“Korronte neomatxista” borrokatzeko programa indartuko du Emakundek

  • Interneten gero eta joera matxista handiagoa dela eta, mutil gazteak sentsibilizatzen saiatuko da emakunderen Gizonduz programa, eta kirol-arloko irakasleak eta profesionalak trebatuko ditu.


2024ko otsailaren 12an - 16:01
Azken eguneraketa: 17:20

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, astelehenean iragarri duenez, bere sailak, Emakunderen bitartez, %59 handituko du aurten Gizonduz izeneko programa. Arrazoiak honako hauek dira adierazi dutenez: Berdintasunerako Lege berrituak gizonei zuzendutako ekintzak planteatzen dituelako, gero eta joera neomatxista handiagoa dagoelako mundu mailan, desberdintasuna eta genero-indarkeria ukatzen dituena, eta gazteen artean eragina izaten ari dena, eta sentsibilizazioan eragiten denean “emaitzak lortzen” direla baieztatu dute.

Gizonduzeko prestakuntza ekintzetatik igaro diren bi gizon ere izan dira agerraldian. Prestakuntza honek euren bizitza eta lanean izan duen eragin baikorra azaldu dute Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Zuzendari Iñaki Elexaldek eta Gasteizko Medizabala Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko irakasle Iñigo Esnaolak.

"Ziur gaude gizonekin lan egiteak berdintasunerako bidea errazten laguntzen digula", adierazi du Melgosak. Sailburuak nabarmendu du, halaber, EAEn berdintasuna garrantzitsua izatearekin ados edo oso ados dauden gizonen kopuruak gora egin duela. 2007ko datuen arabera, %77 ziren eta egun %99ak adierazi du hori.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, orientazio berri honekin, Gizonduz-ek "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka konprometituta dauden gizonen kopurua handitzeko asmoa azpimarratuko du, bereziki gazteengan eta lidergo postuetan dauden horiengan eraginez".

Jarduera berriak

Aurten, Gizonduz-ek bere jarduera-ildoekin jarraituko du, hala nola prestakuntza- eta sentsibilizazio-programarekin edo Gazteak Berdintasunean proiektuarekin, gazteen artean berdintasuna eta indarkeriaren prebentzioa sustatzera bideratua. Gazteekiko lana indartuko da.

Halaber, politika publikoetan gizonen eta maskulinitateen ikuspegia txertatzeko jarraibideak biltzen dituen gida bat egingo dute, eta profesionalak prestatuko dituzte kirolaren arloan sentsibilizatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakunde
2023-11-24 | June Fernández
Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?

Emakundek Azaroaren 25erako zabaldutako kanpainaren arabera, pornografia bihurtu da haur eta gazteen sexu indarkeria eskola. Egitasmoa kontrastatu dugu aditu zein arituekin, eta EAEko instituzioen koherentzia falta kritikatu dute: sexu-heziketaren premia aldarrikatzen duten... [+]


2023-11-10 | ARGIA
Pornografiak gazteen sexu-heziketan duen eraginaz ohartarazi du Emakundek

Emakundek Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da leloa aukeratu du azaroaren 25erako, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kanpainarako. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak adierazi du nagusiki kontsumitzen den pornoa emakumeen... [+]


2022-10-26 | ARGIA
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista detektatzeko gida aurkeztu dute

Emakundek diruz lagunduta eta EDE Fundazioaren parte-hartzearekin, Suspergintza erakundeak gida bat osatu du adineko emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik pairatzen duten indarkeria matxista detektatzeko eta egoera horietan esku-hartzea bultzatzeko.


