Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

  • 1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak eta inpunitatea. Berriki jakin dugu otsailaren 2an Eneko Valdés astigartarra hil dela, Ertzaintzaren zaintzapean zegoela. Bi kasuen artean ezberdintasun nabariak daude, baina baita kointzidentzia gehiegi ere.

Juan Calvo eta Eneko Valdés

2024ko martxoaren 22an - 21:51
Azken eguneraketa: 10:35

Calvo eta Valdés, biak zeuden eldarnioekin eta agerraldi psikotikoaren menpe heriotzaren unean. Valdések, auzokideen esanetan, izututa zegoen bera tirokatu nahi zuen jendea ikusten zuelako. Calvok, ertzainaren esanetan (beren deklarazioak, gezurrez, hutsunez eta kontraesanez josita zeudela ahaztu gabe), norbait jarraika zuela uste zuen, koherentziarik gabe hitz egiten zuen edo portaera arraroa agertu zuen. Hala eta guztiz ere, Astigarragan zein Arkautiko komisarian, 1993an zein 2024an, ertzainek baloratu zuten buruko osasun arazo nabariak dituen eta beldurrak jota dagoen herritar baten arazoa Poliziari eta soilik Poliziari dagokiola; eta ez osasun profesionalei, segurtasun polizialaren ikuspuntutik heldu behar zaiola. Astigarragan, ertzainek tokitik kanporatu zituzten ordura arte Valdés lasai mantentzen jakin zuten udaltzainak eta bizilagun erizaina, eta ez ziren zain egon bidean zen anbulantziako osasun profesionalak. Arkautin, ziegan preso mantendu zuten Calvo eta ez zuten inongo azterketa medikurik eskatu.

1993an zein 2024an, ertzainek baloratu zuten buruko osasun arazo nabariak dituen eta beldurrak jota dagoen herritar baten arazoa Poliziari eta soilik Poliziari dagokiola

Calvo eta Valdés, biak “artatu” zituen Ertzaintzak lekukorik gabe. Calvo, ziegan bakartuta (komisarian bertan zegoen medikuari ere ez zioten eskatu oinarrizko azterketa psikologikoa egiteko). Váldes eskailburuan izan dute ertzainek, udaltzainen eta bizilagunen bistatik kanpo, eta geroago heldu zen bikotekideari ere ez diote utzi hura ikusten.

Calvo eta Valdés, biak zeuden fisikoki ondo Ertzaintzak bere zaintzapean hartu aurretik, eta bien gorpuek zituzten biolentzia arrasto nabarmenak hiltzean. Calvok zauriak, ubelduak eta dozenaka borrakada arrasto zituen gorputz osoan, gas negar eragilea zerion ahotik, edo barrabilak erabat handituak zituen. Valdesen gorpua ere ubeldurez eta kolpez lepo ikusten da argazkietan, sudurra eta hiru saihets ditu apurtuta, Berriak kontsultatutako adituen arabera, Taser pistolenak izan daitezkeen markak ere agerian dira. Hala ere, ertzainen esanetan, poliziek Calvorekin zein Valdésekin egin zuten gauza bakarra izan zen haiek immobilizatzea, eskuak eta hankak lotuz.

Biak hil ziren Ertzaintzaren zaintzapean zeudela, baina biekin saiatu dira hori ezkutatzen edo desitxuratzen

Calvo eta Valdés, biak hil ziren Ertzaintzaren zaintzapean zeudela, baina biekin saiatu dira hori ezkutatzen edo desitxuratzen. Arkautitik anbulantzia eskatu zuten Calvo larrialdietara eraman zezaten, ustez biziberritzen saiatzeko. ARGIAk egun hartan komisarian lanean zegoen medikuarekin hitz egitea lortu zuen 30 urteren ostean, ez zuen adierazpenik egin nahi izan oraindik ere “trauma” zuela azalduta, baina gauza bakarra adierazi zuen: anbulantzia heldu zenerako Calvo hila zegoela. Ertzaintzaren arabera Valdés ere anbulantzian hil da, baina bere bizilagun eta erizainak adierazi du anbulantziako langileei entzun diela ataritik atera aurretik esaten pultsurik ez zuela, eta autopsiaren aurretiazko txostenak dio Astigarragatik hilotz irten dela.

Calvo eta Valdes, bien heriotzen aurrean gardentasunik gabe jokatu du Segurtasun Sailak. Calvoren heriotza azaltzeko bertsioa aldatzen joan zen Juan Mari Atutxak gidatutako saila, hedabideek aurrekoen gezurrak agerian utzi ahala. Valdésen heriotzaren eta barne ikerketaren berri ere ez du eman Erkorekarenak, Segurtasun Sailak egunero garrantzi gutxiagoko konturekin hainbat prentsa-ohar argitaratzen baditu ere.

Calvo eta Valdés, antza bi kasuetan egongo da heriotzak argitzeko epaiketa. Calvoren kasuan, kondenatutako polizietatik batek ere ez zuen espetxea zapaldu, ez lanposturik galdu (teknikoki, posible litzateke iragan otsaileko Astigarragako operazioan parte hartu zuten ertzainen artean Calvoren heriotzagatik kondenatutakoren bat egotea). Valdésen hurbilekoek salaketa aurkeztu dute epaitegian. Epaiketara heltzekotan, eta aurrekariak ikusita, harrigarria litzateke Calvo kasuan gertatutakoren antzekoa ez gertatzea.

30 urte eta gero ia dena aldatu da asko, baina ez Ertzaintza.

Calvo eta Valdés, kointzidentzia asko, baina ezberdintasunak ere handiak. Calvori zenbait delitu leporatu zizkioten, polizien esanetan bortizki saiatu zen ihes egiten, eta atxilotuta zegoen; Valdések berak eskatu zuen Poliziaren laguntza, inork ez dio deliturik leporatu, ez zegoen atxilo, eta ertzainak heltzean lasai zegoen. Calvo hil zuten garaian gizarte gatazka odoltsua zen Euskal Herriko kaleetan eta Ertzaintza horren parte zen; Valdés hil denerako 13 urte dira ETAren borroka armatua desagertu zela, egiturazko biolentzia antolatu bakarra orduz geroztik askotariko poliziena da. Hala eta guztiz ere, Calvo eta Valdés, biekin antzera jokatu du Ertzaintzak. 30 urte eta gero ia dena aldatu da asko, baina ez Ertzaintza.

Juan Calvo eta Eneko Valdés, biak zeuden Ertzaintzaren zaintzapean.

Juan Calvo eta Eneko Valdés, biak daude hilak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-11 | Gedar
Ertzainek kamerak eramango dituzte gainean azarotik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak asteazkenean jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulurik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea;... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


Bost urteko espetxe zigorra eskatu diete Covid garaian Donostian atxilotutako sei gazteri

2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.


Eguneraketa berriak daude