Kaskarotenea ikastolan izan dira asteazkenean Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko ordezkariak. Koldo Tellitu presidenteak eta Imanol Igeregi zuzendariak ikastola bakoitzari 100 euroko laguntza eskatu diote “Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari” kanpainarekin; honela, Kaskaroteneak egunean ordaindu beharreko 100 euroko isunari aurre egiten lagundu dezaten.
"Ziburuko ikastola gure elkarteko kide izanda eta dagoen larritasun egoeraren aurrean, erantzuna tamainakoa izan behar da", adierazi du Tellituk, ikastolei beren sostengua adierazteko dei eginez. Euskal Herriko erakundeei ere aferan esku hartu eta lagundu dezaten eskatu die Tellituk.
Laida Mujika Kaskaroteneako presidenteak dirua biltzen jarraitzen dutela azaldu du, baita diruaz bestelako babesa ere. "Eman egun bateko bizia Ziburuko Ikastolari" kanpainarekin EHIEk “benetako laguntza eta ahaidetasuna” erakutsi dutela gehitu du Paxkal Indo Seaskako zuzendariak.
Bestalde, Mujikak azaldu du oraingoz “egoera normala” dela. Bere esanetan, haurrak “ondo eta pozik” ari dira joaten ikastolara eta oraingoz ez dute presiorik sentitzen.
Herriko Etxearekin bilkura ostiralean
Indo ostiralean elkartuko da Herriko Etxeko arduradunekin. “Aterabide duin eta normala” emango dioten esperantza duen arren, konponbidea elkarrekin lortuko dutela dio."Herriko Etxearekin harreman informala izan da eta badirudi ez dutela mugitu nahi, baina ostiralean egiaztatuko dugu", zehaztu du.
Guy Poulou auzapezak, aldiz, berretsi du ura, argindarra eta hesiak kenduko dizkiola ikastolari.
Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]
Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.
Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.
Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]
Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.
Ziburuko udaletxeko batzarrean, Guy Poulou auzapezak Ziburu Biziko zerrenda buru Eneko Aldanari mehatxu egin dio: "Eskopeta batekin joan eta tiro egiteko gogoa daukat". Bideoz ikus daiteke unea, 2:23:00 unean.
Seaskaren arabera 6.000 lagun bildu ziren azaroaren 8an Ziburun, Kaskarotenea ikastolako haurrek euren herrian eraikin duin batean ikasi ahal izatea aldarrikatzeko. Baina manifestazio jendetsuak ez duela hunkitzen argi utzi zuen herriko auzapezak egun batzuk lehenago Berrian:... [+]
Seaskaren arabera 6.000 lagun bildu ziren azaroaren 8an Ziburun, Kaskarotenea ikastolako haurrek euren herrian eraikin duin batean ikasi ahal izatea aldarrikatzeko. Baina manifestazio jendetsuak ez duela hunkitzen argi utzi zuen herriko auzapezak egun batzuk lehenago Berrian:... [+]
Ziburuko auzapezak Zaldi Xurito auzoko eraikina proposatu dio Kaskarotenea ikastolari. Jon Bergarak bertako irudiak bildu ditu bideo honetan. Inguru heze eta aldenduan kokatzen da, eta autoen zarata etengabekoa da, autobidetik hurbil baitago.
Berriak argitaratutako elkarrizketan hitz adierazgarriak atera dizkio Guy Poulou Ziburuko auzapezari Nora Arbelbidek. Euskararen eta ikastolen aldekoa dela dioen arren, ez du “betebehar moralik sentitzen” Kaskaroteneari herri barruan leku bat uzteko.
Seaskako 31 ikastolek ostiralean argirik gabe emango dituzte klaseak 11:00etatik 12:00etara. Ziburuko ikastolari elkartasuna adierazi nahi diote horrela, bertako haurren egoera irudikatzeko eta, bide batez, argindarraren ekarpenaz jabetzeko.
Laida Mujika Ziburuko Kaskarotenea ikastolako zuzendaria da. Haurrak Marinela gunetik kanporatu nahi ditu Ziburuko auzapezak. Egunero 100 euroko isuna ordaintzeaz gain, argindarrik gabe daude orain. Denbora gutxian zenbat gertakari jazotzen diren ikusita, “astez aste... [+]
Zorrak eta isuna ordaintzen laguntzeko, 10.000 euro bideratuko ditu Udalbiltzak Kaskarotenea ikastolarentzat Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik.
Esku-argi edo linternekin eta kandelekin argitu dituzte Ziburuko ikastolako gelak, Guy Poulou auzapezak argindarra moztu ostean. Leku egoki bat aurkitu arte ez direla bertatik mugituko esan du Laida Mujika zuzendariak. Larunbateko manifestazioari garrantzia eman diote Seaskatik.
Guy Poulou Ziburuko auzapezak bere hitza bete eta argindarra moztu dio Kaskarotenea ikastolari.