2022-07-11 | Ahoztar Zelaieta
Emakunderen aukera galdua

Euskadiko prostituzioari buruz Emakundek argitaratu duen azken txostenak emakumeengan jarri du arreta berriro, eta negozioa mugitzen duten enpresaburuen papera gutxietsi du. La trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual en Euskadi: necesidades y... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Jaietako emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gida atera du Emakundek

Emakundek Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida osatu du EAEko hiru lurraldeetako aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean. Gida hau EAEko udaletara igorriko dute, bi urtez pandemia dela-eta jaiak ohiko eran egin gabe egon... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Emakundek ‘Pikara’, ‘Berria’ eta Lucía Martínez Odriozola saritu ditu

Pikara aldizkariak, Berria egunkariak eta Lucía Martinez Odriozola EHUko kazetaritza irakasleak (hil ondoren) jaso dute aurtengo Emakunde Saria, “genero-ikuspegia duen eta berdintasunarekin konprometituta dagoen komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako... [+]


2022-03-01 | ARGIA
Emakumeen itxuraren gaineko presioan jarriko du fokua Emakundek martxoaren 8 honetan

Emakumeek pairatzen duten edertasun-kanon zorrotza, hipersexualizazioa, gorputzen nahitaezko 'perfekzioa' edota gorputzen merkantilismoa bistaratu eta salatu nahi ditu kanpainak, besteak beste. Salaketa egitera mugatu ordez, itxaropen mezua ere hedatu nahi du Emakundek.


2021-10-19 | ARGIA
Berdintasunaren alde Emakundek bultzaturiko itun sozialean ehun erakunde ari dira parte hartzen

Nazio Batuak Emakumeak erakundeak nazioartean abian jarri duen Generation Equality ekimenak berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarra lortzea du helburu. EAEn Emakundek hartu du erronka horren gidaritza, eta ehun bat euskal erakunde ari... [+]


Jaietan genero berdintasuna bultzatzeko estrategiak aztertu ditu Emakundek

Berrizko dantzari-dantza, Antzuolako Mairuen alardea eta Tolosako bordon-dantzan berdintasuna bultzatzeko emandako urratsak jaso ditu Emakundek aurkeztu berri duen ikerketak. “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak" txostena... [+]


2021-04-19 | ARGIA
Askabidek jaso du Emakunde saria, prostituzioan aritzen diren emakumeekin egindako lanagatik

Askabide elkarteak prostituzioan aritzen diren eta gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeak artatzen ditu. Haien egoera ikusgarri egitea, haiek gizarteratzea eta ahalduntzea da diru asmorik gabeko elkartearen asmoa.


2021-02-15 | Ixone Arana
Sestaoko hilketa matxista salatu dute hainbat herritan

Ehunka herritar elkartu dira Sestaoko Kasko plazan, larunbatez, ostiraleko hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko beste hainbat herritan salatu dute hilketa mugimendu feministaren eta erakundeen eskutik.


2021-02-04 | Ixone Arana
Emakundek eta Eudelek udalentzako gida argitaratu dute indarkeria matxistaren erreparazioa lantzeko

Bortxa matxistaren aurkako gida teknikoa aurkeztu dute asteazkenean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak Gasteizen. Indarkeria matxista jasan duten emakumeei, erreparaziora bidean laguntza eskaintzeko hainbat irizpide... [+]


2020-12-22 | ARGIA
Prostitutekin Askabidek egiten duen lana aitortu du Emakunde Sariak

Prostituzioan ari diren edota bazterketa egoeran dauden emakumeekin lanean 35 urte daramatza Askabide elkarteak, haien beharrei erantzuteko eta haien egoera hobetzeko laguntzen. Berdintasunaren aldeko aurtengo Emakunde Saria jaso du elkarteak.


2020-11-30 | ARGIA
Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia eman dute argitara

Feminismo eta berdintasun alorretako euskarazko terminoak jasotzen ditu hiztegiak, dagozkien kontzeptu eta terminoekin. Euskalterm Terminologoa Banku Publikoan integratu da hiztegia.


2020-11-25 | ARGIA
5.518 indarkeria-matxista kasu zenbatu ditu Emakundek 2019an EAEn eta “icebergaren punta” besterik ez dira

Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko 2019ko datuak biltzen dituen txostena argitaratu du Emakundek. Horren arabera, 2019an Ertzaintzak 5.518 indarkeria matxista kasu erregistratu zituen eta EAEko 4.419 emakumeri eragin zien. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gizarteari... [+]


Eguneraketa berriak daude