Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren proiektuen garatzea premiazkoa da, Europako Parlamentuak berak definitzen dituen “Energia Berriztagarrien Komunitateen” eta “Energia Herritarren Komunitateen” kontzeptuak lagun.
XX. mendearen hastapenean, Ipar Euskal Herrian, eiherazain batzuek turbinak ezartzen zituzten beren eiheretan, elektrizitatea ekoizteko. Lurraldeen elektrifikazioa hastapenetan baizik ez zen garai haietan, eiherek ekoizten zuten energia horrek auzoko etxeak, saltokiak eta berdin ostatuak ere hornitzen zituen. Baigorrin kontatzen dute eiherazain horietako bat aski bestazalea zela eta, auzoko ostatuan gehiegi luzatzen zelarik bertsotan eta zurrutean, gaua jin ondotik haren emazteak, senarra itzultzen ez ikusteaz asperturik, etengailu nagusiari eragiten ziola, auzotegi osoa eta bereziki ostatua ilunpean utziz. Oso sistema eraginkorra ostatuko nagusiak eiherazaina etxera berehala igor zezan!
Historia horrek erakusten du, garai batean, elektrizitatea etxean eskuratzeko aukera zuten bizilagun horiek bazekitela zehazki nondik zetorren. Gaur egun, oso bestelakoa da egoera: etengailu bat sakatzea keinu hutsala da, eta horren ondorio bakarra faktura merkeagoa edo garestiagoa izanen da. Usatu gara erraztasun eta arduragabetasun horretara. Gutariko gehienek ez dakigu energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, gure elikadura ekoizteko moduaz edo gure eguneroko gauzak egiteko moduaz gutxi dakigun bezala. Hala ere, energia-ekoizpen orok badu eragina: kliman, bioaniztasunean, osasunean… Bestalde, azkenaldiko krisiek erakutsi dute gure energia-ereduen hauskortasuna, bai erregai fosiletan oinarritutako energiarena, bai nuklearrarena: baliabideen agortzea eta garestitzea, burujabetasun eza, arrisku oso handiak, maila anitzetan. Aldiz, energia berriztagarriek, neurritasun-neurri indartsuekin batera garaturik, egokiagoak direla erakutsi dute. Multinazional batzuek ez dute huts egin, eta masiboki inbertitzen ari dira megaproiektuetan, irabazi ederrak izanen dituztelakoan. Proiektu horiek, bistan da, ez dute neurritasunaren aldeko apustua egiten, eta lurraldeko beharrak kontuan hartu gabe abiatzen dira.
Horrek bizilagunen oposizio masiboak sortzen ditu, zeinek usu, azpiko logika kapitalista baztertu ordez, energia berriztagarriak blokean baztertzen baitituzte. Ahanzten dute proiektu horien aurka egiten baldin bada beste aukerarik proposatu gabe, energia fosilen edo nuklearraren alde egiten dela.
Aterabidea energia herritarren proiektuak garatzetik etorriko da: "Energia horrek herritarren eta kolektibitateen parte-hartze zuzena ahalbidetzen du, proiektuaren ustiapen denbora osoko erabakietan, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zirkuitu laburrak sortzea du helburu, beharren eta ekoizteko bideen arteko loturaz jabetzeko". Bizilagun talde batek (kolektibitate batek lagundurik ala ez) bere beharrak eta lurraldeko baliabideak ebaluatzen ditu. Ondotik, energia sortzeko unitate batean inbertitzen du, zeinak, nahiz eta sare global bati loturik egon, bere beharrei erantzungo baitie.
Eredu honek abantaila anitz baditu:
– Demokrazia eta gardentasuna: hunkiak direnek erabakiak kolektiboki hartzen dituzte.
– Neurritasuna eta ingurumena errespetatzea: erabiltzaileek ekoizpenaren eraginak zuzenean ikusten dituzte eta beren kontsumoarekin lotura egiten dute. Horrek neurritasuna sustatzen du. Eragin saihestezinak ttipitzeko indar eginen da eta, gainera, onartuagoak ere izanen dira.
– Sozialak: sortzen den aberastasuna tokiko komunitatearen esku gelditzen da eta elkartasuna ahalbidetzen du. Energia herritarra sortzeko eredu hori ez da idealista batzuen amets hutsa. Europako Parlamentuak "Energia garbia europar guzientzat" izeneko lege-pakete bat bozkatu zuen 2019an, Energia Berriztagarrien Komunitateen eta Energia Herritarren Komunitateen kontzeptuak definitzeko.
Komunitate energetikoak honela definitzen dira: "Energia berriztagarria ekoiztu, kontsumitu, biltegiratu eta sal dezaketen entitate juridikoak, non tokiko eragileen arteko lankidetza sustatzen baita. Irabazi mugatua eta gobernantza demokratikoa dute ezaugarri".
Ipar Euskal Herriko energiaren ekosistemak tirabirak bizi dituen garai hauetan, on da gure borroken funtsa buruan atxikitzea: Euskal Herriaren energia burujabetza lortzea, eta horrela bertako bizilagunen oinarrizko behar energetikoak asetzea, ingurumenean eragin kontrolatua izanez.
Elise Dilet
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]