“Beharrezkoa ez den arriskua da energia nuklearra”

  • Cote Romero Plataforma por un Nuevo Modelo Energético erakundeko eta Foro Transiciones-eko kide da, bai eta Ecooo-ko koordinadore ere. Gaur asteazkena, martxoak 1, Donostian izango da "Transgresiones climáticas, transiciones energéticas y creación de empleo" izeneko hitzaldia eskaintzen (19:00etan San Telmo Museoan), Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak elkarrekin antolatutako Agora K2050 solasaldi-sortaren testuinguruan. Elkarrizketa honetan Romerok dio energia nuklearra beharrezkoa ez den arriskua dela, batik bat ekonomikoki eta teknologikoki bideragarriak diren alternatibak egonik, energia berriztagarriak esaterako.


2017ko martxoaren 01ean - 10:52
Cote Romero (Arg.: Unai Brea)

Azken aldian asko hitz egiten da Garoñari buruz. Duela gutxi Flamanvilleko (Frantzia) zentral nuklearrak sutea izan du eta badirudi Japonian Fukushimako mamua berriz ere bueltaka ari dela...

Hala da, bai, auzi nuklearra berriz ere eztabaidaren epizentroan dago: Garoñaren balizko irekiera, Almarazeko Aldi Baterako Baimen  Indibidualak, Villar de Cañaseko hilerri nuklearraren egokitasun eza... Horren guztiaren atzean dago zentral nuklearren bizitza 60 urtera arte luzatzeko nahia. Fukushimaren ostean segurtasunean inbertsioak egiteko eskaeren aurrean jabeentzat errentagarri izateko modua da. Garoña zehazki, gobernuaren, CSNaren eta enpresa elektrikoen arteko joko politikoko trukeko txanpon bilakatu da.

Elektrizitatea jatorri nuklearrarekin sortzea defendatzen dutenek ia modu erlijiosoan babesten dute, bi arrazoirekin. Alde batetik, segurtasun nuklearraren defentsa sutsua egiten dute. Egia da segurtasunean inbertsio handiak egin dituen industria dela, baina ezer ez da %100 segurua. Gainera, arrisku aurreikuspena neurtu behar da istripu batek eragin lezakeen balizko kaltearen arabera. Eta istripu nuklear batek hain ondorio larriak izan litzake arduragabea izango litzatekeela erlaxatzea istripu kopurua txikia delako. Ondorioz, arrisku larririk ez duten alternatiba energetikoak izanda, argi dago energia nuklearra beharrezkoa ez den arriskua dela. Bestela, zergatik da erantzukizun zibil mugatua duen munduko industria bakarra? Ez dago balizko arriskua babestuko duen aseguru etxerik. Estatuak dira, alegia, gizarte osoa da istripua izatekotan kostu guztia bere gain hartzen duena. Horrek argi uzten du balizko arriskua larria dela

Energia nuklearra sutsuki defensatzearen bigarren arrazoia faltsua da. Elektrizitatea sortzeko modurik merkeena dela esaten digute, eta ondorioz, energia nuklearrei mix energetikoa kentzeak argindarraren faktura garestituko lukeela. Hori ez da zuzena. Merkea dela diotenean esaten ari dira operazio kostuak erregai fosiletako energia termikoen kostuak baino baxuagoak direla. Berriztagarriei dagokienez, diote diru-laguntzak jasotzen dituztela. Gora kontabilitate sortzailea! Ez dute azaltzen berriztagrrien operazio-kostuak nuklearrenak baino merkeagoak direla. Aitzitik, azpimarratzen dute lehenengo generazioko berriztagarriek diru-laguntzak dituztela, baina ahaztu egiten dute industria nuklearrak diru-laguntza handiak izan dituela, eta etorkizunean ere hala izango dela. Konpondu gabe dagoen hondakin erradioaktiboen kudeaketaren auzia, denbora tarte batetik aurrera, Estatuaren esku gelditzen da. A zer negozioa! Ikusi dugu ez dela teknologia merkeena (mundu mailan dauden egitasmo berri urriak, prezioan eta epemugetan nabarmen desbideratzen dira). Zalantzagarria da aurrera egingo dutela. Espainian ordea, jabeentzat teknologiarik errentagarriena da. Elektrizitatea teknologia garestienarekin sortzearen prezioa kobratzen dute amortizatuta dauden zentralek. Zerutik eroritako mozkinei buruz ari gara. Ekonomikoki, sorrera nuklearra mix energetikotik kendu eta ekoizpen berriko berriztagarriekin ordezkatuko bagenu (laguntza publikorik gabe), argindarraren faktura merkeagoa izango litzateke.

Askok diote ezin izango geniokeela eutsi gure bizitza-mailari erregai fosilik eta energia nuklearrik gabe…

Duela gutxira arte ezagutu dugun petrolioaren moldakortasunak eta eskuragarritasunak hiper-konsumismoan eta zarrastelkerian oinarritutako gizarte baten garapena ahalbidetu dute. Baina merke erauzitako erregai fosilak agortzeak, klima-aldaketaren areagotze geldiezinari lotuta, guztiz ezberdina den eredu energetiko baterako aldaketa eskatzen du. Energia nuklearra ez dut ekuazioan sartzen, energia elektrikoaren %20 inguru soilik hornitzen baitu, sektore elektrikoa eredu energetikoaren zati txiki bat bakarrik izanik.

