EPK Euskadiko Partidu Komunistak erabaki du hauteskunde-eskuduntzak "berreskuratzea", bere "subiranotasuna" ardatz eta "lotura juridikorik" gabe.
Era barean, Ezker Anitza-Izquierda Unidaren barruan lan egiten jarraitzeko hautua egin du, ezkerreko aliantzak bilatu aldera.
Hego Euskal Herriko 80 ordezkarik Kongresua egin dute asteburuan Santurtzin, eta han zehaztu dituzte aurrera begirako urratsak. Halaber, errefuxiatuen egoera hizpide, Europar Batasunaren politika neoliberalak gogor salatu ditu EPK alderdiak, giza eskubideak urratzen dituen heinean.
Facebook bidez publiko egin duten prentsa oharrean eman dute erabakiaren berri.