Askapenaren aurkako epaiketa amaitzear da. Bost auzipetuek datorren astelehenean jakingo dute zein den euren aurkako behin betiko zigor eskaera. Epaiketa politikoen aurkako mobilizazioa egingo da larunbat honetan Madrilen. Ekimena Madrileko Librek eta Euskal Herriaren Lagunek atondu dute, eta "elkartasunetik konpromisora igarotzera" deitu.
Antolatzaileen esanetan, euren aktibismo kultural, politiko eta internazionalistagatik ehunka militante eta kolektibo euskaldunek “epaiketa politiko bidegabeak jasan dituzte, egun jasaten dituzte eta jasango dituzte aurrerantzean”. Horren aurrean konpromisoari heltzea funtsezko jo dute. Horretarako, astean zehar Askapenaren aurkako auziaren inguruko hainbat hitzaldi eman dituzte, eta ginga larunbatean 18:00etatik aurrera eginen den manifestazioak jarriko du.
Bertakoak ez ezik, Euskal Herriko jendea ere izango da mobilizazio horretan; Madrilera joateko autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan. Askapenako bost auzipetuek “elkartasun horren parte” izatera deitu dute.
Nolanahi ere, manifestazioan ez dute soilik Askapenaren aurkako epaiketa salatuko: lehenago izan diren auziak eta epaitzeke daudenak ere gogoan izango dituzte –azaroaren 16an Segurako auzia delakoagatik ezker abertzaleko 35 militanteren aurka egingo den epaiketa, kasu–.
Elkartasunaren aurrean, muturreko eskuinaren mehatxuak
Larunbatean egin behar den mobilizazioak haserrea piztu du hainbat talde ultraeskuindarren artean. Democracia Nacional alderdiak, esaterako, manifestazioari aurre egitera deitu du.
Los ProEtarras pretenden manifestarse en Madrid este Sábado. ¿Lo vas a permitir? Haremos FRENTE ¡ETA PENA DE MUERTE! pic.twitter.com/axefXFynSz
— @VotaDN (@VotaDN) October 28, 2015
Askapenaren aurkako epaiketa astelehenean amaituko da
Urriaren 19an ekin zioten Askapenaren aurkako epaiketari, eta astelehen honetan amaituko da. Pedro Martinez Torrijos fiskalak momentuz seina urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, Askapena “ETAren agindupean” zegoela argudiatuz. Hauentzako kartzelaratzeaz landa, erakunde internazionalista legez kanpo uztea ere fiskalaren eskaeren artean dago. Dena den, azkenean ez du Askapeña, Elkar Truke S.L., Herriak Aske S.L. eta Herriak Aske Kultur Elkartea legez kanpo uztea eskatuko.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]