Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak


2025eko urtarrilaren 13an - 09:46

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema handigarriak edo ordezkoak ezartzea ere komunikatzeko gai ez diren ikasleekin, kasu berrien balorazioa egitea hizkuntzaren dimentsio desberdinetan egon daitezkeen arazoak identifikatuz eta ebaluatuz, tutoreekin koordinatzea, orientabideak eskaintzea tutoreei eta familiei, hizkuntza indartzeko programak sortzen laguntzea, ikastetxeko proiektuan parte hartzea, etab. luze bat, eta hori guztia bi, hiru edo lau ikastetxeetan batetik bestera ibiliz.

Orain gutxi arte posible izan dugu funtzio horiek betetzea, baina egoera guztiz eraldatu egin da azken hamarkada honetan; gero eta ikasle gehiago daude entzumen eta hizkuntza zerrendetan, eta orain dela hamabi urte batez beste hamabi-hamalau ikasle bagenituen, gaur egun zifra hori bikoiztu egin da kasu onenean eta hirukoiztu baino gehiago ere kasu batzuetan, 40 ikasle artatzera pasatuta. Nire kasuan, hamabitik 25era pasatu da hamarkada batean. Aldiz, EHI espezialisten kopurua oso gutxi aldatu da, horrek suposatzen duenarekin.

Gero eta zailtasun gehiago daude hizkuntza eta komunikazioaren arloan. Autismoa duten ikasleak, nire kasuan, bat izatetik hasi nintzenean, zazpi izatera pasatu dira gaur egun. Badaude handituz joan diren adimen ezgaitasun kasuak ere, hizkuntzaren nahasmendua dutenak, entzumen urritasuna, heldutasun atzerapena dutenak… Ikerketek esango dute zergatia, ez naiz horretan sartuko, baina argi dagoena da lehen gure ikasleek kalitatezko arreta jaso ahal zutela eta zailtasun gehiago zituztenek hiru saio jaso ahal zituztela, eta gaur egun ordu erdiko bi saio dituzte kasu onenetan, eta gainera, beste batzuekin konpartituak izan behar dira askotan.

Orain dela urte batzuk jada, Berritzeguneko aholkulari bat geneukan, antzinako bat, euskaraz ez zekiena, baina oso ona zena eta berak gazteleraz nahikotan aipatzen zizkigun hitz hauek, “la calidad del servicio va en funcion de la demanda” (zerbitzuaren kalitatea eskariaren araberakoa da), eta hamalau ikasletan finkatzen zuen arreta idealena.

Entzumen eta hizkuntzako irakasleak ahaztuak sentitzen gara, abandonatuak. Administraziotik ez dago zehaztuta zenbat ikasleri eman ahal diegun arreta, berdin du 20, 30 edo 40, ez dago mugarik. Arreta ematen zaien bitartean haiei bost axola, non gelditzen dira bermatuak izan beharko liratekeen kalitatezko arretaren eskubideak?

Entzumen eta hizkuntzako irakasleak ahaztuak sentitzen gara, abandonatuak. Administraziotik ez dago zehaztuta zenbat ikasleri eman ahal diegun arreta, berdin du 20, 30 edo 40, ez dago mugarik

Haur eta Lehen Hezkuntzako tutoreek 23 ikasleko ratioa dute, PTen kasuan (pedagogia terapeutikoko irakasleak) sei-zazpi ikasle laguntzen dituzte batez beste, ikasleen zailtasunek finkatzen duten intentsitatearen arabera, baina gurean ez dago ratiorik. Zergatik? Zergatik hizkuntzak ez du behar duen pisua hartzen? Ez al da hitz egitea eta komunikatzea eskubide unibertsal bat? Ez al da jakintzak eskuratzeko ezinbesteko tresna?

Eskolaratzeko lehenengo etapak erabakigarriak dira haur guztien bilakaeran, baina bereziki Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzat. Gizarteak zailtasun handi horiek dituzten haurrei zor dien gauza bat da, ezin ditugu alde batean utzi eta baliabide pertsonal eta fisiko guztiak jarri beharko genituzke haien beharretara.

Bestalde, esan nahiko nuke hizkuntzarekin gertatzen ari den gaitz hau ez dela hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek pairatzen duten arazoa soilik, gero eta haur gehiagok dauzkate ulermen zein adierazpenen zailtasunak. Erkidegoan matrikulatutako ikasle gehienek D ereduan ikasten dute, baina gero eta euskara maila baxuagoarekin heltzen dira Lehen Hezkuntzara. Gainera, gure herrialdean, inguru ez euskaldunetan handicap handia dugu: edukiak, jakintzak, alegia, euskaraz ikasten dituzte gure ikasleek, baina oso gutxik menderatzen dute hizkuntza, euskara bigarren edo hirugarren hizkuntza dutelarik.

Gure hezkuntza sistemak etengabeko jausian darrai, kanpo ebaluazioek diotenez (PISA) gero eta emaitza okerragoak jasotzen gabiltza. Idatzizko ulermenean jaso diren emaitzak ikusita Gregorio Luri pedagogo eta filosofoak bere “belkroaren teoria” eta askotan aipatzen dituen hitzak etortzen zaizkit burura: haurrek 9 urterekin irakurtzen ikastetik, irakurriz ikastera pasatzen dira, eta ondorioz hizkuntza konpetentzia aberats baten jabe direnek, testu idatziak ulertzeko aukera gehiago izango dituzte eta alderantziz hizkuntzan atzerapena dutenek nekez ulertuko dute irakurtzen dutena.

EHIko espezialistek, handiustea izan nahi barik, asko eman ahalko genuke zentzu horretan, baina gure lan kargak ez du uzten denborarik beste ezertarako. Arreta zuzena behar duten ikasle mordoari apenas iristen gara eta ezinezkoa zaigu beste eginkizunetan ganoraz parte hartzea.

Hezkuntzako delegazioak gure aldarrikapenei ez die kasurik egiten, EHI eta logopeda gehiago ez eskatzeko erantzuten dute. Ez omen dago dirurik? Ez dut uste, ostantzean Ikaslab, Hezilab edo Bizilab bezalako berrikuntza proiektuek subentzio osoa daukatela irakurtzeko aukerarik ez genuke izango egunkarietan. Ziur oso proiektu onak direla, ez diot ezetz, baina tamalez ez die erantzuten gaur egun dauzkagun premiazko erronkei.

Sindikatuek, berriz, grebara deitu dituzte hilabete honen amaieran hezkuntza publikoko irakasleak, eta aldarrikapenak legitimoak iruditzen zaizkidan arren, beste behin ere EHIko espezialisten lan baldintzak ahaztu dituzte nahiz eta jakinaren gainean egon gure egoeraz, baina oso gutxi gara espezialitate honetan lan egiten dugunok eta ondorioz ez dugu inolako indarrik.

Ratio duinak nahi ditugu eta gure lana kalitatez aurrera eramateko eskubidea. Ez dugu besterik eskatzen.

Aitor Barcena Larreategui, entzumen eta mintzairako irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude