Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan François Hollanderen alde egina zuen, honek Alemaniak ezarritako austeritate politikari aurre egingo ziolakoan. Orain madarikatzen du PSko lehendakaria eta begi onez ikusten ditu hirietako plazak okupatzen dituzten gazteak.
Fakir : Gauza txikia da Nuit debout hori…
Emmanuel Todd : Ez esan horrelakorik. Hasteko, menturaz gauza txikia da baina ezer ezaren erdian. Eta hedabideak gauza txiki horretaz interesatzeak erakusten du zein handia den hutsunea. Egia da kazetariak hedabide handientzako ari direla eta hauek diruaren mende daudela, sekula ez dutela auzitan jarriko ez euroa ez Europa eta ez libre-kanbismoa, baina kazetariok lizentziatuak dira, ez dira zozoak, ohartzen dira dagoen hutsune handiaz. Badakite hitza ematen dietela politikari mesprezagarri eta hutsalei.
Eta horra, esaten eta gertatzen dena [Parisko] Republique plazan, eta probintzietako plazetan, begiratu Frantziako mendebaldeari, Rennes, nantes, Toulouse, unibertsitariak bizi diren zonaldeetako gazteei… plaza horietan esaten direnak, nahiz eta txorakeriak iruditu, askoz gehiago balio du hutsune handi honek baino. Eta gauza orriak bete eta papera saltzea baino gehiago da…
Fakir : Arima betetzen ote du? Krisi metafisiko bat iragartzen?
E.T. : Kasik bai! Eta gainera, hain txikia izan arren, izan daiteke datorrenaren iragarpena. Begira Occupy Wall Street. Hura gertatuta hilabete batzuetara begiratzen nien AEBetan argitaratzen ziren inkestei eta gazteak Estatuaren eta protekzionismoaren alde bihurtuak ziren. Egia da gaur Bernie Sandersek galdu egin duela Hilary Clintonen aurka, baina “sozialismoa” aldarrikatu du Amerikako Estatu Batuetan eta berak ateratako gaiak gaur kanpainaren parte dira.
Fakir : Honek iraulketa bat eragin ote lezake?
E.T. Dudarik gabe mentalitateen heltze bidean etapa bat da. Hasteko, ekarriko balu halako konpromiso sinple bat gazteen artean: “Sekula gehiago ez diogu botoa emango Alderdi Sozialistari”… Ni askoz hobeto sentitzen naiz nire buruari hori zin egin diodanez geroztik, halako askatze espiritual bat da. Alderdi Sozialista hilik ikusi nahi nuke. Agian horixe da [François] Hollandek ekarriko diguna, ikusten da irekitasun bat behingoz gainetik kentzeko Alderdi Sozialista. Orain badago bulebar bat ezkerrean.
Fakir : Baina ez al dira hipster jendea [bobo frantsesezko argotean, burges bohemioak] hor biltzen direnak?
E.T. : Erraz esaten da hori. Gaur adin jakin bateko jendeen artean %40 dira goi diploma baten jabeak. Ez dira gehiago gutxiengo pribilegiodun bat, masa dira. Eta, batez ere, praktikatako stageen errepikatzea, bulegoetako kontratu ustelak, kualifikazio oso handiak dauzkatenei pagatzen zaizkien soldata oso txikiak… hori guztia eta fabriken itxiera edo klase apaletako gazteen kontratu prekarioen katea, dena gauza bera da. Bizimailaren jaitsiera belaunaldi oso baterako da.
Fakir : Beraz, aurreikusi behar da bi gazterion elkartze bat?
E.T. : Marxismo sinplista batekin esango nizuke baietz, hori gertatu behar lukeela, interes objektiboak berdinak baitira. Baina eskola sistemak hor estratifikazio bat eragin du, hain sakon bereizten ditu etorkizunak, ezen eta elkarrengana hurbiltzea ez baita erraza. Eta ikusten da nola klase popularretako gazteria masiboki Front Nationalera makurtzen den…
Fakir: Ohitura kultural ezberdinengatik, beraz? Teknoa versus Manu Chao?
E.T.: Ez dakit zer esan. Ohartuko zinen ez naizela hain gaztea! Eta hala ere bada gauza bat oso positiboa: horra zerbait azkenean gazteen esku dagoena. Azkenean! Frantziako gizartea zaharren eta bankuen esku dago. Ez bakarrik aberastasunari dagokionez, baizik eta batez ere botereagatik: sufragio unibertsala zaharrek gazteak menperatzeko tresna bilakatu da, zaharrek erabakitzen dute gero haiek ezagutuko ez duten etorkizunaz. Nik borrokatzen dut nire belaunaldia hil dezaten. Horregatik ez dit tripako minik eragiten bai zaharretatik eta bai bankuetatik askatutako lurralde baten ideiak. Alde horretatik, Finkielkraut kanporatu dutela jakitea albiste ona iruditu zait. Orain arte gazteak txintxoegi ari zirela iruditzen zitzaidan, ikusirik zer nolako zanpaketa jasaten ari diren.
Fakir: Baina mugimendu honetan badago antolatzearekiko halako ukazio bat…
E.T: Horixe da gazteria honen drama: gure antza dute baina txarragoan. 68ko [soixantehuitards frantsesezko argotean, 1968ko maiatz famatuan ibiliak edo hark eragindakoak, hirurogeitazortzitarrak] deskubritu dituzte indibidualismoaren pozak, baina atzean zeuzkaten beren familiak, taldeetan eskuratutako formakuntza sendoa: Alderdi Komunistan, Elizan, sindikatuetan. Oraingo belaunaldiak, aldiz, dira “hirurogeitazortzitarrak ber bi”, ia ontologikoak. Ez antolatzeko borondatea ia erlijio bihurtu dute.
Baina ikaragarria da hori, zeren baldin balekite zein neurritaraino dauden antolatuta aurrean dauzkaten tipoak, ugazabak, Estatua, Alderdi Sozialista, bankuak… Makinak dira. Eta nik, ororen buru gizon moderatua, keynestarra, kapitalismo bezatu baten aldekoa naizen honek, gogoan daukat Leninek irakatsitako hura: “Ez da iraultzarik antolaketa gaberik”!.
Elkarrizketa hau Fakir-en argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]
Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.
Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) kidea da eta azken hilabeteetan Frantziako plazetan antolatu den Nuit Debout mugimenduan parte hartzen du. Ekainaren 8an hitzaldia eman du Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean.
Grebak, erregai biltegien blokatzeak, bide mozketak, zentral nuklearretako mobilizazioak… El Khomri legeari aurre egiten ari zaizkio zortzigarren egunez sindikatuak, CGT buru dutela, maiatzaren 26 honetan, ahaztu gabe Nuit Debout mugimenduak egunero antolatzen dituen... [+]
Frantziako Estatuan lan erreformaren kontrako protesta eta grebak zabaltzen ari direnean, aldarrikapen berri bezain funtsezko baten inguruan batzar berezia egingo du Parisen Nuit Debout mugimenduak: Estatua eta Patronala bereizi beharra dago, apartatu, duela mende bat Estatua... [+]
... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik... [+]
Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta... [+]
Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu... [+]
Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta... [+]
“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.
17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.
Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.
Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.
Martxoaren 31ko greba nagusiaren ostean Parisen hasi eta Hexagonoko hainbat hiritara zabaldutako Nuit Debout kale okupazio mugimendua hamabigarren egunean sartu da ("martxoak 43" ditu gaur mugimenduko kideen kontabilitatean).