Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.
Kausa feministak gero eta gehiago ezenaren aintzinean dira, bereziki emazte eta gizonen arteko berdintasuna. Bilakaerak errealak badira ere, desberdintasunek lanmunduan, etxeko eremuan edo eremu publikoan irauten dute. Gainera, gizonen eta emazteen arteko berdintasuna Macronek bosturtekoaren kausa garrantzitsutzat jo zuen. Zenbait xifre adibide gisa:
Hala ere, pentsamoldeak aldatzen ari dira eta aurrerapenak nabarmenak dira. Laborarien mundua, gizarteko beste guziak bezala, emazteen eta gizonen arteko desberdintasunen lekua ere izan da. Azken urteetan aldaketa handiak izan dira gai horietan. Gero eta emazte gehiagok jotzen dute laborantza-lanbideetara. Frantzian, gaur egun, etxalde-buruen 1/4 ordezkatzen dute.
Emazteen genero-estereotipoak eta “ikusgarritasuna” deskonposatzeko lana funtsezkoa da pentsamoldeak eta jarrerak sakonki aldatzen jarraitzeko. Horregatik, garrantzitsua iruditu zaigu mugimendu honetan gure forman parte hartzea, emazte laborariak omenduz, eta hori begiradak eta praktikak aldatzen laguntzeko.
Emazte laborarien eskubideak, errola eta ardurak argitan eman nahi ditugu, baita ere haien ikusgarritasuna.
Emazte laborariek beti hartu izan dute leku garrantzitsua laborantzaren munduan, baina ez da beti agerian izan, eta usu zilegitasun eskas airerekin. « Paysannes en polaire » kolektiboaren «Il est où le patron?» komikiak erakusten duen bezala, haien errolak minimizatzen dituzten eta «laguntza»tzat jotzen dituzten irudikapenak bizirik diraute. Emazte laborarien %62, berriz, etxalde-buru, etxalde-buru orde edo elkartuak dira.
Haien eskubideei dagokienez, 198O arte itxoin behar izan zen lehen estatutu bat ukaiteko, “lanetan parte hartzen duen bikotea”. Estatutu edo azpi-estatutu, zinez haien lekua baserrian garrantzi berekoa zela jakiten denean! 2010ean bakarrik bikoteen artean GAEC sortzearekin estatus-berdintasuna posible izan zen. Emazte laborariek 2008ra arte itxoin behar izan zuten, langileen erregimen orokorreko amatasunoporraldi bera lortzeko. Eta 2012an bakarrik lortu zen laborantza ganberetarako hauteskunde-zerrendetan %30en emazte izaiteko obligazioa. Oraindik ainitz bada egiteko, batez ere estatutuari eta gizarte-eskubideei (pentsioak, etab.) dagokienez. Haien tokia eta lanbide horretan begirada aldatzeko.
Mundu osoan nekeziak izan arren, emazte laborariek beren geroa eskutan hartzen dute eta beren lekua aldarrikatzen dute eremu profesionalean edo eremu publikoan.
Erakunde militante eta politikoetan, emazteak gero ta gehiago errepresentatuak dira eta laborari gazteen belaunaldiek sindikatuen ilarak aberasten dituzte. Adibidez, « Confédération Paysanne »n emazteen batzordea sortu zen gai guzi horiek jorratzeko: eskubide berdintasuna, emaztearen eta gizonaren arteko estatutu bakarra, emazteek laborantzan duten aitorpena eta ordezkaritza, baina baita ere diskriminazioa, eraso sexistak eta emazteen aurkako indarkeria ere. Eztabaidarako leku bat eskaintzen du, feminismoaren aldeko aurrerapena. Talde horren testigantzek erakusten dutenez, genero-estereotipoak ugariak dira laborantzaren munduan, eta, historikoki, indar fisikoan oinarritzen dira; emakumeak, aldiz, jarduera berriak garatzeko indar eragileak dira. Praktiketako espezifikotasun eta ezagutza berritzaileak ematen dituzte. Eta hori guztia gizarte-desberdintasun asko sortzen dituen eredu kapitalista eta industriala inposatzen duen patriarkatu baten aurka borrokatzen saiatuz.
Hemen gure lurraldean, 60-70eko hamarkadara arte, emazteek, gizonak bezala, etxaldeen orekan eta funtzionamenduan leku nagusia zuten. Lanbidea, bikoteak eramaten zuen naturalki, bizi modu normal gisa.
