Azken hiru urteetan material arraroen ustiaketa industriaren ingurumen-eragina asko handitu dela adierazi du agentziak, uraren kontsumoa bikoiztu delako, hondakin kopuruak ugaritu direlako, eta berotegi-efektua ekartzen duten gasen isuriek " oso maila altuan" jarraitzen dutelako.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) trantsizio energetikorako beharrezkoak diren lur arraroen baliabide geologikoetan interes ekonomiko handia duten 20 meatzaritza enpresen txosten publikoak ebaluatu ditu, eta nahiz eta inbertsioan, segurtasunean eta genero-politiketan hobekuntzak ikusi, ingurumen-jasangarritasunean ez dago aurrerakuntzarik.
Berotegi-efektuen gasen emisioak “oso maila altuan” jarraitzen dutela adierazi du agentziak, uraren beharra bikoiztu egin da, eta erauzketaren ondorioz sorturiko hondakinak bost gigatoneladara iristen dira gaur egun. Mineral-hornikuntzaren zati handi bat “ingurumen, gizarte eta gobernantza puntuaketa baxua duten tokietatik” etortzen direla adierazi du AIEk, eta beraz, industria horrek ezin omen ditu bermatu "kopuru garbiak eta arduratsuak”.
Thijs Van de Graaf, txostenaren egileetako bat, orain planteatu den bezala jarraitzen bada trantsizio energetikoak “arrisku handiak” ekarriko dituela adierazi du, bai “sozialak, ingurumenekoak, eta gobernantzakoak”. AIEk 2021ean adierazi zuen moduan, garapen maila honetan jarraitu nahi bada, lur arraroen ustiapena zazpi aldiz igo beharko litzateke, nikelarena hemeretzi aldiz, kobaltoarena 21 aldiz eta litioarena 42 aldiz. Neurri horretan jarraitzeak ezinezko egiten du energia berriztagarrien ezarpena, agentziaren txostenaren arabera.
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]
Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari potasa ustiatzeko emandako baimena, Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitearen ondoren.
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.
Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]
Energiaren Nazioarteko Agentziak egindako txosten baten arabera energia berriztagarrien bidez planetaren berotze globala 1,5 gradura mugatzeko helburua lortzeko, kobrea, nikela, litioa eta kobaltoaren ekoizpena 2030 urtean ia lau aldiz handitu beharko litzateke.
Guatemalarra da Paolina Albani. 33 urte ditu, eta 2021etik Prensa Comunitaria hedabide digitalean kolaboratzen du. Buru-belarri dabil nazioarteko Mining Secrets azterlanarekin: 8 milioi dokumentuko filtrazio bati esker, herrialdeko lakurik handiena kutsatu zuen meatzaritza... [+]
Larunbata honetan Erdiz Bizirik plataformak manifestazioa egingo du Baztan Udalekoak diren Erdizeko larreetan Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak eraiki nahi dituen magnesita meatzeen aurka. "Landa Eremuen Defentsan. Erdiz Bizirik" goiburupean aterako dira... [+]
Urte askotako gorabeheren ondoren, Zangozako Udalak meatze polemikoaren obrak hasteko baimena eman dio Geoalcali enpresa australiarrari. Meatze horretatik potasa aterako litzateke nagusiki eta baita gatz arrunta ere.
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Erdiz Bizirik plataformak salatu du babesgune natural bat ustiatzea “ilegala” dela eta erabakia “inposaketa”, baztandarren gehiengoa aurka duelako.
Pasa den abendutik Perun gertatzen ari diren istiluak, herrialdearen egoera politiko ahularekin lotu dituzte munduko hedabide nagusiek. Pedro Castillo presidente ezkertiarraren noraeza, haren kargugabetzea, Andeetako eskualdeetako herritarren altxamendua eta haien kontrako... [+]
Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]