Analista fina da Enric Juliana, La Vanguardia-ko zuzendariordea. Madrildik jarduten du ohikoan eta asteazkenean Iruñean izan zen Kataluniako prozesuari buruzko bere interpretazioa eskainiz, Gogoa Foroaren eskutik. Urriaren 10ean zen etortzekoa, baina bertan behera utzi zen hitzaldia, bere herrialdean independentzia aldarrikatu behar zen egun horretan. Hala izan zen, baina 5 segundu iraun zuen: Puigdemontek aldarrikatu eta bertan behera utzi zuen.
Ohi moduan datu asko jarri zituen mahairen gainean bere analisirako, ondo jarrita ere gertaeren bere interpretazioari eusteko: katalanismoa duela 100 urte, Primo de Rivera, José Luis Rodriguez Zapateroren Estatutu proposamena, PPren blokeoa, Auzitegi Konstituzionala, PdCAT eta ERCren arteko lehia, sare sozialak, Europa…
Dena joan zen ziztu bizian ia bi orduko jardunean. Ondorio bat nabarmendu zuen Julianak: “Prozesuak eskuetatik ihes egin zien protagonistei. Bi arrazoiengatik: bat, edo ez zekitelako nora zihoazen; edo bi, beldurragatik, egoera horietan oso logikoa eta ulergarria dena”.
Aste honetako ARGIA aldizkarian Julià de Jòdar CUPeko diputatu ohiak ere antzeko ondorioa ateratzen du eta dio Kataluniako Gobernuko agintariek ez zutela espero urriaren 1eko arrakasta eta atzera egin zutela egoerak eskuetatik alde egingo zien beldurrez. Jakina, ondorio bertsua baina interpretazio desberdinak egiten dituzte: Jòdarrek Errepublikaren bideari ihes egin ziotela dio eta Julianak, aldiz, “inora ez zeraman bidea hartu zutela”.
Une giltzarria
Julianak ezpal asko moztu zituen bere azterketan, baina bere aburuz hari bat giltzarri izan zen une batean egoera atzeraezina bihurtzeko: “Urriaren 25-26ko goizaldea. Gobernua bilduta zegoen, eta Puigdemontek erabakia zuen jada hauteskundeak deitzea. ERC ozta-ozta isildu zen, baina eutsi egin zion egoera apurtzeari eta onartu zuen. ‘Beno, sinatuko dut dekretua eta listo’, finkatu zuen lehendakariak. Baina Santi Vila kontseilariak esan zuen gobernu serio batek ezin zuela halako dekretu bat goizaldean sinatu. Eta orduan eguerdira arte itxarotea erabaki zuten. Gero, goiz osoan zehar sekulako zarata sortu zen gizartean, Puigdemont traidoretzat hasi zen ikusten, bere alderdiko dimisio hots batzuk, sareak sutan… eta hor izorratu zen dena. Orduan Puigdemontek bermeren bat eskatu zion bitartekari lanetan ari zen Urkulluri [Iñigo] eta Espainiako Gobernuak ezin zuela, Puigdemontek urratsa ematen bazuen erantzungo zuela, baina aurretik bermerik eman gabe. Beranduegi zen, zegoeneko ez zen hura geraraziko zuen liderrik eta inora ez zeraman bidea hartu zen".
Horren guztiaren ondorio izan zen 27an Legebiltzarrean gertatu zena: “Munduan izan direnen arteko independentzia aldarrikapen tristeena egin zutela han bildutakoek. Bazekiten zer zetorren. CUPek bakarrik zuen matxinadaren ideia buruan”.
Beste kontsiderazio asko eta interesgarriak ere egin zituen Julianak hitzaldian zehar, baina aipamenik ez edo oso zeharka errepresioari, demokraziari, negoziazioaren irtenbideari… Berak argi du: “Ez naiz independentista. Sinesten dut Espainia plural horretan eta Kataluniarentzat ahalik eta autogobernu mailarik handiena nahi dut”.
“Independentismoa da nagusi”
Argi ikusten du azken hauteskundeek Madrilgo mito bat bota dutela hankaz gora: “Uste zuten partehartzea %80ra gerturatuz, konstituzionalismoak irabaziko zuela, baina ez da hala izan. Zer gertatzen da? Independentismoak erakutsi duela gehiengoa dela, baina ez dela %50era iristen”. Galderen tartean ez zen denborarik izan galdetzeko ea zer gerta zatekeen iritsi izan balitz edo etorkizunean iristen bada. Bera ere ez zen abiatu bere kabuz bide horretan.
Hitzaldiaren hasieran ere iritsi zen muga horretara, Francesc Cambó XX. mende hasierako Liga Erregionalistako buruzagi historikoaren zita bat aipatuz: “Katalan bakoitzaren barruan da separatista bat”. “Esaldiak irudikatzen du –zioen Julianak– arazoa oso aspalditik datorrela, eta independentzia probabilitate bat dela Katalunian. Hor da gakoa, hori da gaur egungo galdera handia, ea irudigarria den hori, egingarria ere baden”. Julianak ez zion gakoari heldu.
Eta orain zer Katalunian? “Ikusi behar, baina JxCat-en bada sektore bat gobernu teknikoa bultzatu nahi duena, gobernu-buru batekin eta kudeaketan oinarrituko dena, enpresariekin eta Madrilekin zubiak berreraikiko dituena”. Hau da, egiazko lehendakaria Puigdemont litzateke, baina errealitatean gobernu-buru teknikoa nagusituko litzateke eta “Puigdemontek ez du ikusten bide hori, berak ez duelako bukatu nahi Bruselako parkeetan usoei jana ematen”.
Zentralismoaren mamua
Madrilgo norabidea argiago ikusten du: “Gobernuak beldurra zion 155. artikuluari, baina orain beldurra galdu dio berau indarrean jartzeari. Estatuko protagonistei buruzko zehaztapena ere egin zuen Julianak botere judizialaz galdetu ziotenean. Kataluniako aferan ez du bakarrik Rajoyren Gobernuak erantzun, egitura juridikoa ere bete-betean sartu da, eta ez, askotan esaten den bezala, Gobernuaren bultzadaz, bere ekimenez baino. “Epaileak ari dira jokatzen gaur egun Madrilen bizi den izpirituarekin. Justizia mundu bat da bere horretan, Estatuaren sakoneko parte bat, eta egun doktrina berri bat ari da finkatzen. Azkenean paradoxa bat gertatuko da, politika Auzitegi Konstituzionalak egingo duela eta ez legebiltzarrak, egiazki egin behar duenak. Bitxia izan da, Espainiako Parlamentuak ez du ia ezer egin auzi osoan”.
Eta zer antzematen da doktrina berri horretan? Zentralismoaren indartzea, azken urteetan dagoeneko gertatzen ari dena, publikotik pertsona batek bere galderan gogorarazi zion gisan. “Urtarriletik aurrera Espainian lehia bizia izango da zentro-eskuineko PP eta C’s-en artean, eta honek Espainia plurala eta autonomikoaren ideien lokartze gisako bat ekarriko du”.
Ez du egoera erraza ikusten PPrentzat. “EAJren zeregina giltzarri izan daiteke”, batez ere Katalunian egoera baretzen denean PPk bilatuko duelako jeltzaleek 2018ko aurrekontua sostengatzea, iaz bezala: “Horrek egonkortasuna emango lioke Rajoyri”. Egoera gaitza ikusten du, alabaina, eta bere ustez ez da baztertu behar Rajoyk hauteskundeak aurreratzea eta hauek datorren urteko udal hauteskundeekin batera izatea. “Jende asko mugitu behar izaten da udal hauteskundeetan eta prestaketa denbora handia behar da, horregatik ia urtebete lehenago hasten da hauen prestakuntza. Ikusiko duzue, datorren maiatzean dagoeneko zarata handia entzungo da”.
“Europarekin erratu ziren”
Europan ere antzeko zerbait gerta litekeela dio: “Estatuen ondoan erregioak ere azaleratu behar zirela azpimarratu zen Delorsen [Jacques] garaian, eta orain aldiz, Estatuek erabateko lehentasuna dutela azpimarratzen du Junckerrek [Jean-Claude], eta ezin dela erregioen eta estatuen arteko gatazka bultzatu”. Europaren zereginaz galdetuta bere ikuspegia oso argia da: “Kataluniakoari buruz hainbat ikuspegi daude EBko estatuen artean, baina posizio politiko bat finkatu da eta Espainiari babes osoa eman zaio. Kataluniako Gobernuan erabat erratu ziren pentsatzean EBk bestelako jarrera izango zuenik, are gehiago Brexita gertatu ondoren”.
Gogoa Foroak bere webgunean du hitzaldi osoa eta ikusi nahi duenak helbide honetan ikus dezake.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]