Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen gaineko zerga ere leundu nahi dute eta EAEren kasuan bertako ogasunaren eskutan utzi nahi dute eskumena. Orain Espainiako Kongresuan bozkatu behar dituzte neurri hauek.
Espainiako Gobernuak azkenean erabaki du –abenduaren 31n amaituko zen– energia-konpainiei ezohiko irabaziengatik ezarritako aparteko zerga kentzea, baita bankuen irabaziei gainekoa leuntzea ere. Zerga iraunkor bilakatzea eragotziko duen lege zuzenketa baten bidez egin dute, eta aldi berean adostu du EAJrekin EAEko foru-ogasunek bankuen tributua kudeatzeko konpetentzia. EAJk asteazkenean ohar batean iragarri du Sánchezen gobernuarekin zehaztu duen lege proiektuak enpresa multinazionalentzat gutxieneko tasa globala %15ean finkatzen duela.
Azken boladan enpresa multinazional handien –750 milioi eurotik gorako negozio bolumena dutenen– gaineko zerga iraunkor bilakatzeko aukera eztabai iturri izan da Espainiako Gobernuaren eta bera babesten duten alderdien artean, eta lege aurreproiektuan zuzenketak egiteko azken egunean egin dituzte aldaketak. Azken asteotan presio handia egin dute Espainiako Estatuko energia enpresa handiek, eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon zitezkeela” adierazi, besteren artean Repsoleko buru Josu Jon Imazek.
Ezkerreko alderdiek, EH Bilduk, ERCk eta Sumarrek zuzenketen aurka proposamenak aurkeztu dituzte. EAJ eta Junts nahikoak izan dira ordea PSOErekin aurrera ateratzeko multinazional hauen mesederako legedia.
Juntsek baieztatu zuenez, ez du energetikoen gaineko zergaren betikotzea babestuko baldin eta horrek Repsolek Tarragonan duen 1.100 milioi euroko inbertsioa kaltetzen badu (Repsolek Katalunian dituen balizko asmoak aipatu zituen). EAJ ere enpresen gaineko zerga indargabetzearen alde agertu da, jeltzaleak izan baitira zerga kentzeko zuzenketa onartua izan dela publikoki zabaldu dutenak. Jeltzaleek ziurtatu dute prest leudekeela energia enpresen gaineko zergaren jarraipena onartzeko EAEko ogasunen eskuetan utziz gero. “Erabaki garrantzitsu honek euskal autogobernua indartu egiten du”, esan du Aitor Estebanek.
Kontrara, Imanol Pradalesek, EAEko lehendakariak aurreko urriaren 22an adierazi zuen “halako zergak ez direla herrialde bat industrialki garatzeko aukerarik onena”. Ia aldi berean, EAJko burua den Andoni Ortuzarrek baieztatu zuen energia enpresen gaineko zergak ekarriko lukeela“urredun arrautzak erruten dituen oiloa hiltzea”.
Beste aldean badira zerga hau betikotzeko eskatu dutenak: EH Bildu, ERC eta Sumar hain zuzen ere. Asteazkenean azpimarratu dute “azken hilabeteetan bankuek zein energia enpresek iragarritako irabaziak errekorrak izan direla”. Duela aste bi Ignacio Sánchez Galanek, Iberdrolako presidenteak, adierazi zuen ingelesez –barre eginez– zerga horrek “oso gutxi suposatzen duela bere kontuetan”. Naizek publikatu duenez, aurten Iberdrolak %50ean handitu ditu bere irabaziak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
GES-Global Energy Services enpresak eguzki bidezko energia sortzeko proiektua hasi du Erriberrin, Euskal Herriko handienetakoa. 50 MWp-ko potentzia izango du, eta 74.000 eguzki panel izango ditu guztira, instalazioak datorren urtea amaitu baino lehen martxan jartzea aurreikusten... [+]
“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]
Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.
Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]
2021ean sartu zuen indarrean beherapena Espainiako Gobernuak, baina pasa den urtarrilean ekin zion hura goratzeari. BEZa igota, batez beste, %15 garestituko da urteko kostua. 2023an, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu Iberdrolak.
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]