Enpatia gaindosia

Argazkia: Tanttaka Teatroa

2023ko abenduaren 15ean - 09:06

Esnearen kolorekoa

Konpainia: Tanttaka teatroa.
Noiz: Abenduaren 3an.
Non: Arriaga antzokian (Bilbo).

-------------------------------------------------------

Bizipenak kontatzearen indarra. Are, idatziz adieraztearen premia eta pribilegioa. Horrelako baieztapen sinple batetik abiatzen du Maryk lehen pertsonan kontaturiko istorioa. 1830ko landa eremuko Ingalaterran bizi da Mary. Baserriko neska da, herrena eta esnearen kolorekoa du ilea. Ahizparekin, gurasoekin eta aitonarekin bizi da, eta lanaren kultura beste bizimodurik ez du ezagutzen. Maryk ez daki (edo ez zekien) idazten eta irakurtzen. Alfabetatzea lortzen du Maryk, bai, prezio altua ordainduta. Prozesu traumatiko hari esker, ordea, gertatu zitzaionaren lekukotza eman dezake. Gertakariak jakinaraztearen aldarrikapena egiterako igo da gaurkoan Mary oholtzara.

Zer gertatu zaizu, bada, Mary? Jakin-minak eta pertsonaiaren erraietan barrena bidaiatzeko grinak bultzatuta murgildu naiz antzezlanean. Arriaga antzokia erdizka beteta, euskarazko estreinaldia, eleberri baten egokitzapena eta sei euskal aktore oholtzan.

Klase gatazka, lanaren kultura, familiaren indarra, genero indarkeria, boterea, fedea… Asko dira obra zeharkatzen duten gai potoloak, bi mende beranduago ere aise uler daitezkeenak. Gaztea da Mary, argia, burugogorra, irudimentsua, ausarta eta errebeldea. Miseriak eta injustiziek harilkatzen dute neskatoaren bizitza, eta etengabe kuestionatzen eta konfrontatzen du bizi duen errealitatea.

Gaurkoan, Aitziber Garmendia da Mary. Umoretsua da Mary, bizia eta oso irribarretsua, nahiz eta hura ezabatzen tematzen diren batzuk istorio honetan.

Aitak bikarioaren etxera bidaltzen du Mary neskame gisa lanera. Baserriko bizitza gorroto du Maryk, baina laster sumatuko du bere eguneroko gordinaren falta. Halabeharrez, inguru arrotz batean murgiltzen da. Bikarioak irakasten dio irakurtzen eta idazten; eta, ondorioz, ematen dizkio bere istorioa kontatzeko baliabideak. Era berean, bera da Maryren patu lazgarriaren muina eta erantzulea. Bikarioaren bortxak bultzatzen dute Mary amildegira, eta belzten dute haren etorkizuna.

Maryk argi adierazten du hasieratik: “Nire istorioa kontatuko dizuet, jasota gera dadin. Idatziz kontatuko dizuet, hitzak galdu egiten direlako”. Kontatzea da Maryren askatasuna eta kondena, patuak zigortu zuen bere gorputza eta kontakizunak askatu bere istorioa gaur, hemen eta orain. Ziegatik mintzo da, eta bertan idatzi du gertatu zitzaiona. 2023ko abenduan, Arriaga antzokian, 1830eko Ingalaterran jazotakoak izugarrizko indarra du Maryren hitzetan. Maryren legatuaren oihartzuna jaso du ikusleak, haren larruan jartzeraino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


Eguneraketa berriak daude