Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) mintzakide taldeko Xabier Alegriarekin eta Lorentxa Gimonekin elkarrizketa argitaratu dute Berria eta Gara egunkariek. ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik urtebete bete denean, preso eta iheslarien egoerak bere horretan dirauela ikusita, kezkatuta daude kolektiboko kideak. Haien hitzetan, gizartearen eskuetan dago orain, presioa eraginez, Espainiako eta Frantziako Gobernuak mugiarazteko erantzukizuna.
Hemendik aurrera jarraitu beharreko bidea zehazten ari da EPPK elkarrizketan adierazi dutenez. Besteak beste, sakabanaketari amaiera ematea da haien apustu nagusia. Alegriak dioenez, “kontu aurre-politikoa da hau, eskubideen errespetu hutsetik bideratzekoa. [Sakabanaketa] presoon aurka soilik ez doa. Senide, lagun eta milaka euskal herritarren aurkakoa ere bada”.
Presoen artean ezberdintasunak onartzea garrantzitsua dela azpimarratu dute. “Etsaia izan da espetxean berdindu gaituena. Denak ETAkideak garela finkatuz, maniobra juridiko-politiko oinarri gabeko eta sinesgaitzean”, dio Alegriak. Geroz eta jendetsuagoa den kaleko amnistiaren aldeko mugimenduaren lanari asko zor diotela esan dute bi kideek.
Egoeraren aurrean Iñigo Urkulluk, eta batez ere EAJk, zer egin beharko lukeen galdetzean, biek argi zuten erantzuna. “Herri honek eskatzen duena egin behar du Urkulluk, gehiengo oso zabalak aldarrikatu duena. Gasteizko legebiltzarrean bertan berretsitakoa bete eta betearazi: euskal presoak Euskal Herrira”. Bilduk, bestalde, prozesuaren hauspo-indarra izateko zeregina duela esan dute, eta bertan Euskal Herriaren dimentsioa, markaz haratago, bermatzearena.
Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.
Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.
"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]
Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.
EPPK-k agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.
Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.
“Bakea Euskal Herrian, orain presoak” lemapean, 11.000 lagun batu dira Parisen arratsalde honetan. Euskal Herriko xoko guztietarik hurbildu da jendea eta guztien artean bete dute 10.000 manifestari biltzeko helburua. Alderdi eta kargu ezberdinetako hautetsiak ere... [+]
EPPK-ko presoak defendatzea arriskutsuagoa da XXI. mendeko Espainian frankismo gorrian baino. Edo haien aldeko lan politikoa egitea, haien eskubideez arduratzea edo beren senideak diruz babestea. Salbuespenezko dena da ETA doktrinak bizi-bizi dirau.
Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Oso ausarta da EPPKren erabakia. Lehenbiziz bere bizitzan, badaki aurrerantzean bera izango dela bere buruaren guztiz jabe, ez duela ETArekin partekatu beharko ezer, molde batez edo bestez ETA desagertzera doalako eta presoek arduratu beharko dutelako beren etorkizunaz, beti ere... [+]
Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.
Hori da astelehen honetan Deia egunkariak argitaratu duena eta, honen arabera, erakunde armatuak urte bukaerarako eman dezake desagerpenaren berri.