Eneko Bidegain, MUko irakaslea: “Diru gehiago behar dute euskarazko hedabideek”

  • Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasleak uste du diru gehiago behar dutela euskal hedabideek eta diru hori hizkuntza politikakoa ez den beste aurrekontu poltsetatik etorri beharko litzatekeela.


2014ko abenduaren 10ean - 09:38
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan Andaluzia eta Kataluniako tokiko hedabideen errealitateaz ere jardungo. (Argazkia: Goiena)

Komunikabideen balio sozialaz jardungo dute asteazkenean MUko Ikus-entzunezkoen campusean eta horren harira elkarrizketa egin diote Bidegaini Goienan.

Tokikom elkarteko eta Berriako kideak egongo dira bertan MUko irakasleekin batera.

Horiez gain, Andaluziako eta Kataluniako tokiko hedabideen errealitateaz eta funtzioaz ere jardungo dute handik etorritako adituek.

Azken aldian Jaurlaritzak hedabideei diru laguntzak emateko jarritako irizpideen gainean polemika sortu da eta horren harira Bidegainek zera esan du: "Oinarrizko arazoa, eta hedabideen artean urduritasuna sortzen duena da banatzeko dagoen diru poltsa ez dela nahikoa. Dagoen hedabide kopuruarendako txikia da, behinik behin."

MUko irakasleak uste du hedabide batzuei besteei baino balio handiagoa ematea “arriskutsua" dela  eta ez dela batere mesedegarria euskarazko hedabideentzat.

Balio soziala

Bidegainen iritziz euskarazko hedabideek ekarpen sozial ugari egiten dizkiote gizarteari, "ez hizkuntza ekarpena soilik".

Besteak beste, zenbat lagunengana heltzen diren, euskarari ze ekarpen egiten dioten, informazioaren zabalkundea zenbatekoa den eta hiritartasunari zer ekarpen egiten dioten aztertu nahi dute.

Euskal hedabideek inguruari egiten dioten ekarpen ekonomikoa ere aztertuko dute: zenbat zerga ordaintzen duten, gizarte segurantzan zenbat kotizatzen duten, zeharkako zenbat enplegu sortzen dituzten....

Funtsean erakutsi nahi dute, euskarazko hedabideak diruz laguntzea ez dela izan behar soilik hizkuntza politikaren kontua. “Hezkuntzan, gizartearen ehuntzean eta ekonomian ere eragina duela frogatzen badugu, argi geratuko da, gizarteari ekarpen handia egiten dion sektore ekonomikoa dela euskarazko hedabideena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inbertsio publikoak
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


2022-12-07 | Lide Iraola
25 eta 29 urte bitartean emantzipatzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


Inbertsio publikoak mozkinak pribatizatzeko

Ohiko teoria ekonomikoaren arabera, inbertsio pribatuak publikoak baino eraginkorragoak dira. Inbertitzaile pribatuek beraien enpresatan inbertitzen dute ekoizpena bizkortzeko eta ondorioz mozkin itxurosoak eskuratu ahal izateko. Alabaina, gauza bat da teoria interesatuak dioena... [+]


2017-11-30 | ARGIA
Abenduaren 12ko greba handira begira jarri dira hezkuntza publikoko langileak

Ostegun honetan grebara deituta zeuden 26.000 irakasletik %70 ez da lanera joan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Jaurlaritzak lantaldearen erdira murriztu du jarraipena.


Aberatsak eroso, pobreak lupapean

Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzarik (DBL) ezingo da gehiago eskatu uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan –seme-alabak dituztenen kasuan, abenduaren 31ra arte luzatuko da epea–. Diputazioak dio prestazio ekonomiko honek ez duela gizarteratzeko balio eta kendu egin du,... [+]


Jaurlaritzak euskal hedabideen gomendioak aintzat hartu gabe banatu ditu diru laguntzak

Komunikabide euskaldunek egindako gomendioak kontuan hartu gabe ebatzi du Eusko Jaurlaritzak 2015eko diru laguntza deialdia. Iaz baino diru gehiago banatu du, baina hedabideek eskatzen zuten irizpide aldaketa kontuan hartu gabe.


2015-03-24 | ARGIA
Elhuyar aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko da aurrerantzean

Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.


Euskal hedabideen diru laguntzak publizitate irizpideekin banatu direla diote adituek

Hedabide euskaldunetan egiten den inbertsio publikoa audientzien arabera banatzeak “zalantza metodologiko ugari” sortzen ditu, Euskal Herriko bost unibertsitate irakaslek egindako azterketen arabera.


2015-01-19 | ARGIA
Inbertsio publikoak euskarazko komunikabideentzat: izoztuta eta gutxitzen

Azken urteotako inbertsio publiko txikiena egingo dute Hego Euskal Herriko administrazioek euskarazko hedabideetan, Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.


Euskal hedabideen diru-laguntzak: egoera desblokeatzeko proposamena egin die Hekimenek alderdiei

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak proposamen zehatza egin die Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei: datorren urteko aurrekontuetan milioi bat gehiago bideratu dezatela euskarazko hedabideentzat.


Irismena, haiena

Ardanza I aroan audientzia esaten zitzaion. Horretan ez ginen txapeldun euskarazko hedabideok aspaldi urrun hartan eta gaur ere ez.


2014-11-24 | ARGIA
[Dokumentua] Hekimenen agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Hasteko eta behin, eskerrik asko Legebiltzarrari, Hekimen euskal hedabideen elkarteari foro honetan parte hartzeko aukera emateagatik, eta bereziki EH Bilduko taldeari, horretarako gonbitea egiteagatik.


Euskal hedabideen egoera prekarioa gainditzeko Legebiltzarrean adostasun bila

"Egungo prekarietatea gainditzeko" hitz egin nahi dute euskal hedabideek Jaurlaritzarekin. Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldiak erakundeekin eta alderdiekin “lankidetza eskaintza”... [+]


Eguneraketa berriak daude