Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi proiektuengatik.
EAJk izan ezik, Legebiltzarreko gainerako alderdi guztiek ikerketa batzordeak ateratako ondorioen alde bozkatu dute. Hiriko eta Epsilon automobilen enpresei emandako diru laguntza publikoak bidezkoak izan ziren edo ez aztertzeko sortu zen batzordea.
Epsilonek 48 milioi euroko laguntzak jaso zituen eta Hirikok 16 milioi eurokoak, biak administrazio publikoetatik, horien artean Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua.
Garaiko EAJko karguak erantzule gisa agertzen dira ondorioetan. Epsilon proiektua “estrategikotzat” hartu zutelako froga industrial eta komertzial “sendorik” gabe. Ikerketa batzordeak ateratako ondorioen arabera, Arabako Parke teknologikoko administrazio batzordeak ere erantzukizun politikoak ditu, horien artean dago EAJko Alfredo de Migel Arabako diputatu ohia.
Batzordearen ondorioen inguruan hainbat adierazpen egin dituzte alderdi politiketako kideek. Jose Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkidearen hitzetan ondorioak “trikimailuz” beteta daude, gestio “txar” baten irudia eman nahi dutelako.
Igor Lopez de Muñain, EH Bilduko kideak esan du, argi geratu dela Epsilon eta Hiriko proiektu “hutsak” izan zirela eta haien helburu bakarra “diru publikoa” eskuratzea zela.
Dena den, testuan erantzukizun politikoa dutenen izenak agertu beharko liratekeela uste du eta EAJri eta PSEri testua “guztiz ez osatzea” leporatu die.
UPyDk ere ildo beretik hitz egin du eta testua “xamurregia” dela esan du.
PSEk eta PPk testua babestu dute eta beraien alderdiak “ustelkeria ororen aurka” daudela gaineratu.
Informazio gehiago:
Epsilon eta Hiriko auziei buruzko informazio gehiago gaiari eskainitako ARGIAren kanalean.
Hiriko auto elektrikoa sustatu zuen konpainiako arduradunak enpresaren kiebraren erruduntzat jo ditu Gasteizko merkataritza-epaitegiak. Jesus Echave, Iñigo Antia, Jose Luis Bengochea eta Fernando Achaerandiok 530.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko diete... [+]
Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Villadelprat Epsilon automobilgintza enpresako gestore izandakoarentzat. Iruzur ekonomikoa egin zuela hiru urte atzera izandako epaiketan erakutsi zen, eta orduan 900.000 euro ordaindu behar izan zituen.
Diru zuriketa eta iruzurra leporatzen die, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako 17,7 milioi euro bidegabe xahutzeagatik.
Epsilon eta Hiriko auzien Ikerketa Batzordeak behin betiko ebazpena onartu du, EAJren kontrako bozkekin. Oposizioko alderdien arabera, erakundeen inplikazioak bi proiektuetan diru-kutxa publikoetan eragin du, eta, beraz, erabakiak hartu zituzten jeltzaleek “erantzukizun... [+]
Hirikok hondoa jo zuen, eta berarekin desagertu ziren administrazio publikoetatik jasotako 17 milioi euro, baina Iñigo Urkidi arduradunaren hitzetan proiektua arrakastatsua izan zen: “Ez dakit dirua hartu den hala ez, baina I+G proiektua egin da eta zoragarria... [+]
EAEko Legebiltzarreko Batzordeak uztailaren 10ean aurkeztuko ditu Epsilon eta Hiriko enpresen kudeaketa ekonomikoaren inguruko ikerketaren ondorioak, EAJ eta PSEren babesarekin. Azken bi legegintzaldien ikerketarik azkarrena izango da, eta UPyD alderdiak sozialista eta... [+]
Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordea EAJren kontrako botoekin osatu da; jeltzaleak izan ziren egitasmoen sustatzaile nagusiak. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 60 milioi euro eman zituzten automobilgintzako bi proiektuentzat. Batak zein besteak kiebra jo dute.
Epsilon automobilgintza enpresak iruzur ekonomikoa egin duela frogatu ostean, EH Bildu, PSE, PP eta UPyD alderdiek kontuak argitzeko exijitu diete jeltzaleei.
Eusko Legebiltzarrak 63 kontu-ikuskaritza eskatu dizkio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari 2013rako. Alderdi guztiek egin dituzte proposamenak, eta denak aho batez onartu dira. EH Bilduk 26 azterketa eskatu ditu, PSE-EEk 17, UPyDk 13, EAJk 6 eta PPk bakarra.
EAJ izan ezik Eusko Legebiltzarreko talde guztiek babestu zuten Epsilonen finantzazioarekin gertatutakoa ikertzeko PPk egindako proposamena.
Eusko Jaurlaritzak Sprilur sozietate publikoaren kapital handitzea onartu zuen atzo, guztira 939.700 eurokoa. Diru horrek kapitalizatuko du Sprilurren zuloa estaltzeko eskatutako mailegua. Zuloa nola sortu zen jakiteko berriz, 2004ra joan behar da: Epsilon Euskadi auto... [+]