Energia berriztagarria bai, mendiak txikitu ez


2022ko urriaren 03an - 10:21

Gipuzkoara atzerritik etorritako enpresa handiak –Green Capital eta Statkraft, momentuz– Gipuzkoan, han eta hemen, zentral eolikoak egiteko baimenak tramitatzen ari dira. Tartean behin, proiekturen baten berri izaten dugu, orain Urretxu-Zumarragan, gero Soraluze-Elgoibarren, geroago Azkoitian, geroxeago Zizurkilen eta azken berrien arabera Azpeitia-Errezil-Zestoa eta Eskoriatza-Aramaio aldean beste bana. Zenbat gehiago?

Erritmo berean sortzen ari dira taldeak edo plataformak helburu jakin batekin: bertako mendietako ondare naturala, arkeologikoa, geologikoa, historikoa, paisajistikoa eta espirituala babesteko; zein inguruetako baserrietako eta herrietako biztanleak, haien bizitokia, haien osasuna eta jardun ekonomikoa –bereziki nekazaritza jarduerari lotutakoa– defendatzeko. Eta elkarlanean hasi gara.

Izan ere, mehatxua ez da nolanahikoa: 200 metro luze eta 158 metro zabal liratekeen makroeolikoak aurkeztu dituzte –Elgeakoak halako bi baino altuagoak; Eiffel dorreak 330m ditu, konparaziorako–, 5 metro zabal baino gehiago izango liratekeen errepide berriak mendi gainetaraino eta hauetan zehar, hormigoizko zimentazio erraldoiak eta abar luzea.

Proiektuok berehala egiteko aitzakiatzat Ukrainako gerra darabilte, energiaren prezioa garestitu duela esanez. Baina pasa den udazkenetik prezioen gorakada nabarmena zen, ekoizpenerako materiala bukatzen ari delako. Gainera, duela 20 urte, hainbat eremutan mehatxu bera egon zen eta herritarren eta udalen kontrako lanari esker geratu ziren proiektuok.

Orain ere, Gipuzkoarako aurkeztu diren proiektu eolikoen lehentasuna ez da Gipuzkoako herritarron elektrizitate beharra bermatzea, aberatsen diru nahia elikatzea baizik. Oro har herrialde pobretuetan hainbestetan erabiltzen den eredu bera da, “berriztagarri” eta “jasangarri” etiketak gehituta: azpiegiturak eraiki, ingurua eta inguruko biztanleak sakon kaltetu, hainbat urtetan intentsiboki ustiatu, eta ondoren, alde egin, zaborra eta kalteak bertan utzita.

Eredu horrek jasangarritik gutxi du, eta berriztagarritik ere berdin. Dorre eolikoak material mugatuez egiten dituzte, eta horietako bakoitza egiteko behar dira: hormigoizko tona bana, 335 tona altzairu, 4,7 tona kobre, 3 tona aluminio, 2 tona lur arraro eta beste material batzuk –hala nola, zinka eta molibdenoa–. Jakina, material horiek lortu, garraiatu eta manipulatzeak kutsatu eta energia fosil asko gastatzen du. Bestalde, dorre eolikoen hegalek –70 metro luze edo luzeago direnak– gehienez 25 urtez funtzionatzen dute. Hondatzen direnean, oraindik orain, hondakin moduan lurperatzen dituzte gehien-gehienak. Berriztagarriak?

Erauntsi mediatikoek zabaltzen duten mezua da ez dagoela makroproiektuok berehala egin beste erremediorik. Ez da, bada, egia: energia lortzeko modu asko daude dagoeneko martxan, urrutira joan gabe, Euskal Herrian bertan, eta sortzen ari dira modu hobeak ere. Baliabide energetikoen ustiapenerako gobernantza eredu sozialak eta gertukoak baliagarrienak dira, instalazio txikiagoak energia kontsumituko den lekuetatik gertuago jarrita, jada artifizializatuta dauden eremuak lehenetsiz –teilatuak, industrialdeak…–, efizientzia energetiko hobea lortuz eta kalte txikiagoa eraginez. Europa erdialdeko hainbat herrialdetan bide horri ekin diote, eta horrekin batera debekatu egin dute mendietan eolikoak jartzea. Egin daiteke beste modu batera; hori ere asmatuta dago. Hemen zergatik ez?

Krisi energetikoaz gain, jakinekoa da gizarte eredu krisia daukagula: ekonomikoa, soziala, klimatikoa, elikadurarena, osasunarena eta abar luzea, dena elkarri lotuta dagoelako. Oso industrializatuta, kutsatuta eta artifizializatuta dagoen lurraldea da Gipuzkoa. Horregatik, eta murgilduta gauden krisi honetatik ateratzeko, mendiak, basoak eta larreak, bertako sare hidrologikoa, aniztasun biologikoa eta baliabideak errespetuz eta kontuz baliatzea dagokigu, oraingo zein ondorengo belaunaldiak bertan bizitzeko moduko lurraldea izan dadin. Horrek guztiak gizarte gogoeta bateratu eta integrala eskatzen du, energiari buruzkoa ere bai, eta horren ondoren, zentzuzko planifikazioa.

Esandako guztiagatik, Gipuzkoako mendiak babestearen alde gauden eta aurkeztu diren proiektu eolikoak gerarazteko lanean gabiltzan taldeok urriaren 12an Elosun bukaera izango duten mendi-martxei batzeko deia egiten diegu herritarrei.

 

Arianne Unamuno Loidi

Gipuzkoako Mendiak Aske taldeko kidea. Osatzen dute: Azkoitia (Oletan ere ez), Azpeitia (Sañu Bizirik), Bergara (Karakate Bizirik), Elgoibar (Karakate Bizirik), Soraluze (Karakate Bizirik), Urretxu-Zumarraga (Urretxu-Zumarraga Bizi!), Usurbil (Andatza-Ezkeltzu Bizirik), Zestoa (Sañu Bizirik), Zizurkil (Andatza-Ezkeltzu Bizirik).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eguneraketa berriak daude