Emakumezkoen talentuaren aldeko apustua egitea osasun globala lortzeko: emakume afrikarrak aldaketa-agente gisa ikerketan


2024ko maiatzaren 24an - 10:59

Ikerketaren eta arlo akademikoaren mihise zirraragarrian, genero-berdintasunaren pintzelkadek ez dute soilik justizia-koadro bat margotzen, ezagutzaren funtsa ere zizelkatzen dute horrekin batera. Maiatzaren 25ean izango den Afrikaren Mundu Eguna dela-eta, funtsezkoa da onartzea Afrikako emakumeek ikerketan duten ezinbesteko rola eta haien potentzialean inbertitzeak duen inpaktua zein den.

Afrikako emakumeak ikerketan aritu daitezen gaitzea ez da soilik kristalezko sabaiak apurtzea, horrekin batera suntsitu behar dira hezkuntzarako sarbidea mugatzen duten, aurreiritzi instituzionalak betikotzen dituzten eta emakumeek egiten dituzten ekarpenak gutxiesten dituzten kultura-arauak iraunarazten dituzten oztopoak. Imajinatu ditzagun entzun gabe geratzen diren ezagutzaren sinfoniak, aztertu gabe geratzen diren ulermenaren koloreak gure lan-indar intelektualaren erdia baztertuta geratzen denean.

Afrikako emakume ikertzaileetan inbertitzea ez da soilik balantza orekatzea, komunitate afrikarrei buruz dugun ulerkuntza estaltzen duten ezjakintasunaren amildegiak eta ikerketaren hutsuneak betetzea ere bada. Mendeetako jakinduriaren oihartzuna daramate haien ahotsek, ezagutzetan eta tokiko esperientzietan errotutako jakinduriarena, eta testu-liburuak beren kabuz soilik inoiz transmititu ezin izango lituzketen ikuspegiak eskaintzen dituzte.

Zoritxarrari aurre eginez, Afrikako emakume ikertzaile ugari agertu dira erresistentziaren eta erabakitasunaren argibide-erakusle gisa, eta historiaren liburuetan betirako jasota geratu dira haien istorioak. Berrikuntza-laborategietatik gizarte-aldaketaren arloetara, etorriko diren belaunaldien inspirazio-iturri dira, eta pasioa dagoen tokian aukera mugagabeak daudela erakusten dute.

Maiatzaren 25ean izango den Afrikaren Mundu Eguna dela-eta, funtsezkoa da onartzea Afrikako emakumeek ikerketan duten ezinbesteko rola eta haien potentzialean inbertitzeak duen inpaktua zein den

Haatik, Afrikako emakume ikertzaileen bidea ez da bakarrik egitekoa, baizik eta komunitate osoaren parte-hartzearen eta kolaborazioaren bidez egitekoa. Arlo akademikoaren eta tokiko komunitateen arteko zubiak egitean, aldaketarako zubibide bihurtzen da ikerketa, denbora askoan isildutako ahotsak anplifikatuz eta jendearen premia larriei erantzunez.

Dena den, Afrikako emakume ikertzaileek aurrera egin dezaten, estimulu bat baino zerbait gehiago behar dute, babes-egitura bat behar dute: ikerketa-azpiegituretan egin beharreko inbertsioa, finantzaketa, tutoretza, eta beren talentua lantzeko eta etorkizuneko aurkikuntzetarako bidea berdintzeko harremanak ezartzeko aukerak.

Komunitate ikertzailearen lidergoaren kapak bere azpian hartzen duen aniztasuna ere islatu behar du. Afrikako emakumeek lidergo-postuetan ordezkaritza handiagoa izatea ez da soilik estereotipoak desagerraraztea, baizik eta ikuspegi guztien ahalmena aprobetxatzea berrikuntza bultzatzeko, inklusioa sustatzeko eta guztien premiei erantzungo dieten ikerketa-programak lantzeko.

Afrikako emakume ikertzaileen lorpenak eta arrakastak ospatzen ditugun bitartean, izen handiko ikertzaileak direla –hala nola Mwele Ntuli Malecela, Quarraisha Abdool Karim, Wangari Muta Maathai edo Wendy Okolo– edo hain ezagunak ez diren beste hainbat direla ere, ez gaitezen haien merezimenduak txalotzera mugatu eta onartu dezagun, halaber, haien ekarpenek izandako domino-efektua. Aurkikuntza bakoitza, aurrerapauso bakoitza, ezagutzaren aurrerabidearekin, gizarte-aldaketa bultzatzearekin eta pertsonen bizitza hobetzearekin duten konpromiso apurtezinaren lekukotza da, ez bakarrik Afrikan, baizik eta mundu osoan.

Afrikako atsotitz batek dioenez, "Gizon bat hezten duzunean, gizabanako bat hezten duzu, baina emakume bat hezten duzunean, nazio bat hezten duzu". Erantzun diezaiogun, beraz, Afrikako emakumeak ikerketan indartzeko deialdiari, ezen hori egitean komunitate osoak, nazioak eta mundua oro har indartzen baititugu.

Gloria Dada, Biokimikan doktorea.

Zariako (Nigeria) Ahmadu Bello Unibertsitateko Biokimikako irakasle elkartua eta Anesvad Fundazioko "Becas para Todas" programaren onuraduna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Eguneraketa berriak daude