Horregatik guztiagatik, gure gizartea desberdina izango da bai ala bai. Xahubidea amaitzeko asmoa duen eredu batera jauzi egitea beharrezkoa da. Eredu ekonokiko kontsumista bati lotutako xahubidea. Eraikitze-kalitate txarrak eragindako xahubidea. Hirigintza antolamendu desegokiak eragindako xahubidea. Nazioarteko merkataritzari eta bizitza-eredu jakin bati lotutako xahubidea. Beraz, fosilekin ala beraiek gabe, nuklearrekin ala beraiek gabe, berriztagarriekin ala beraiek gabe, gizartea desberdina izango da.

Egun ematen dira trantsizio energetiko baterako baldintzak? Zer eredurantz?

Baldintza teknologikoak eta ekonomikoak ematen dira, bai. Nolanahi ere, beharrezkoa da baldintza kulturalak eta borondate politikoa egotea. Gelditasun egoera honen atzean dago beren nagusitasuna ez galtzeko korporazio energetiko handiek egiten duten erresistentzia erraldoia. Aurreztean, energiaren erabilera eraginkorrean eta energia berriztagarrietan oinarritzen den eredu energetiko batera jauzi egiteko aukera besterik ez dugu gizarte gisa. Horri guztiari gehitu behar zaio guretzat ez dela aldaketa teknologiko soila, baizik eta benetazko eredu aldaketa bat. Eredu banatu eta herritar baten aldeko apustua egiten dugu. Herritarren partehartzea ezinbestekoa da bi alderdi garrantzitsutan. Batetik, demokraziaren kalitatea bermatzen du, eta bestetik landu behar ditugun ingurumen eta gizarte erronkekiko zentzuzkoa izango den kultura energetiko bat finkatzen laguntzen du.

Amaitzeko, Plataforma por un Nuevo Modelo Energetiko-ren izenean zatoz Donostiara. Zehaztuko zeniguke plataformaren jarduera ildo nagusiak?

Dakizuen bezala, Plataforma por un Nuevo Modelo Energético ez da erakunde bat bere horretan. Ekologiari, sindikatuei, enpresariei, alderdi politikoei, bizilagun elkarteei, Giza eskubideei, mundu akademikoari, udaletxeei eta bestelako elkarteei lotutako 400dik gora erakundetako bolondresen eta lan kolaboratiboaren batuketa da. Justizia sozial eta ingurumen justizia gehiago lortzeko eredu energetiko baten alde lan egitea erabaki duten milaka pertsona. Herritar-aktibaziorako gune bat dela esan genezake. Modu naturalean ezarri gara konektaturiko lurralde-nodoetan. Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoan Gure Energia dago.

Azken lau urte t'erdi hauetan lan juridiko handia egin dugu. Sei salaketa Europar Batzordearen aurrean eta best bi gehiago ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Bereziaren aurrean. Lan juridiko hori beharrezkoa da trantsizio energetikorako oztopoak desblokeatzeko.

Inzidentzia politikoaren alorrean ere lan handia egiten dihardugu. Ildo horretan, parlamentuko alderdi politiko ezberdinen energia-egitarauan eragiten ari gara. Gainera, pedagogia energetiko asko egiten dugu erakunde horien baitan, aktore politikoak, gizartetik at ez dagoenak, ez ditu ongi ezagutzen gure gaur egungo eredu energetikoaren eraginak.

Hedabide nagusienen sarbide hesia haustea ere lortu dugu. Duela bost urte hedabide batek ere ez zuen hitz egiten energiari buruz. Gaur egun oso ohikoa da audientzia handiko saioetan mugimendu energetikoko adituak ikustea. Era berean, enpresa energetiko handietako ate birakarien eta pobrezia energetikoaren kontzeptuak programazio-parriletan azaltzea lortu da.

Lanik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, herritarren kontzientziazioa eta aktibazioa da. Hitzaldiak, tailerrak eta solasaldiak ematen ditugu lurralde guztian zehar. Hori da Plataformaren lan eder eta garrantzitsuena. Pertsona arruntei ikusi araztea denok elkarrekin gauzak alda ditzakegula.

 Elkarrizketa hau Cristina Enea Fundazioak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


2023-08-01 | Ilargi Manzanares
Nigerreko estatu kolpeak Europako eta AEBetako interesak kolokan jarri ditu

Niamey-en eman zuten estatu kolpea, aurreko asteazkenean. Abdourrahmane Tchiani jenerala da kolpea jo duen militar taldearen burua, eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (CEDEAO) aste bat eman diete presidente ohia berriro ezartzeko, eta bestela... [+]


2023-07-20 | Nicolas Goñi
Artikoan izotzen urtzeak zabor erradioaktiboak ere barreiatuko lituzke

Ekosistema artikoak bereziki hauskorrak dira, bertako tenperatura apalengatik izaki guzien hazkuntza mantsoa baita, eta nahasmendu baten ondotik berrosatzeko denbora luzea behar baita. Halere, ekosistema artikoak bihurtu dira XX. mendeko hainbat jarduera industrialen zabortegi,... [+]


Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


Tenperatura altuengatik, Rodano ibaiaren inguruko zentral nuklearren aktibitatea murriztu behar izan dute

Frantzia ekialdeko Bugey eta Saint-Alban herrietako zentralen elektrizitate ekoizpena murriztu dute, aktibitateak ondorioztatu uren tenperaturen emendioak ekosisteman eragin kalteak saihesteko. Eguraldiari dagokionez, tenperatura altuak aurreikusten dituztenez, erabakia hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude