1980ko hamarkadan, Espainiako Estatuak bere menpeko nazio gutxitu nagusioi (Hego Euskal Herria, Hego-Katalunia eta Galizia), gure hizkuntzen normalizazioaren aldeko araudiak osatzeko, baldintzapeko aukera eman zigun historian lehen aldiz. Horrela, EAEn Euskararen Legea onartu zen 1982an eta Nafarroan "Ley del vascuence" mugatzailea 1986an. Artean, frantziar "demokraziapeko" euskaldunok ez dugu inongo lege babesik.
Ordutik emandako urratsei gehiegi deritze epaileen botereak, lortutako urratsak atzera botatzen saiatzen baitira lotsagabe.
Jurisprudentzia denboraren joanean osatzen joaten den doktrina juridikoa da, epaitegien epai eta ebazpenen bidez. Botereen banaketaren arabera, legeak aldarrikatzea, berez, botere legegileari dagokio (Eusko Legebiltzarrari, Nafarroako Parlamentuari, espainiar eta frantziar parlamentuei), eta ez epaileei. Baina batzuetan, epaien interpretazioaren esku geratzen da legearen ezarpen praktikoa, eta gai baten inguruan interpretazio berbera maiz errepikatzen bada, interpretazio hori lege bilaka daiteke, legegileek beste lege bat sortu ezean. Praktika horri deitzen zaio jurisprudentzia.
Nafarroako, Laudioko edo Irungo kasuetan, lanpostu publikoak eskuratzeko euskarari dagokion araudia argia izan arren, epaileek euren interpretazio propioa (eta politikoa) egin dute araudia desitxuratzeko eta euskaldunon kaltetan. Gertakari horien aurrean ez badugu azkar eta irmoki erreakzionatzen, euskararen legea berrituz eta zehaztuz gure hizkuntza eskubideak babesteko, epaile horien ebazpenen antzekoak ugaritu daitezke eta jurisprudentzia finkatu.
Esaldia Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari hartutakoa da. Bada, orain arte, ezer gutxi entzun diogu Artolazabal andereari euskaldunok gizaldietan pairatu dugun eta gaur egun ere pairatzen ari garen hizkuntza eskubideen urraketaz. 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta 1996ean Bartzelonako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean daude jasota, begiratu bat eman nahi badie.
Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzearen aurka dauden eragile politikoek EAEko hauteskundeen bidez lortzen ez dutena, beren ildo politikoa duten epaileen bitartez eskuratu nahi dute: hizkuntza politikak areago murriztea. Eta urte luzez hizkuntza kontuetan emandako urratsak ezabatzea.
Kontuan hartu behar da Euskal Herriko botere judiziala, espainiar eta frantses estatuen menpekoa eta uniformizazioaren aldeko benetako bunkerra dela, euskararekiko erakunderik iragazgaitzena. Beste erakunde batzuen aldean, "Justizian" euskararen presentzia guztiz sinbolikoa da. Oso gutxi dira fiskal eta epaile euskaldunak eta euskaraz egiten diren epaiketak (eta hauek ere, beti itzultzailearekin).
Horregatik guztiarengatik, uste dugu premiazkoa dela botere judizial propio eta euskalduna izatea, epaile espainiar eta erdaltzaleen bidegabekeriei azkena emateko. Bien bitartean, ezinbestekoa da euskaltzale oro "justizia" espainiarraren edota frantsesaren bidegabekerien aurka mobilizatzea. Kalera irteteko unea da!
Edurne Alegría, Josu Albero, Oskar Caballero, JJ Agirre, Naziogintza eta Plazara! taldeen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]