan lehiatzeko sortu zen EAJren ingurukoen ekimenez –Europako haize-tunel handiena eraiki zuen Miñao Teknologia Parkean–. 46,2 milioi euroko diru-laguntzak jaso zituen baina hala ere azkenean hartzekodunen konkurtsora jo zuen eta Eusko Jaurlaritzari 16 milioi euroko zorra utzi zion. Epsiloneko presidente Juan Villadelprat-i isuna jarri zion epaitegiak, kudeaketa txarragatik enpresa hondoratu zuelako.

Auto elektrikoak egiteko Hiriko proiektuak, berriz, 17,2 milioi euro jaso zituen. Horietatik ia 15 milioi Espainiako Gobernuak eman zizkion 2010ean eta 2011n, hain justu Zapatero EAJrekin Estatuko Aurrekontuak onartzeko negoziatzen ari zen unean. Baina urte gutxira Hirikok ere hondoa jo eta hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Erabaki hori auzitegietara eraman zutenean, argitara emandako enpresaren gastuek harridura sortu zuten, alokairu, soldata eta kanon garestiak tarteko. Jesus Echave EAJko kidearen Universal Araba enpresak, esaterako, 328.000 euro jaso zituen bulego batzuk alokatzeagatik; gero, pertsona beraren beste enpresa batek atondu zituen bulego berak 370.000 euroren truke.  

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren zain

Bi enpresen diru-kontuak nola dauden jakiteko Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) txosten bana egiten dihardu. Horietan azaldutakoa funtsezkoa izango da argitzeko nolakoa izan den Epsilonen eta Hirikoren kudeaketa ekonomikoa. Egunotan amaitzea espero zen, baina epaitegiak atzerapenarekin dabilela esan du eta agian ekaina arte ez ditu txostenak prest edukiko.

Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak, beraz, ez ditu txosten horiek eskuan izango oraindik, baina martxan jarri da. EH Bilduko Munainek aurreratu du HKEEko lehendakariaren agerraldia eskatuko duela batzordean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epsilon auzia
2017-12-20 | ARGIA
Hiriko proiektuaren arduradunak kiebraren erruduntzat jo ditu epaileak

Hiriko auto elektrikoa sustatu zuen konpainiako arduradunak enpresaren kiebraren erruduntzat jo ditu Gasteizko merkataritza-epaitegiak. Jesus Echave, Iñigo Antia, Jose Luis Bengochea eta Fernando Achaerandiok 530.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko diete... [+]


8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat

Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Villadelprat Epsilon automobilgintza enpresako gestore izandakoarentzat. Iruzur ekonomikoa egin zuela hiru urte atzera izandako epaiketan erakutsi zen, eta orduan 900.000 euro ordaindu behar izan zituen.


Hiriko auto elektrikoaren sustatzaileen kontra kereila kriminala jarri du Arabako fiskalak

Diru zuriketa eta iruzurra leporatzen die, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako 17,7 milioi euro bidegabe xahutzeagatik.


Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi... [+]


2014-07-11 | Judith Perez
Epsilon auziaren ikerketa batzordeak erantzukizuna EAJri leporatu dio

Epsilon eta Hiriko auzien Ikerketa Batzordeak behin betiko ebazpena onartu du, EAJren kontrako bozkekin. Oposizioko alderdien arabera, erakundeen inplikazioak bi proiektuetan diru-kutxa publikoetan eragin du, eta, beraz, erabakiak hartu zituzten jeltzaleek “erantzukizun... [+]


Hirikon aritu zirenek auto elektrikoaren “modeloa” saltzeko enpresa pribatua sortu dute

Hirikok hondoa jo zuen, eta berarekin desagertu ziren administrazio publikoetatik jasotako 17 milioi euro, baina Iñigo Urkidi arduradunaren hitzetan proiektua arrakastatsua izan zen: “Ez dakit dirua hartu den hala ez, baina I+G proiektua egin da eta zoragarria... [+]


2014-06-17 | Judith Perez
Epsilon auziko ikerketa batzordeak kurtso berria baino lehen aurkeztuko ditu ondorioak

EAEko Legebiltzarreko Batzordeak uztailaren 10ean aurkeztuko ditu Epsilon eta Hiriko enpresen kudeaketa ekonomikoaren inguruko ikerketaren ondorioak, EAJ eta PSEren babesarekin. Azken bi legegintzaldien ikerketarik azkarrena izango da, eta UPyD alderdiak sozialista eta... [+]


Epsilon enpresaren kudeaketa txarrarengatik oposizioak azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari

Epsilon automobilgintza enpresak iruzur ekonomikoa egin duela frogatu ostean, EH Bildu, PSE, PP eta UPyD alderdiek kontuak argitzeko exijitu diete jeltzaleei.


2013-03-25 | Martin Vicioso
Epsilon, Musikene eta Culinary Center-en ikuskaritzak eskatu dizkio Legebiltzarrak kontu auzitegiari, besteak beste

Eusko Legebiltzarrak 63 kontu-ikuskaritza eskatu dizkio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari 2013rako. Alderdi guztiek egin dituzte proposamenak, eta denak aho batez onartu dira. EH Bilduk 26 azterketa eskatu ditu, PSE-EEk 17, UPyDk 13, EAJk 6 eta PPk bakarra.


2013-02-15 | ARGIA
Legebiltzarrak Epsilon ikertzeko eskatu dio Kontuen Euskal Epaitegiari

EAJ izan ezik Eusko Legebiltzarreko talde guztiek babestu zuten Epsilonen finantzazioarekin gertatutakoa ikertzeko PPk egindako proposamena.


2012-06-06
900.000 euro jarriko ditu Jaurlaritzak Epsilon Euskadiren zuloa estaltzeko

Eusko Jaurlaritzak Sprilur sozietate publikoaren kapital handitzea onartu zuen atzo, guztira 939.700 eurokoa. Diru horrek kapitalizatuko du Sprilurren zuloa estaltzeko eskatutako mailegua. Zuloa nola sortu zen jakiteko berriz, 2004ra joan behar da: Epsilon Euskadi auto... [+]


2009-10-21 | Daniel Udalaitz
Berrikuntza
Autoak baino gehiago
Epsilon-Euskadi automobil-lehiaketen esparrutik harago doan sorkuntza eta berrikuntza proiektua da. Haren asmoa da aukera teknologiko berriak eta parekorik ez duten I+G azpiegiturak eskaintzea, horren bidez munduko Berrikuntza Teknologikorako Zentro gorenetako bat bihurtzeko... [+]

Eguneraketa berriak daude