Bidasoa Etorkinekin kolektiboak jakinarazi duenez, Aramendi goizeko 8:00ak inguruan atxilotu dute frantziar gendarmeek Urruñako bidesarian, migratzaileak Baionara zeramatzanean. Handik ordu batzuetara utzi dute aske.
LABeko sindikalista eta Bidasoa Etorkinekin kolektiboko kide Eñaut Aramendi atxilotu du Frantziako Poliziak ostegun goizean, 8:10 inguruan Urruñako bidesarian, hiru migratzaile Baionara zeramatzala. Lagun guztiak Hendiara eraman dituzte mugako poliziaren komisaldegira, Etorkinekin kolektiboak azaldu duenez.
Kolektibo horren esanetan, Aramendik ez du "ez deliturik ez arbuiagarria den ekintzarik egin" Atzerritarren eta Babeserako Eskubidearen Kodeak dioenaren arabera, eta hortaz berehala aske uzteko eskatu du. LABek jakinarazi duenez, arratsaldeko lehen orduan aske utzi dute.
Nolanahi ere, LABek gogor gaitzetsi du atxiloketa: "Elkartasunez pertsona migranteei haien ibilbidea seguruagoa izan dadin lan egiten du Eñautek hamaika kideekin batera", azadu du sindikatuak ohar bidez.
Urtea hasi zenetik jadanik 7 dira, gutxienez, muga zeharkatzeko ahaleginetan Bidasoan hildako pertsonak: " Poliziaren kontrol arrazistek, eta oro har migrazio politika hiltzaileen ondorioz, egunero muga zeharkatzeko haien bizia arriskuan jartzera behartuak dira migrazio prozesuan dauden pertsonak", dio LABek eta instituzioen borondate politiko falta salatu du auzia bideratzeko.
Horren aurrean, "lan politiko militantearen bidez erantzuten zaio egunero krudelkeria arrazista kriminal horri", eta militante horien artean kokatu du Aramendi.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.
Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Astelehen arratsaldean gutxienez 478 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietako uretan, eta asteburuan gutxienez beste 1.893 lagun artatu zituzten uharteetako salbamendu ontziek. Duela hiru aste Mauritaniatik pateretan abiatuta ihesi zetozen 48 pertsona hil dira gutxienez,... [+]
Arazoa munduaren ipar-hego banaketan dagoela azaldu dute Tinkuyko kideek, eta pertsona migratzaileen eskubideen alde borrokatzeko zortzi puntuko manifestua aurkeztu dute. Klima aldaketaren inguruan ere kontzientzia sortzeko konpromisoa hartu du taldeak, iparraldeko herrialdeen... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]