Lanbidea profesionalizatu delarik, emantzipazio-mugimendu batekin batera, emazteak pixkanaka familiaren etxaldeetatik urrundu ziren eta kanpoko lanak hartu zituzten. Aldi berean, horietako ainitzek etxaldean lanean segitu zuten, baina estatutuik gabe. Azken hamarkada honetatik goiti, emazteak ofizialki itzuli dira laborantzara. Etxalde sistemen dibertsifikazioarekin, bikoteen arteko GAEC sorrerarekin, etxaldeko eraldaketarekin eta abarrekin, emazteak gero eta gehiago instalatzen dira: Ipar Euskal Herrian, 2010ean instalazioen %25 baino ez ziren, 2022an %38 dira !
Denen irudimenean, gizon laboraria traktore baten gidaria da maiz. Ahatik lanak gizon eta emazteen artean banatzeko era asko dira eta etxaldeen kudeaketan emazte laborariak funtsezko zeregina dute.
Azkenik, emazteak biziki inplikatuak dira laborantza herrikoiaren proiektuaen abiarazten. Oro har, instalazio berritzaileen proiektuen eramaileak dira (eraldatze, dibertsifikazio, harrera, etab…), laborantza sektorearen aberastasunean eta jasangarritasunean parte hartzen dute. Bistan da, emazte ainitz aurkitzen ditugu laborarien garapen-instantzietan (sindikatuak, batzordeak, talde-egiturak).
Gainera, 1982an gizonak inarrosiz eta akuilatuz, emazteek zuten ELB laborantza herrikoiaren sindikata proiektua bultzatu, FDSEA alde batera utziz, ez dituguia eskertu behar?
Mundu mailan, Laborantzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) lanak erakusten du, lurraren eskuragarritasunari, hongarrieri, zerbitzuei, finantzaketari eta teknologia digitalei dagokienez, emazteek atzerapena izaten jarraitzen dutela. Herrialde ainitzetan, oraindik asko bada egiteko emazteak lurrak dituzten gizonak bezain ugariak izan daitezen eta beren eskubideak legeen bidez babestuak izaiteko.
Kezkagarria da emazteen eta gizonen arteko desberdintasunak, hedapen- eta ureztatzezerbitzuetarako sarbideari eta lur-jabetzari dagokienez, azken hamarkadan guti jaitsi izana. Hala ere, emazteen autonomia hobetzea funtsezkoa da haien ongizaterako, eta eragin positiboa du laborantzako ekoizpenean, elikagaien segurtasunean, elikaduraren kalitatean eta haurren elikaduran.
Bilakaera horiek posible iruditzen zaizkigu emazte eta gizon laborariek elkarrekin aurrera egiten badute. Porton egin zelarik Via Campesinaren elgarretaratzean, Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduaren ordezkariak erran zuen bezala: “Emazte bat aurrera doanean, ez da gizonik atzera doana”.
Gai hau aukeratzean, laborarien %30 ordezkatzen dutenei, ikusgarritasun eta onarpen handiagoa eman nahi diegu.
Edizio honetan, haien errolak, konpromisoak, eskumenak eta berezitasunak nabarmenduko ditugu eta horiei buruz gogoeta egiteko aukera izango da. Harro gira haiei omenaldia egin, ohoratu eta dagokien lekua emateaz.
Informazio gehiago hemen.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.
"Emazte Laborariak Argitan" izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.
Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.
Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.
Urriaren 24an 6.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Arbonan, "lur elikatzailea defendatzeko". Izan ere, urtero elikagaietarako 650 hektarea lur desagertzen direla nabarmendu dute antolatzaileek. 120 egunez lurrak ez saltzeko egindako borrokari Lurrama festara... [+]
Lurzaindiak eta ELBk jakinarazi dute Arbonaren okupazioa urriaren 24ean amaituko dela, eroslea erretiratzea lortu baitute. Urriaren 24ak, okupazioaren 120garren eta azken eguna markatuko du eta bertan egingo da 2021eko Lurrama berezia.
Erosleak azkenean ez ditu Arbonako etxe eta lursaila erosiko. ELB eta Lurzaindiako kideen eta hauei juntaturiko herritarren aitzinean amore eman behar izan du. Okupazioak oraindik segitzen du, saltzaileak 3 milioi euroren gose segitzen duelako eta negoziaketa fasean okupaziotik... [+]
Ekimen gehienak bezala, Lurrama ere ezeztatu behar izan dute aurten. Baina zer nolako ondorioak utziko ditu horrek Lurrama elkartean eta Euskal Herriko Laborantza Ganberan?
Azaroaren 13tik 15era egitekoa zen 2020ko Lurrama bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: "Apiriletik formula desberdinak landu ditugu, suprefeturaren gomendioen arabera egokituz, bainan ezin dugu bururaino joan. Hamaboskarren edizioa berezia... [+]
"Biharko mundua, gaurko hautua" lemapean egingo dute Lurrama aurten, azaroaren 12tik 15era, Miarritzetik atera eta Ipar Euskal Herriko xoko ezberdinetan ekimen ezberdinak eskainiz.