Martxoaren amaieran aurkeztu zen ¡Que no nos quiten lo bailao! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimena, sareetan zabaldutako bideo baten bitartez. Bizi dugun krisiari gobernuek eta administrazioek emaniko erantzuna kritikatu zuten, eta mugimendu herritarrena goraipatu. Ordutik hona lanean aritu dira ekimeneko kideak, ekainaren 5eko zita prestatzen. Larunbatekoa mobilizazio, aldarrikapen eta gozamen eguna izatea nahi dute. Ekimeneko kide Miren Lapitz eta Eneko Bermejok idatziz erantzun dituzte ARGIAren galderak.
Zer da ¡Que no nos quiten lo bailao! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimena, eta nortzuk ari zarete bultzatzen?
Kalean jaiotako dinamika bat da hau, kontzentrazioen artekoa, hainbat herri mugimenduko lagun eta bizilagunen arteko hausnarketa konpartitu ostean sortutakoa. Frustrazio eta tristezia sentsazio orokortuaren aurrean zerbait egiteko beharra sentitu genuen, energia txute bat izango zena, elkarrekin gozatzeko une bat eskainiko ziguna, eta ideia horrekin abiatu ginen. Egia da, denbora aurrera joan ahala eta jendearekin konpartitzen joan garen heinean, planteamendua bera aldatzen eta gorpuzten joan dela. Baina hilabete hauetan ideia argi batzuen gainean eraiki dugu dinamika: alde batetik, azken urte honetan herri mugimenduak egindako lana goraipatzea; bestetik, gobernu ezberdinetatik egin den kudeaketa salatzea; eta, azkenik, elkarrekin gozatzeko aukera ematea.
COVID-19aren aurrean gobernu eta administrazioek “arduragabekeriaz” jokatu dutela diozue. Zergatik, zertan?
Argi geratu da zein den haien lehentasuna, kapitala erdigunean jarri dute, bizitzak alde batera utziz. Guztiok ditugu buruan langilez goraino betetako autobus edo metroak, umeek ezin zutenean parkeetan jolastu. Mercedeseko langileek lana uzteko hautua egin arte lantegien produkzioa bere horretan mantentzea zen lehentasuna. Txalo asko eman dituzte baina diru gutxi osasungintza aurrera ateratzeko. Langileon eta herritarron ekimena izan da pandemia honetatik gizarte moduan salbatu gaituena. Gainera, debeku eta inposizio bidez aplikatu dituzte neurri berriak, azalpen gutxi emanez eta pedagogiarik gabe.
Gasteiz mailako ekimena da zuena. Nola baloratzen duzue zehazki Gasteizko Udala eta Gorka Urtaran alkatea krisi honi ematen ari diren erantzuna?
Oro har, Eusko Jaurlaritzak eta estatuak hartutako jarrera birproduzitu du Urtaranen udal gobernuak ere, baina azpimarratu nahiko genituzke Olarizuko etxegabetzea, neurrigabeko isunak eta jazarpen poliziala mozal legea baliatuz, edo gaztetxean emandako identifikazioak, adibidez. Udalak krisi egoera hau baliatu du bere politika neoliberalak aurrera eramateko.
Agintarien “arduragabekeriaren" aurrean herritarren jarrera eta ekimenak txalotu dituzue: zaintza sareak, langileen edo tabernarien ekimenak, mobilizazioak... Zer irakasgai atera daitezke horietatik, aurrera begira?
Kolektiboan erantzuten dugunean indartsuagoak gara eta arazoei aurre egiteko baliabide gehiago ditugu. Galdetu diezaiotela Tubacexeko langile bati nola sentitu den Aiaraldeako herriaren babesa jaso ostean. Pandemiak inoiz baino ageriago utzi du kapitalismo heteropatriarkalaren interesak zeintzuk diren, eta egoera sanitarioa hobera eginik ere krisi sistemiko batean murgilduta jarraituko dugu. Beraz, zaintza, autogestioa, elkarlana... erdigunean jartzea ezinbestekoa da.
Azken urteko bizipenak gogorrak izan direla eta egoera larria dela diozue, baina dantza eta ospakizun kutsua eman diozue ekainak 5eko deialdiari. Zergatik?
Egoera oso larria bizi izan dugu, gizarteak orokorrean oso gaizki pasa du eta gertakari latzak eman dira. Sufrimendu hori aitortu eta horri aurre egiteko herritarrok egin dugun esfortzua goraipatu nahi dugu. Baina tristezia eta frustrazioa nagusi den honetan, horri buelta ematen hasteko unea dela iruditzen zaigu. Energia txute bat behar dugu, ondo pasatu eta elkarrekin gozatu.
Mugimendu herritarrengana jo duzue ekainaren 5ean parte hartu dezaten. Zer proposatu diezue, eta zer erantzun jaso duzue?
Lehenik, hainbat eragilerekin eta mugimendurekin bildu ginen dinamika bera azaltzeko eta haien iritzia jasotzeko. Horrez gain, dinamikarekin bat egin eta haien aldarria plazaratzeko gonbita luzatu diegu, horretarako espazioa eta denbora eskainiz, eguna bera hamaika aldarrikapen eta kolorez margotzeko. Oro har harrera ona jaso du ekimenak, baina egia da egoera honek modu ezberdin askotan eragiten duela, eta horren arabera erantzun ezberdinak jaso ditugu.
Zer egitarau prestatu duzue ekainaren 5erako?
Goizean mugimendu herritarren aldarrikapenek hartuko dituzte kaleak. Eragile bakoitzak elkargune bat antolatu du plaza batean. Gehienak goizeko11.30etatik 12.30etara izango dira. 13.00etan aldarrikapen horiek guztiak batuko dituen mobilizazio orokorra abiatuko da San Anton plazatik, eta manifestazio formatua izango badu ere, sorpresatxo batzuk prestatu ditugu ondo pasatzeko eta gozatzeko. Eguna aldarrikapenez, dantzaz, musikaz eta jolasez beteko dugu, beti ere segurtasun neurriak kontuan hartuz.
Ekainaren 5aren ondoren, ¡Que no nos quiten lo bailao! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimenak segida izango du?
Herri mugimenduko espresio eta sektore ezberdinetan lanean eta borrokan jarraitzea da dinamika honen jarraipenik onena, hori baita dinamika honen helburuetako bat.
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]