"Gure gorputza hizkuntzen eta topaketa-aukeren mapa bat da" dio Moisés Mato antzerki zuzendariak. Gasteizko KunArten Entzutearen Antzerkiaren inguruko tailerra eskaintzen dihardu.
Gemma Carbó, UNESCO Katedrako Kultura-Politiken Zuzendariak kulturaren transmisioan bitartikariek dituzten erronkak aztertu ditu iritzi honetan Teatro Paraísorentzat.
Egia esan, haurrek beren lankidetza eskaintzen dute ahal duten guztian eta ez dute lan gehiegi ematen, oso ilusionatuta daude eta badakite proiektua arrakastatsua izan dadin konpromisozko eta lankidetzazko jarrera izan behar dela.
Ez da erronka makala balioak hezkuntzara eramatea. Are da zailagoa balio horiek, esparru gehienetan nagusi den indibidualtasuna eta lehiakortasunari kontra-jarriak badira. Kooperarock ekimenaren baitan, oraindik ez-ohikoa den bidea hartu dute kooperazioa eta elkartasuna 7 eta 12... [+]
Teatro Paraisok hezkuntza, kooperatibagintza eta dramatizazioa uztartzen dituen proiektu anbiziotsua dauka esku artean. Artearen eta bitartekaritzaren bidez hausnarketa bultzatu nahi dute Kooperarock egitasmoaren bigarren fasean.
Eraldaketa sozialaren inguruko eztabaida bero-bero dago Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan oro har. Hitzen gibeleko esanahia zein da? Dena ez da eraldatzaile, dena ez da sozial. Gurean kooperatibek izandako bilakaerari errepasoa egin dio Xabier Itzainak Lanki... [+]
Kooperatibagintzaz egiten den errelatoa gizonezkoek egin dute batez ere, nahiz eta emakumezkoek ere parte hartu duten. Azkeneko hauen bizipenak jasoko dituen dokumentala egiten ari dira Kooperarock proiektuan. Hemen aurrerapena.
Etxebizitza, eraikin eta espazio publikoaren antolaketak gure egunerokoan duen eragina aztertu dute Irati Mogollon eta Ana Fernandez ikerlariek.
Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak nazioarteko esperientzia eraldatzaileak bilduko ditu Eskoriatzan ostiralean, haien berri izateko protagonisten ahotik.
Denbora banketxeetan lanak ez dira monetarizatzen, ez zaie “preziorik” jartzen eta ez dira hierarkizatzen ere. Lan guztiak dira garrantzitsuak, baliotsuak eta preziatuak.
Jordi Via Bartzelonako Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuak hitzaldia eskainiko du astearte arratsaldean Errenteriako Torrekuan, Kooperarock proiektuaren baitan.
Ez da lan xamurra dozenaka urtean herri mugimenduetatik aldarrikatutakoa instituzioetatik defendatu eta sustatzea. Badaki zerbait hortaz guztiaz Bartzelonan harrera egin digun Jordi Viak. Urte luzez ekonomia sozial eraldatzailearen aitzindarietako bat izan ostean, Bartzelonako... [+]
Arrasateko esperientzia, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuen kudeaketa eta hezkuntzaren papera uztartzen dituen MOOC edo on-line ikastaro masiboa abiatuko du Mondragon Unibertsitateak.
ARGIAren blog komunitatea zabalduz doa. Lanki ikertegiak kudeaturik, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk landuko dituen Kooperarock bloga egongo da irakurgai hemendik aurrera gure webgunean.