Martxoaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako txartela lortu du Etxarri Aranazko bertsolariak, Atarrabian gaur izandako finalaurrekoan 399 puntu bildu eta saioa irabazi ostean. 250 bertsozale inguru elkartu dira herriko Kultur Etxean, saioa bertatik bertara jarraitzeko.
Atarrabian jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, herriko Kultur Etxean elkartu diren 250 lagun ingururen aurrean. Haien aurrean aritu dira Aimar Karrika, Saats Karasatorre, Joana Ziganda, Eneko Lazkoz, Sarai Robles eta Xabi Maia. Maider Ansak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Jon Abril, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Atarrabiako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.
Saio puntuagarriaren ostean, Eneko Lazkozek eskuratu du puntu gehien (399), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratzen lehena izan da. Haren atzetik sailkatu dira Xabi Maia (352,5), Aimar Karrika (349), Saats Karasatorre (335), Sarai Robles (326,5) eta Joana Ziganda (312). Bost bertsolari hauek hiru finalaurrekoak igaro arte itxaron beharko dute, finalera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, zortzi bertsolari pasako dira finalera, finalaurrekoan aritu diren hemezortzietatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Eneko Lazkoz Martinez: 399
Xabi Maia Etxeberria: 352,5
Aimar Karrika Iribarren: 349
Saats Karasatorre Martinez: 335
Sarai Robles Vitas: 326,5
Joana Ziganda Olano: 312
Datorren larunbatean izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Etxarri Aranazko Kultur Etxean izango den bigarren finalaurrekoan, 17:30ean. Han ariko dira Julio Soto, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Diego Riaño, Iker Gorosterrazu eta Iban Garro, Alaitz Rekondo gai-jartzailearen aginduetara. www.bertsosarrerak.eus atarian eta Etxarri Aranazko Xapatero tabernan eskuratu daitezke sarrerak. Saioaren egunean bertan, gainera, leihatila irekiko da 16:00etan, baldin eta aurre-salmentako sarrera guztiak bukatu ez badira.
Albiste hau Bertsozale.eus-ek argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.
Nafarroako bertsolari txapelketa (aurre-kanporaketa)
Non-Noiz: Etxaurin, ekainaren 2an.
Parte-hartzaileak: Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Saats Karasatorre, Eki Mateorena.
Batzuen eta besteen zorionak jasota aritu gara Saioa Alkaizarekin Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna, elkarrizketa hau egiteko momentuan. Besteen harrerak lagundu dio lortu berri duena kokatzen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta astebetera,... [+]
Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.
Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Iruñeko Anaitasunan izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat... [+]
200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu... [+]
Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Urriaren 16koarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko... [+]
Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz Etxarri Aranazko bertsolaria, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. 150 lagun inguru bildu dira urriaren 9an Tafallako Kultur Etxean, saioa bertatik bertara... [+]
Azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. 100 lagun inguru bildu dira urriaren 2an Izabako zineman, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketari hasiera emateko.