LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da ekainaren 28a, eta data gerturatu ahala deialdiak eta irakurketak ari dira egiten LGTBI kolektiboak. Bizkaia mailan, jarrera epelak eragoztera datoz E28 Koordinadora eta honen baitako Ozen! LGTB Liga. Posizionamendu politikoa exijitu dute, bai diskurtso transfoboaren zein Pride-aren aurrean.
Transfobiaren aurrean tinko! Aski da konplizitateaz, posizionatu zaitez lelopean egin du LGTBI harrotasun egunean mobilizatzeko deialdia E28 Bizkaiko Koordinadorak. Mobilizazio bana egingo dute ekainaren 28an Bilbon, Lekeition eta Sopelan; 19:30ean manifestazioa abiatuko da Bilbon Jesusen Bihotzetik, 19:00etan elkarretaratzea egingo da Leikeitioko Eskolapean, eta 20:15etan manifestazioa egingo dute Sopelan. Leloak berak adieraztera ematen duen bezala, transfobiaren aurkako posizionamendua izango da aldarria. Izan ere, azaldu dutenez, ekainaren 28 honetan berebiziko garrantzia ikusi diote “trans askapenaren aldeko eta gorroto-diskurtsoaren aurkako jarrera hartzeari”, eta horretara bultzatu dituzte norbanakoak eta kolektiboak ere.
Kezka agertu du koordinadorak, azken urteotan Hego Euskal Herrian pertsona transexualen aurkako diskurtsoak azaleratzen ari direla-eta. Publiko egindako idatzian adierazi dutenez, transfobiaren aurkako TERF diskurtsoa “kapital ekonomiko eta sozial handiko figurek inportatutako diskurtsoa da, hala nola unibertsitateko katedradunek eta irakasleek, edo berdintasun-politikak LGTB-politiketatik bereizten aritu diren alderdi politikoetako kideek, historikoki mugimendu feminista autonomoan militatu ez dutenek”. Sektore horri leporatzen diote ezabaketa historikoa egiten aritzea pertsona transexualak mugimendu feministaren subjektu ez direla defendatzean, koordinadorak azpimarratu duenez trans pertsonak beti izan baitira borroka feministaren parte. Gatazkarik ez zegoen tokian gatazka sortu izana eta adierazpen askatasunaren izenean pertsona transexualen aurkako indarkeria gauzatzea leporatu diete.
“Feminismoaren adar traidore eta uste horrek transmititu nahi duen mezua ez da faxisten mezuaren oso bestelakoa”, deitoratu dute. “Premisa bioesentzialista batetik abiatzen dira: trans emakumeak gizon mozorrotuak direla, emakumeen espazioak inbaditu nahi dituztenak; trans gizonak misoginia barneratuak alienatutako emakume gajoak direla; eta pertsona trans ez-binarioak haurrak galbidera eraman nahi dituen lobby queer gaiztoaren biktimak direla. Espainiako Estatuan goraka doan mugimendu kriptofaxista horrek patriarkatuak historikoki erabilitako determinismo biologiko bera erabiltzen du trans pertsonen aurka ekiteko, bereziki emakumeen aurka, perbertsioari eta pedofiliari buruzko estereotipo homofobo klasikoak birziklatzeaz gain”.
Korronte horren aurrean, mugimendu feministarekin aliantza gakotzat jo dute, ulerturik “gorputzen autonomiaren aldeko borroka” dutela elkargune. Hala bada, trans borrokaren aldeko jarrera hartzea eskatu diote, eskakizun horrek barnebilduko lituzkeenak zerrendatuz: E28 Koordinadoraren deialdiarekin bat egitea, atxikimendu hori “modu argian” publiko egitea, eta “TERF ideologiadun” taldeak gune eta sare feminista zein ezkertiarretatik kanporatzea.
Diskurtso tranfoboaren aurrean posizionatzea ez da Bizkaiko LGTBI kolektiboak jendarteari egindako eskakizun bakarra. Harrotasuna ez dago salgai. Maritxu, trans, bollera: Pride-ari planto! goiburua darama idatziarekin, Pride-ari –Bilbao Bizkaia Harro gisa ere izendatua– boikota egitera dei egin du E28 Koordinadoraren parte den Ozen! LGTB-k.
Kolektiboaren irakurketa oroimen historiko ariketa eginez abiatzen da, harrotasun egunaren jatorrizko izaera politikoa bistaratzeko eta kontrajartzeko Pride-ak bultzatutako dataren despolitizazioari. Espainiako Poliziak Francis hil ondotik Oreretan egindako mobilizazioetatik hasi eta gaurdaino, “Harrotasuna Euskal Herriko kaleetan mugitzen eta indartzen 40 urte baino gehiago daramatzan mugimendua” dela gogorarazi dute. “Ez dago AEBetara begiratu beharrik Harrotasuna borroka izan zela eta badela jakiteko”, ñabartu dute.
Alabaina, 2014an Ortzadar LGTBren sortzearekin harrotasun egunaren despolitizazioa indartu zela iradoki dute. Arrazoia: Ortzadarrek erregistratutako Bilbao Bizkaia Pride marka, eta horren harira ospatzen hasitako Pride-a –Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin–. Ekimenari itxura “politikoagoa eta aldarrikatzaileagoa” eman asmoz izena aldatu badiote ere, Bilbao Bizkaia Harro delakoa Bilboko Udalak sustatu nahi duen hiri ereduan kokatu dute Ozeneko kideek. “Erakundeek ez dute LGTB pertsonen egoera materialak hobetzerik nahi, ez zaie interesatzen! Eta bitartean, udalak eta diputazioak diru partida handiak ematen dizkiote Pride-ari edota gune historikoak esleitzen dituzte gay burges gutxi batzuek gay-friendly hotel batean ostatu har dezaten”, salatu dute. Hala bada, LGTB borroka edukiz hustu eta kolektiboaren irudia hiri eredu neoliberalaren mesedetan erabiltzea gaitzetsi du kolektiboak: “Ez dugu hiri ‘gay-ena’ izan nahi. Ez dugu nahi gure izenean hiri honetan egiten diren bidegabekeriak eta kaleratzeak ezabatu eta garbitzea, ezta kalean bizi ziren eta aurten hil diren bi pertsonen izenak ezkutatzea. Gure izenean ez!”.
Irakurketa hori plazaratuta, herritarrei eskatu die “udalaren aurpegi garbiketari” edo “pink-washingari” eta Pride-ari boikota egin diezaioten.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.