Enbata debekatua (II)

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko maiatzaren 08an - 05:26
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Duela mende erdi bat, Frantziako gobernuak Enbata oldea debekatu zuen ideiengatik.

1973ko abenduaren hogeian ETAko talde batek Madrilen bonbaz hil zuen Carrero Blanco almirante/amirala, Francoren ondotik Espainiako buruzagi gorena izan beharra zena. Frantzian bereziki, izpiritu argituek ez zuten sinesten ETAk egin zuenik, “ces cons de Basques” ez ziren horretarako aski argiak. Gauzen xuxentzeko, ETAk kazetaitzineko bat egin zuen Bordele aldean arrats batez, zaindariak mitrailetekin agertzen zirela kazetetako argazkietan. Frantziako gobernuak mugimendua debekatu zuen. Iparraldeko abertzale gazte batzuek gose greba berri bat hasi zuten Baionako katedralean, laugarrena toki horretan egiten zena. Enbatakoei parte hartzea debekatu ziguten, nik deabru dakita zergatik, eta berek ere bazekitena ? Laster ETAko kide andana gaitza juntatu zitzaien.

Ber egunetan trakt batzuk gure aurka hedatuak izan ziren beste muturretik Baionako karriketan. Enbatakoak salatzen gintuzten ETAren sehi eta esku makil bezala. Ekintza horren lekuko izan nintzen emaztearekin katedraletik behera, Les Dames de France saltegitik hurbil, Hazparnetik erosketa batzuen egitera joanak ginen arratsalde apal batez : Renault 4L auto bat katedral aldetik jautsi zen paperak burrustan botatuz.

Gobernuak bi estakuru

1974ko urtarrilaren 30ean, Frantziako gobernuak Enbata debekatu zuen, beste bi mugimendurekin batera : lehena FLB, Front de Libération de la Bretagne delakoa, bigarrena korsikarra : biek zartagailuak erabiltzen zituzten, Enbatak ez bezala. Gobernuak bi estakuru baliatu zituen : bata bortizkeria, bestea separatismoa. Ondoko martxoaren 28an abokatuen arartez dei egin genuen Estatu Kontseiluan / Conseil d’État delakoan. Horrek debekua baieztatu zuen 1975eko urriaren zortzian. Hazparneko jendarmeek berria paperean ekarri zidaten bulegoko beste bost kideei bezala (Haran, Abeberry, Burucoa, Argitxu Noblia eta Haramendy) eta sinadura hartu. Haatik Estatu Kontseiluak boztizkeriaren estakurua bazter utzia zuen, ideiak bakarrik aipatuz honela : ” …il résulte des pièces du dossier… et en particulier du document intitulé « Mouvement Enbata-objectifs et stratégie », que l’Association Enbata s’est donné pour but la « libération » du pays basque français de la « domination » de l’État français et sa réunification avec les provinces basques d’Espagne en une unité politique nouvelle reconnue sur le plan international et assurant au peuple basque le plein exercice de son droit à se gouverner lui-même ; qu’un tel but est de nature à porter atteinte à l’intégrité du territoire national …

Itsasuko agiria

Idazki horren oinarrian daude gure bi dokumentu : bata, izendatzen duen kaiera, Enbataren laugarrena ; bestea Itsasuko agiria, euskaraz harrian zizelkaturik dagoena : bigarren hori ez du izendatzen, baina ondoko hitz hauez hunkitzen : “assurant au peuple basque le plein exercice de son droit à se gouverner lui-même” ; Itsasuko agiriak aipu duen oinarrizko eskubidea frantsesezko bertsioan agertzen du, euskaldunek geure buruaren gobernatzeko dugun zuzena, horren obratzeko xede zinarekin.

Enbata mugimendua zinez ahuldua baitzen azken urtean, pentsu genuen kazetaren isilaraztea zutela bilatzen, horren aurka erakutsi zuten errabia kontuan hartuz, eta gure armarik hoberena zen. Beraz horren agertzeari uko egin genion: urte betez mutu egon zen. Haatik bitartean jakin genuen kazeta batek beregaintasun osoa duela, ezin dela legez mugimendu edo alderdi baten zatitzat ikusi : horri esker Enbata elkartearen debekuak ezin zuela kazeta hunki. Beraz urte baten buruan Enbata kazeta berriz agertzen hasi zen, eta oraino hor dago bizirik, hiruetan hogeita bosgarren urtean, erretretan sartzeko gogorik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Laborantza lurren zaintzeko Peio Dufau abertzaleak aurkeztu legearen alde egin du Frantziako Legebiltzarrak

203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude