Eneko Goia jarduneko Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu beharko du Azpeitiko 2. Instrukzio epaitegian “Bidegi auzia” dela-eta. Goiarekin batera, AP-1 errepidearen eraikuntzan ardurak izan zituzten Luis Mari Apraiz eta Felix Maria Urkola ere deklaratzera deitu ditu epaitegiak.
30 milioi euro baino gehiago ordaindu ziren funts publikoetatik AP-1 errepidearen eraikuntzan ustez egin gabe geratu ziren lanengatik. Kasu hori ikertzen ari den epaitegiak, herri akusazioaren eskari batzuei erantzunez, Eneko Goia, Luis Mari Apraiz eta Felix Maria Urkola deklaratzera deitu ditu. Arlaban-Eskoriatza obra zatian izandako gastuen inguruan galdekatuko ditu epaileak.
EH Bilduk bultzatutako prozesu judizial honen instrukzioa luzea izaten ari da eta oraindik gehiago luzatu daiteke, 2022. urteraino. Gipuzkoako Aldundia Bilduren esku egon zen legegintzaldian agertu ziren AP-1 errepideko obren inguruko irregulartasunak eta Martin Garitano buru zuen exekutiboak auzitara eraman zuen gaia.
Goia, Apraiz eta Urkolarekin batera deklaratzera deitu du Elena Varillas ere: azken honek egindako txosten batean agertzen ziren obraren balorazioaren eta likidazioaren arteko desberdintasunak.
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]
Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, [+]
Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela... [+]
Arlabango tunelean ustez egondako desfaseei buruzko kereila berraztertu du eta “manipulazio” eta “akatsez” beteta dagoela dio orain EAJren esku dagoen gobernuak.
AP1eko autobidearen obretan egondako ustezko irregulartasunengatik epaile aurrean deklaratu dute beste behin inputatuek. Fiskaltzak ez agertzea erabaki du.
Jarduneko Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean aurkeztu du Bidegi auziarengatik bigarren kereila Azpeitiko auzitegian.
Larraitz Ugarte bozeramaileak jakinarazi du Gipuzkoako Aldundiak Markel Olano, Eneko Goia, Felix Urkola eta Luis Mari Apraizen deklarazioa eskatuko duela lekuko gisa.
Xabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean.
Eskoriatza-Arlaban zatian 17,1 milioi euro ordaindu ziren egin gabeko lanengatik, foru erakundearen arabera. “Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Gipuzkoan inoiz egin den salaketa larriena da”, esan du Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak.
AP-1 autobidearen lanetan beste hamar milioi euroko irregulartasuna aurkitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zehazki, Eskoriatza-Arlaban tarteko lanetan Arabako zatiarengatik ere Gipuzkoako Diputazioak ordaindu zuela uste du Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek prentsa... [+]
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Bidegiren finantza beharrei aurre egiteko foru araua argitaratu du eta aurten 8,9 milioi euro emango dizkio.
Bergarako Basagoiti eremuko lur mugimenduetan ustez izandako irregulartasunak gehituta, orotara 13,6 milioi eurokoa litzateke balizko iruzurra.