Egiari zor, Frantziako presidentearen etorrera ez da baieztatua. 2019ko abuztuko 25etik 27ra bitartean izanen den munduko zazpi estatuen arteko goi-bileran bai ordea. Iturri lausoetatik heldu den berria bada ere, Macron presidentea abenduko 18an egon liteke Euskal Herrian.
Emmanuel Macron Miarritzen egon edo ez, G7 goi-bilera antolatzen dutenak egon litezke. Baionako Pirinio Atlantikoetako azpi-prefeturak ez du deus eman aditzera, Miarritzeko auzapez Michel Veunacek ere ez.
Zein da Macron Miarritzen egoteko arrazoia? Beharra edo nahikaria al da? Izan ere, Iparraldean giro ez da hotza, bero-beroa baizik. Aitzina gazte mugimenduak Macronen bisita probokazio gisa hartu du. “Jakobinismoaren eta kapitalaren lehendakaria” bezala jotzen du.
Besteak beste, honakoak leporatzen dizkio Aitzinak Macroni: lan-erreforma neoliberalak, hezkuntzaren merkantilizazioa, zerbitzu militarraren berrezarpena, migratzaileen kanporaketa ilegalak eta Seaskaren aurkako erasoak.
Gazte mugimendua Frantziako presidentearen etorrerari aurre egiteko prestatzen ari da.
Aldi berean, Jaka Horiak mugimendua ez da gelditua Euskal Herrian. Iparraldean mobilizazio gogorrak egin dituzte, Baiona hiriburuaren inguruan eta Biriatuko autobideko ordainlekuan. Hegoaldeko herritarrak jabetu dira manifestazio horien tinkotasunez eta ahalmenaz.
Hegoaldeko eta Iparralde artean abenduan ohiko diren herritarren joan-etorriak ez dira “gozoak” izanen. Urterik urtera, garai bateko karruselak bestelako jitea hartu du itxura batez. Egungo muga ez da iraganeko muga. Gobernuek ezarritako mugek, mugaldeko kideen jarduerak aldarazi ditu.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]
Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.