Epailearen arabera "ez dago nahiko zantzurik adierazten duenik argitalpen hori agentea iraintzeko intentzioarekin egin zenik" eta ARGIAko kazetariak zabaldu zuen informazioa adierazpen askatasunaren eremuan kokatu du. Ertzainek borroka epaitegietan luzatzearen alde egin dute.
2018ko maiatzaren 21 arratsaldean gertatu zen Donostiako Idiakez kalean ertzainen eta herritarren arteko eztabaida, eta ertzainak hainbat herritar identifikatuz amaitu zen egun horretakoa: identifikazio horren ondorioz Mozal Legeaz isuna jarri zioten Eneka Alvarez euskaltzaleari. Bertatik Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak informatu zuenez (eta bertan ziren herritarrek ere horrela adierazi zuten), hizkuntza eskubideen urraketa bat izan zen identifikazioaren iturria.
22125 eta 23044 zenbakidun ertzainek salaketa jarri zuten kazetariaren aurka, "iraintzea" leporatuz. Bi ertzainen arabera, albiste "faltsu" hori sare sozialetan zabaldu izanak haien irudia kaltetu du eta bizitza pertsonalean ere izan du eragina. 2019ko martxoaren 20an Donostiako auzitegian ertzainek adierazi zutenaren arabera, "inor ez zen identifikatu euskaraz hitz egiteagatik, baizik, jakinarazi gabeko elkarretaratzea egiteagatik".
Donostiako Zigor Arloko Instrukzioko 2. epaitegiko epaileak urtarrilaren 21ean jakinarazitako autoan, arrazoi hauek eman ditu auzia behin-behinean eteteko:
"Ez dago nahiko zantzurik adierazten duenik argitalpen hori agentea iraintzeko intentzioarekin egin zenik". Aurrerago gehitzen du: "Argitalpen hau Espainiako Konstituzioko 20. artikuluak babestuta dago, adierazpen askatasun moduan, ikertuak egin duena gertatutakoari buruzko informazioa ematea izan delako, bere bertsioa emanaz eta gertatutakoa bertan zeuden pertsonen eskubide urraketa moduan baloratuz". Ertzainek bere bertsioa zabaltzeko aukera badutela ere iradokitzen du autoak: "Irizten badiote hedatutako informazioa ez datorrela bat errealitatearekin, berau zuzentzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, bien eskubideak kaltetu gabe".
Epaileak autoaren zuzenbide-oinarrietan dio injustua dela pertsona bat ahozko epaiketara eramatea, "ebidentziak daudenean penalki ez duela erantzukizunik". Ertzainek, ordea, bi errekurtso jarri dituzte auzia eteteko epailearen erabakiaren aurka: erreforma-errekurtsoa eta subisidiarioki apelazio-errekurtsoa.
Emma Guerrero Azañedo da 22125 ertzainaren prokuradorea eta Jorge Francisco Arana de la Cal abokatua. Urtarrilaren 24an bi hauek sinatuta sartu duten errekurtsoan, besteak beste arrazoi hauek ematen dituzte auziari berrekiteko:
"Informazio faltsuak zuzentzeko eskubidea, autoak aipatzen duena, iragan mendeko komunikazio moduetarako aurreikusia eta araututa dagoen figura bat da eta egun ez da funtzionala, ez behintzat sare sozialek eskaintzen dituzten erremintekin egindako argitalpenen kasuan, hauetan ez baita ezagutzen argitalpenaren editorea/arduraduna, ezta argitaletxearen egoitza ere".
"Ertzainei egotzi zaizkienak larriak izan dira, horren ondorioz jasan behar izan duten gaitzespen kolektiboagatik. Bideoak, eta ikertutakoaren komentarioek, milaka ikustaldi izan zituzten eta alborotoa sortu zuen pertsona eta erakunde euskaltzaleetan. Horrek denak ekarri zuen Hizkuntz-Eskubideen Behatokiak salaketa/kexa aurkeztea Jaurlaritzako Segurtasun Sailean. Honek erantzun egin zuen inplikatutako agenteak entzun gabe, eta hauek kaltetuta ikusi zuten beraien ospea eta honek ondorioak ekarri zizkien familia giroan eta eremu profesionalean, espediente diziplinario bat jasotzeko arriskua ere izan baitzuten".
Adierazpen askatasunari dagokionean, ertzainen errekurtsoak dio Espainiako Konstituzioak ez duela babesten egiazkotasuna gutxietsiz jokatzen duena. Ertzainen arabera, kazetariak ez zituen egiazkotasunak eskatzen dituen baldintzak bete, haien ustez ez zuelako "informazioa kontrastatu" argitaratu aurretik.
Bideo honean ikus daiteke nola izan ziren gertaerak. "Informazioa kontrastatzea"ri dagokionez, arreta deitzen du nola justu bideoa grabatzen ari zen Lander Arbelaitz kazetariak galdetzen duen ertzainek herritarrari identifikatzeko eskatzen dioten momentuan bertan: "Euskaraz hitz egiteagatik DNIa?" eta hiru aldiz egiten du galdera.
Erreforma-errekurtsoaren bidez eskatu diote Instrukzioko epaitegiari auzia etetea erabaki duen autoa bertan behera uzteko, eta ahozko epaiketari bidea emateko. Instrukzioko epaitegiak erreforma-errekurtsoa atzera botako balu, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa abiatu dute. Beraz, hizkuntza eskubideekin eta adierazpen askatasunarekin lotutako auzi honek epaitegietan egingo duen bidea luzatu egingo da, Instrukzio epaitegiak auzia etetea berretsiko balu ere, Gipuzkoako Auzitegiko epaile batek berriz baloratu beharko lukeelako delitu zantzurik dagoen edo ez.
Bideo honetan, epaiketa dela eta kazetaria izan zenekoa elkarrizketatua:
400 kazetari eta eragilek eskatu zuten epaiketa bertan behera uzteko.
Kazetaritza ez da delitua kamixetak atera zituen ARGIAk, epaiketaren egunerako.
Kanpaina beraren barruan, ARGIAko lankideek bideo hau egin zuten:
Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]
Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.
Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]
Aste honetan ARGIAk ale berezia atera du Solway Investements Group-en erasoaz informatzeko. Besteren artean, gaiari buruzko artikulua eta Solwayren atzean nor dagoen azaltzeko erreportajea argitaratu ditugu.
35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]
ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du asteartean, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dugu Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani... [+]
Guatemalako kazetari bati ARGIAk egindako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu digu Solway Investment Group multinazionalak. ARGIAk ez du horrelakorik egingo eta kazetaritza independentea aldarrikatzeko baliatuko dugu erasoa.
Guatemalako kazetari bati ARGIAk egin eta argitaratutako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euroko “kalte-ordaina” ordaintzeko eskatu digu Solway multinazionalak. Egin ezean kasua epaitegira eramatearekin mehatxatu gaitu. ARGIAk ez du horrelakorik egingo, ez gara... [+]
Futuro Vegetal talde ekologistako bi kidek Goyaren Majen margolanetara itsatsi zuten euren burua larunbatean, klima larrialdiaren aurkako neurriak eskatzeko. Bi ekintzaileak eta ekintzari buruz informatzen ari ziren bi kazetari atxilotu egin zituzten eta “historia... [+]