Epaileak “terrorismo” delitua baztertu eta aske utzi du CDRetako kidea

  • Poliziak asteartean atxiloturiko Kataluniako CDR (Errepublikaren Defentsarako Komiteak) taldeetako kidea libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak. Desordena publikoak egozten dizkio eta astero aurkeztu beharko da epailearen aurrean.


2018ko apirilaren 12an - 15:26

Zigor gogorrak ekar ziezazkiokeen "terrorismo" eta "matxinada" delituak albo batera utzi ditu Audientzia Nazionalak, Guardia Zibilak eta fiskalak CDRetako kideari egozten ziotenaren kontrara. Viladecanseko Tamara Carrascori, hala ere, herritik ateratzea debekatu dio eta epaile baten aurrean astero aurkeztu beharko du, desordena publikoengatik auzipetua jarraitzen baitu.

Fiskaltzaren arabera desobedientzia zibileko ekintzaileak "koordinazio" lanak egin zituen "sabotaiak" eta "biolentzia ekintzak" burutzeko "Estatuarekiko konfrontazioa erakusteko", horretarako baina, froga gisara sarean zabalduriko audio bat besterik ez du aurkeztu, ustez CDRek Aste Santuan egingo zituzten ekintzak azaltzen omen dituena. Epaileak ordea ez du halakorik ikusi eta libre utzi du. Nolanahi ere, beste pertsona baten kontrako atxilotze agindua eman du ikerketa horrekin zerikusia izan dezakeelakoan.

LLarenak ez dio utziko Sánchezi Kataluniako Parlamentuan izaten ostiralean

Kataluniak eta Espainiako Estatuak duten gatazkaren erdian, Jordi Sánchez Kataluniako lehendakari izateko hautagaiari ez dio utziko azkenean Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak Kataluniako Parlamentuan ostiralean egingo den inbestidura saioan fisikoki izaten. Bere esanetan "delitua berriz egiteko" arriskua eduki dezake Sánchezek.

Magistratuak ez du agindu zehatzik ikusten NBEko Giza Eskubideen Batzordeak gai horren inguruan martxoan kaleratutako komunikatuan. Honetan, naizoarteko erakundeak hautagaiaren eskubide politikoak urra ez zitezen kautelazko neurriak hartzeko eskatzen zion Espainiari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CDRak
Espainiako Auzitegi Nazionalera jo du Alerta Solidàriak, Ezker Independentistari eta CDRei egindako zelata zertan den jakiteko

La Directak argitara emandako Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militanteren espioitza masiboa zertan den argitu asmoz, errepresioaren aurkako Alerta Solidària antolakundeak Espainiako Auzitegi Nazionalera jo du. Pertsonatze idazkia aurkeztu du, espioitza... [+]


Hainbat militanteri ateratako argazkiak jaso ditu Ezker Independentistari eta CDRei egindako zelatari buruzko dokumentazioak

Espainiako Barne Ministerioak Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militante zelatatu dituela jakinarazi zuen urriaren 10ean Directak. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu,... [+]


Ezker Independentista eta CDRak masiboki zelatatu ditu Espainiako Barne Ministerioak

Directa hedabideak eman du argitara espioitza masiboa: Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu, eta besteak beste kaleko jarraipena ere egin die hainbat militanteri. 2017ko... [+]


2021-08-20 | ARGIA
2019an atxilotutako CDRetako kideei erakunde terroristako kide izatea egotzi die Espainiko fiskaltzak

El Confidencial egunkariak argitaratu ditu akusazioaren idatziko edukiak. Erakunde terroristako kide izateaz gain lehergaiak egitea eta gordetzea ere egozten diete 2019ko irailean atxilotutako CDRetako bederatzi kideei.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-06-23 | Mikel Eizagirre
Espainiako Auzitegi Nazionalak CDRetako beste lau lagun ikertuko ditu, “terrorismo” akusaziopean

Ekainaren 30ean Instrukzioko 6. Epaitegiak deklaratzera deitu ditu iazko irailaren 23an Judas operaziotik ordu gutxira aske geratu ziren Clara Borrero eta David Budria, Alerta Solidària erakunde antierrepresiboaren arabera. Abendutik urtarrilera bitartean, zazpi... [+]


2020-01-10 | Axier Lopez
CDRetako azken bi presoak fidantzapean aske utzi ditu Auzitegi Nazionalak

Jordi Ros eta Germinal Tomas aske utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, fidantzapean. Kartzelan geratzen ziren CDRetako azken bi kideak dira.


2019-12-11 | ARGIA
Alderdi independentista kataluniarrek Madrilekin negoziatzea gaitzetsi dute CDRek

Katalunian duela bi urteko erreferenduma babesteko eta haren ondorioz aldarrikatutako errepublika defendatzeko sortu ziren plataformek agiri oso kritikoa argitaratu dute alderdi independentistekin.


2019-10-01 | ARGIA
Kataluniako Erreferendumaren bigarren urteurrena heldu da, epaia ezagutzear eta atxiloketak denboran gertu direla

Buruzagi independentisten aurkako auzibideko epaia jakitear, eta CDRko zazpi kideren atxiloketak denboran gertu direla, Kataluniako Erreferendumaren bigarren urteurrena heldu da. Hainbat ekintza eta agerraldi burutu dira eguneko lehen orduetan, eta gehiago aurreikusten dira... [+]


Simaurra eta zaborra bota dituzte ERC eta PDeCAT alderdien egoitzetan

Merda de partits (alderdi nazkanteak) izeneko kanpaina abiatu dute CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeek, “herriaren borondatearen” aurka jarduten ari direla argudiatuz.


2019-02-21 | ARGIA
Greba orokorra Katalunian

Independentzia prozesuaren kontrako epaiketa salatzeko, greba eguna egiten ari dira ostegun honetan Katalunian. Prozesu independentistari lotutako hirugarren greba orokorra da, CSC Intersindikalak deituta. Lehenengo orduetatik, hainbat errepide moztu dituzte CDRek, AP-7a eta... [+]


2019-01-31 | ARGIA
CDR-ek irekitako ordainsarietatik pasatzea ez da “terrorismoaren biktima” izateko nahiko argudio

Terrorismoaren Biktimen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak idatziz kontsultatu zion Estatu Segurtasunerako Idazkaritzari, ea 2018ko Aste Santuko itzulera operazioan ordainsariak altxatzeak eragin zien pertsonak erakunde terroristaren biktima gisa har zitezkeen ala ez. La... [+]


Herri harresia egin zuten Gironako Unibertsitatean atxiloketa gehiago saihesteko

16 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak aste honetan, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean egindako ekintzekin lotuta. Mobilizazioak eta protestak egin dituzte asteazkenean Gironan.


Bi aldeen arteko tentsioa baretzeko balio duen bilera

Kataluniarekiko “gatazka” bat dagoela onartu dio Sanchezek Torrari atzo egindako bileran. Negoziaziorako bidea ireki dute. Independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko, Bartzelonan egingo den Ministroen Kontseilua arbuiatzeko.


2018-11-14 | Saioa Baleztena
Tamara Carrasco, CDRetako kidea
“Ziegarik gabeko espetxean bizi naiz”

Kataluniako “CDRetako koordinatzaile izateagatik” Espainiako Fiskaltzak terrorismo, matxinada eta sedizio delituak egotzita, apirilaren 10ean atxilotu zuten Tamara Carrasco (Sant Vicençs dels Horts, Herrialde Katalanak, 1983). Bi egun Madrilgo kalabozoetan... [+]


Eguneraketa berriak daude