Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

  • Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 20an - 10:06
Azken eguneraketa: 11:06
Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Piztu Donostia eragileak jakinarazi duenez, Eñaut eta Joseba Alvarezi jarritako zigor ekonomikoari aurre egiteko elkartasun dinamika abiatu du. Horren bidez,  2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik, urtarrilaren 29an ezarritako isuna ordaintzeko. Guztira 5.000 euro baino gehiago bildu behar dituzte eta horretarako laguntza txartelak jarri dituzte Herria (Parte Zaharra), Marruma (Gros) eta Platero  (Antigua) tabernetan. Horrezaz gain, nahi duenak ekarpen ekonomikoa egin dezan Bizum eta kontu korronte bat ere aukeran jarri dute: BIZUM: 696755741 eta ES22 3035 0075 47 0750062475 (Laboral Kutxa).

“Aita-semeen kontrako muntai polizialaren atzean, militantzia politikoa kriminalizatu eta zigortzeko intentzionalitatea agerian gelditu da, eta argi diogu, jasotako elkartasun zabalak eragin zuzena izan duela Udaltzaingoak (akusazio partikular moduan) bere asmoetan atzera egiteko. Hortaz, orain arte jasandako babesa eskertzearekin batera, martxan jarriko dugun elkartasun dinamikan parte hartzera animatu nahi ditugu eragile, mugimendu eta norbanako guztiak”.

Horrez gain, udal gobernuari eskatu diote “zentsura politikoa” alboratu eta udal ordenantza indargabetu dezala. Bien bitartean, adierazpen askatasuna defendatzen eta propaganda politikoa egiten jarraitzeko deia ere luzatu dute, “errepresioari modu kolektiboan eta elkartasun antolatuaren bidez erantzutearekin batera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Espetxe zigorrik ez Alvarez aita-semeentzat, pankarta bat jartzen saiatzeagatik Donostian

Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia “iraingarria” dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude