“Emazteak kargu inportanteetan izanen dira”

  • Aurtengo maskaradako gazte taldean “zaharrena” zen Marie Annick Jauri (Altzürükü, 1992). Zuberotar inauteriko tradizioan pertsonaia nagusien rola betetzeko emazteen aldia heldu dela konbentzitua bada ere, ez da hala gertatu bere herriko maskaradetan, negu honetan. Baina jauzi hori han emanen da, haren ustez. Buhamea zen aurtengo maskaradan, Altzürüküko gazteekin. Emazteek maskaradan duten eta ukan lezaketen lekuaz gogoetatu du. Azkena Idauze-Mendin eman zuten, koronabirusak sasoia eten baitzuen gero.


2020ko maiatzaren 09an - 11:38
Argazkia: Joanes Etxebarria

Maskaradak konfinamenduarekin finitu izanaz frustrazioa baduzu, baduzue?

Erraten duzu fini dela, guk ez dakigu hala denetz. COVID horrekin amiñi bat, oro bezala, egon gara baraturik, aiduru, ez dakigu sobera… Aipatu dugu azken bat egitea edo ez, ez dakigu. Mementoko ez dugu deus deliberatu; baina, bai, frustrazio handia da, hori segur.

Zuk nolako lotura duzu maskaradekin?

Ohartu gabe maskaradekin beti lotura hori ukan dugu etxean, Zuberoako etxe anitzetan bezala. Sustut Altzürükün izan dela belaunaldi famatu bat. Tipitik maskarada jarraikitzen dugu, gero handitu ondoan ere urte oroz joaten gara ikustera… Ez da tradizioa baizik, besta ere! Negua maite dugu maskarada baita, denbora hozten delarik pentsatzen dugu maskaraden sasoia horra dela.

Altzürükün bada zerbait berezia? Atxikimendu haboro?

Bai, ene ustez, bai. Tradizioarekin lotua den ez dakit zuzen, baina familia orotan euskaraz ari dira hemen. Horrek gauza anitz ekartzen du, ene ustez, gazteen artean. Ene adinekoak eta gazteak tipi-tipitik hasten gara kantan, dantzan… Hala da. Hala gara elkartzen; Dominika Epherrekin Bedatse Liliak elkartea egin eta kantatzen genuen, lehenago kantan hasi nintzen Niko Etxarten aitarekin… Betidanik hori egiten genuen. Kirola hasten den bezala, hori ere bagenuen, ber denboran: kantatzea eta dantzatzea.

Maskarada plantatzen delarik aitzinetik egina dea kargu edo rol batzuk mutilentzat direla eta beste batzuk neskentzat?

Maskaradetan urte oroz gauza abantzu inportanteena da jakitea nork zer egiten duen. Altzürükün deliberatua izan zen errejentek hautatzea bakoitzaren rola, zeren izaten ahal da istoria eta… Lehen bilkuran nik aipatu nuen neskatilak izatea beltzerian [buhame eta kauteretan], ez baitzen antolatzaileen hatsarreko ideia bat. Hola hasi ginen kargu handietan neskatilak izatea aipatzen, bai gazteekin eta bai errejentekin. Ene ustez, beltzeria antzerkia da; beti trebatzen gara dantzan, tipitik dantza lantzen dugu, baina antzerkia ez. Antzerkian on izateko, ez da zerutik jiten ere, behar da ikasi eta menperatu. Eta hori, ene ustez, ez da emazte edo gizon istoria bat. Nahi nuen hori adierazi, baina ez da denen buruan hain argi; tradizio orotan bezala, badira kostumak. Duela berrogei urte, adibidez, ez zen neskatilarik dantzan ari; orain, normal atzematen dugu. Nik uste dut ondoko maskaradetan neskatila edo emazteak izanen direla kargu inportanteetan. Ontsa zen aipatzea gazte eta zaharrekin, ez da adin istorio bat, ikusteko manera bat da. Hori proposatu nuen, eta azkenean kargu handi horiek -Kabana eta Buhame Jauna- mutikoak izan dira, baina enetako inportanteena aktorea da, eta atzematen nuen aktore onak zirela; orduan, ez dut dolu, batere. Ez dugu sekula jakinen emazte bat hobea izanen zenetz edo ez, ez baitugu ikusi. Baina ez dut dolu, zeren eta ez da gizon bat izan gizon bat baitzen, bai ona baitzen eta baitzuen katea hori.

Zure aita Kabana izan zen Altzürüküko maskarada batean.

Emeia nuen antzerkian sartzea, gero egia errateko trebatu gabe ez dakit kargu hori hartzen ahal nuenez edo ez. Ene aita ez dut sekula ikusi maskaradan, ez bainintzen sortua, baina usu entzun dut kanpotik… Izugarri ona zen, baina uste dut ez dela konparatzen ahal ez enekin ez oraingo gazteekin, zeren eta ez dugu batere ber maneraz bizitzen. Ene aita hemen bizi zen, hemen ari zen lanean, mundu oro ezagutzen zuen; gu, gazteak, joaten gara, eta arra jiten maskaradarentzat. Baina ez du axolik, behar da asmatu zer berri bat.

Emazteen karguak aipatzen baitituzu, plazan duzuen lekua ez da bortxaz zentrala.

Hori egia da. Justuki, kontent naiz hori oro aipaturik, ukan baitut parada jende anitzekin mintzatzeko herri oroetan. Orotarik entzun dut, bi aldeetarik. Entzun dut emazteek ez zutela porkeriarik erraten ahal plaza batean, ez baita eder, ez baita irrigarri. Bada holakorik jendeen buruetan oraino ere. Domaia atzematen dut ere azken urteetan emazteari leku egiteko beti sorkuntza bat behar dela, zerbait berri; Belagileak [Urdiñarbeko maskaradan] edo Sohütako Buhaminak… Beti berrikuntzan da emazteen lekua egiten, eta sekula kargu tradizionaletan, mementoko ez. Sorkuntzak ontsa dira, baina, ene ustez, behar da zerbait elkarrekin egin, berdintasunean.

Lagunekin aipatu baituzu, mentalitate aldaketak ikusi dituzu?

Ez da jendeen buruetan, ez da galdera bat ere, normal baita Kabana gizon bat izatea. Baina justu galdera pausatzeak anitz ekartzen du. Anitz aipatu dugu gazteekin, baina haurrekin ere aipatu dut: ikusten genituelarik neskatila tipiak oro dantzan ari, eta, gero, gurekin ateetan [beltzen metak, bat bestearen gainetik jauzika lurrean], ageri da ondoko belaunaldietan amesten dutela beltzerian sartzea. Gure artean ere izan da eztabaida, neskatila batzuek erran didate ez dutela batere beren burua ikusten kargu horietan, baina hori katea istorioa da, ez gizon edo emazte istorioa. Mutiko batzuek ere erran didate ontsa ikusten dutela neska hau edo hura Kabana edo Buhame Jaun. Zerbait sortu du.

Gauzak kanbiatzeko tenorean inportantea dea zein herritaz mintzo garen? Altzürükün bezala tradizio azkarra duten herrietan ez ote da gaitzago?

Ez dakit hainbeste tradizioari lotua denetz; ene ustez, haboro taldeari. Taldeak deliberatzen badu oro egitea: casting bat egitea eta eztabaidatzea, orduan dena egiten ahal da. Herriak ez du sobera ikustekorik, ene ustez.

Zuk, pertsonalki, frustrazio baten gisa bizi izan duzu kargu horietan ez izatea?

Horri anitz pentsatu dut. Gero, ez dut indarrik egin ere, Baionan bizi naiz, ez naiz beti hor… Hemen maskarada egiteko eta Pitxu edo Kabana izateko, behar da publikoa ezagutu, eta, ene ustez, ez duzu Zuberoatik joan behar. Frustrazioa ez dakit… Ez dut sekula antzerki sobera egin.

Maskarada haboro emateko esperantzak badituzu?

Ez dakit batere zer izanen den, ez nik ez besteek. Ez dugu batere aipatu; gaitz izanen da berriz ematea, baina emeia dugu, bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


2022-02-22 | dantzan.eus
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]


2022-01-19 | dantzan.eus
“Aitona dantzaria zen, ni ere aritu naiz eta orain semea eta alaba dabiltza”

Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat... [+]


2022-01-04 | ARGIA
Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen

2021eko Maskaradak bukatu orduko hasiko dira 2022koak. Izan ere, pandemia dela-eta Barkoxeko gazteek inauteriak neguan ospatu beharrean udan hasi zituzten iaz, eta urtarrilaren 8an Barkoxen emango diote amaiera. Astebete beranduago, urtarrilaren 16an, abiatuko dira... [+]


2021-08-03 | Euskal Irratiak
Trenpan baina kontent agertü dira Barkoxtarrak lehen maskaradaren ondotik

2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera.


2021-07-13 | dantzan.eus
Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.


2020-10-27 | Euskal Irratiak
Xiberoko maskaradak noiz hasiko dira?

COVID pandemia dela eta beste kultur ekitaldi guziak bezala, kanbiamenak izango dira Xiberoan ere. Aurten Altzürüküko maskaradak zale ekuarazi baditu ere, ondoko urtean ondorioak ekarriko ditu.


Baldintzak betetzen badira, bi herri ariko dira aurten maskaradetan

Barkoxeko eta Atharratze-Alozeko gazteak ari dira saioa prestatzen, COVID-19ak baldintzaturik.


Michele Aguer: “Neska hoberenek ere grazia sobera badute zuberotar dantzentzat”

Aurtengo maskarada hurbiletik segitzen ari da Michele Aguer Lohitzün dantza irakaslea. Lohitzün-ek ez du sekula maskaradan parte hartu dantzari gsa, bere garaian gizonak zirelako nagusi. Aurten dantzari talde mistoa plazaratu dira Zuberoko maskaradetan.


Eguneraketa berriak daude