Emilie Jouvet zinemagilearentzat Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria

  • Zinegoak jaialdiak edizio honetako Ohorezko Saria nor izango den jakinarazi du. Emilie Jouvet zinegile frantsesa. Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek azaldu duen moduan, Jouvetek, bere lanaren bitartez, "emakumeen gorputza eta euren intimitatea borrokarako tresna bihurtu du".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 31n - 16:51

Zinema zuzendari honen hautaketak, beraz, edizio honetako kartelaren ildo berbera jarraitzen du, hots, gorputz ez normatiboak aldarrikatuz: "Ezberdin izatearen naturaltasuna aldarrikatu nahi dugu, inolako hesirik gabeko jendartea bultzatzen duten sortzaileak ezagutzera eman nahi ditugu".

Jouvet Pariseko Arte Ederretako Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak, eta argazkilari eta zuzendari modura egin du lan, baina ekoizle lanetan ere ibili da, militantzia eta beharrizanagatik. Bere lanetan sexu askatasuna eta aniztasuna aldarrikatzen du modu zabal eta transbersalean, eta bere lan gehienak berak ekoiztu behar izan ditu.

2006. urtean bere lehenengo lana, "One Night Stand" zuzendu zuen, nazioartean hainbat sari lortuz. 2009. urtean zazpi permorferrekin batera tour bat antolatu zuen Europatik, sexu esplizitua zuen Moulin Rouge moduko bat. Zuzendariak kamara hartu eta hainbat momentu filmatu zituen: tour horren egunerokotasuna, sexualitatearen inguruko hausnarketak, feminismoa, queer teoriak eta abar. Bidaia horretan "Too much Pussy!" bere bigarren lana jaio zen, eta zinema komertzialetan leku bat egitea lortu zuen, lan horrek sexu esplizitua zuen arren. Pelikula hori zinema militantearen erreferente bihurtu da, sexua erreminta politiko gisa erabiltzen duelako.

2006. urtean BIM - Biennale de l’Image en Mouvementerako hautatua izan zen, Ginebrako Arte Garaikidearen Museoan. Bertan "Aria" pelikula aurkeztu zuen: Frantzian emakume lesbianek laguntza bidezko ugalketa egiteko dituzten trabak azaltzen dituen lana. Horrez gain, queer amatasun eta aitatasunen inguruko hausnarketa bultzatzen du, eta herrialde horretako testuinguru homofoboa azaltzen du.

Urtebete geroago bere bosgarren lana aurkeztu zuen, sexualitate politikoaren inguruan kasu honetan: "My body my rules". Pelikula honetan, Jouveten interesa gorputz ezberdinen ingurukoa da, "edertasunaren aginduetatik urrun geratzen diren emakumeen gorputzak". Gorputzen aniztasuna aldarrikatzen duen ereserki feminista da.

Jouveten lana ezagutzeko interesa duten pertsonek Zinegoaken horretarako aukera izango dute. Bere azken lan biak, "My body my rules" eta "Too much pussy" jaialdiaren programazio "ofizialaren" baitan proiektatuko dira, hots, otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte.

"Aria" dokumentala, ostera, "3, 2, 1... Zinegoak" aurre-jaialdian ikusi ahalko da. Hitzordua otsailaren 18an izango da, 19:00etan BBK aretoan (sarrera debalde). Zinegile frantsesa bertan egongo da, eta, beraz, berarekin bere lanaz berba egiteko aukera izango dugu. Halaber, Jouvetek Ohorezko Saria Zinegoakeko Inaugurazio Ekitaldian jasoko du, otsailaren 19an 20:00etan Arriaga Antzokian. Azkenik, Jouvetek masterclass bat eskainiko du BilbaoArten, otsailaren 20an, debalde.

 “3, 2, 1… Zinegoak!” aurrejaialdian, hainbat jarduera

Azken urteetan bezalaxe, inaugurazioa baino lehen "3, 2, 1... Zinegoak!" aurrejaialdia ospatuko da. Emilie Jouveten proiekzioa izateaz gain, Bilboko mugimendu, erakunde eta elkarte ezberdinekin antolatutako beste hainbat jarduera izango ditugu, denak debalde.

"3, 2, 1... Zinegoak!" otsailaren 14an hasiko da Guggenheim Museoko auditorioan, "Hockney" lanaren proiekzioarekin. Lan dokumental honek David Hockneyren bizitza aztertzen du, eta proiekzioa artista honi buruz museoan dagoen erakusketa ixteko modua izango da. Lehen aldiz, Hockneyk bere artxibo pertsonalean arakatzeko baimena eman du, eta bertan bere lana gertuagotik ezagutzeko aukera ematen du. Jarduera hau Guggenheim Museoko TopArte20 programaren baitan antolatu da.

Otsailaren 15ean, osteguna, "Queercore: how to punk a revolution" dokumentala proiektatuko da, Intifada Marika elkarte anarkotransfeministarekin elkarlanean. Jarduera honekin gaypitalismo eta pinkwashing kontzeptuei buruzko hausnarketa bultzatu gura da. Hitzordua 19:00etan izango da, Bilborocken.

Otsailaren 16an jarduera bi egongo dira. Bilborocken "La rara de la familia" jaia egongo da Pikara Magazine eta Sare Lesbianistaren eskutik. Jai horretan sorpresa ugari egongo dira, bi osagai nagusirekin: Road Ramos bakarlariaren kontzertua eta "pintxada bollera", Euskal Herriko txoko askotatik etorritako DJekin. Bigarren jarduera Kultur Leioan izango da, Rodrigo Cuevas bakarlariaren kontzertuarekin. Cuevasek Inaugurazio Ekitaldian ere joko du.

Larunbatean, otsailak 17, Modesto Tabernarekin elkarlanean, "Aluritos Plateados" kalejira-performancea egongo da Bilboko kaleetatik. 22:00etan irtengo da Santiago Plazatik, "eta bertaratzen diren lagunek zilarrezko distiretan murgilduko dira, konga intergalaktiko batean".

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinegoak
2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Bisexualitatea euskal kulturan aztarrikatzen

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo da. Jaialdiaren barruan, bigarren urtez, Bizi Bisexualitatea proiektuak bere tokia izango du. Egitasmo horrek bisexualitatea eta euskal kultura uztartzen ditu... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Hauek izan dira Zinegoak jaialdiko film saridunak

Rita Baghdadiren Sirens dokumentalak irabazi du 2023ko Zinegoak Sari Nagusia, eta Dania Bdeir-en Warsha-k Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria. Saridun gehienak emakumeak izan dira. Jarraian saritutako lanen zerrenda.


2023-06-27 | Ilargi Manzanares
Angeles Cruz mexikarrak jaso du Zinegoak jaialdiko ohorezko saria

Aktore, gidoilari eta zuzendariak gai politiko eta sozialak lantzen dituen fikziozko filmak egiten ditu, Mexikoko bere komunitatean oinarrituta.


2023-06-21 | Ilargi Manzanares
Zinegoak ekainean ospatuko du 20. edizioa

Bilboko LGBTIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainaren 23tik uztailaren 3ra egingo dute. Hamasei film luze eta 25 labur dituzte programazioan, beste hainbat jarduerarekin batera.


2022-02-01 | ARGIA
Albertina Carri argentinarrak jaso du Zinegoak-en Ohorezko Saria

Albertina Carri zinemagile eta ekintzaile argentinarrak otsailaren 28an jasoko du Ohorezko Saria, Zinegoak  LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Aurtengo edizioan Carriren obrari buruzko ziklo berezia eskainiko da.


“Gure burua nahi dugun moduan izendatzeko eskubidea” aldarrikatuko du Zinegoak LGTBI+ jaialdiak

“Marioker”, “Lumatza”, “Kuir”, “Soropila” edo “Kapaza” hitzek osatu dituzte Zinegoak LGTBI+ jaialdiaren aurtengo kartelak. Inposatutako etiketarik gabe, "gure burua nahi dugun moduan berrizendatzeko, erakusteko eta... [+]


Zinegoak jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, era presentzial zein birtualean

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du astearte honetan, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten, martxoaren 1etik 14ra bitartean ospatuko da eta era presentzial zein birtualean jarraitu ahal izango... [+]


Zinegoak jaialditik zinemaren etikara
Istorio bat kontatzeko zilegitasunaz

Film bat ikusten dugunean, nork zuzendu duen jakiteak testuinguru bat ematen digu. Zuzendaria ezagutu ez arren. Susmagarri gertatzen da, adibidez, Palestinako egoeraren inguruko filma AEBetakoa izatea, edo sexu-erasoa kontatzen duena gizonezko batek zuzendutakoa izatea. Elkarren... [+]


Sébastien Lifshitzek jasoko du Zinegoak 2021 ohorezko saria

Zuzendari frantsesak otsailaren 28an jasoko du Zinegoak jaialdiaren 18. edizioko ohorezko saria Bilbon.


Zinegoak jaialdiaren 18. edizioa martxoaren 1etik 14ra izango da eta Filmin plataforman ere ikusi izango da

Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean.


2020-02-25 | ARGIA
Bilbon jazotako eraso lesbofoboa salatu dute

Erasoa Zinegoak jaialdiaren baitan antolatutako Artefactos contra la lesbofobia [Lesbofobiaren aurkako artefaktuak] ekimenean jazo zen. Gizonezko argazkilari batek fisikoki zein hitzez erasotu zituen hainbat parte hartzaile eta langile bat.


Ekai ondarrutarrari buruzko dokumentalak zabalduko du Zinegoak jaialdia

Bere buruaz beste egin zuen Ekai nerabeari buruzko Mi pequeño samurai dokumentalaren estreinaldiak irekiko du aurtengo Zinegoak jaialdia: transexualitatearen gaineko tabuak apurtu eta kontzientziatu egin nahi dute filmeko zuzendariak eta Ekairen gurasoek.


2020-01-08 | Uriola.eus
Zinegoak jaialdiaren 17. edizioko kartela kalean da

Kartelaren protagonista bi emakumeen arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, bestea trans. Mar Saez argazkilaria da kartelaren egilea.


Eguneraketa berriak daude