“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

  • Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.

Irantzu Pastor - Hordago El Salto

2024ko abenduaren 06an - 10:23

Soinu boteretsua dauka Madame Birrots taldeak. Boteretsuak dira. Bertsioak egiten hasi ziren eta disko propio batekin amaitu dute (momentuz). Bederatzi abesti, politikak zeharkatuak, dena politika delako: izan behar diren bezalakoak ez diren emakumeak, antolakuntzarako gonbidapenak, kapitalismoari kritika sotilak (edo ez hainbeste)...

Eta euskara hutsezko abestiak eta emakume guztiak diren musikariak: Kattalin Ezkerra Sobrino, ahotsa eta pandereta; Izargi Zumarraga Etxandi, gitarra elektrikoa eta koroak; Alazne Untxalo Erregerena, bateria eta koroak; Uhaina Apezetxe Murua, gitarra akustikoa eta koroak; eta Eneritz Mitxelena Irazoki, celloa. Asmo-adierazpen bat. Kattalin Ezkerra abeslariarekin hitz egin dugu.

 Irantzu Pastor - Hordago El Salto

Nola jaio zen Madame Birrots?

"Gu bostok ez dugu Baztanen lan eta bizitzea lortu eta, beraz, gure sorkuntza prozesuan eragin du modu argi batean"

Madame Birrots jaio zen badaukagulako lagun bat, Idoia Gillenea izena duena. Berak badauka jatetxe bat Erratzu eta Baigorri artean eta martxoaren 8aren harira proposatu zigun elkartzea eta bertsio batzuk prestatuz bertan kontzertu bat ematea. Normalean egun horretan batzuk espontaneoki elkartzen ginelako eta kantari hasten ginelako. Kontzertu hori eman behar genuen martxoaren 14ean. Eta justu sartu ginen pandemian, 2020a zen eta kontzertu hori ez genuen eman. Baina itxialdiak gauzak egiteko eta sortzeko gogo eta nahi bat sortu zigun. Orduan, itxialditik ateratzen hasi ginenean. Gure inguruan pare bat kontzertu eman genituen eta jendea hasi zitzaigun deika kontzertuak emateko eta segitu genuen. Bitartean, aldi berean, gure kantu propioak ere sortzen hasi ginen eta taldeko partaideak definitu ziren.

Eta izena? Zergatik Madame Birrots?

Bi arrazoi ditu. Lehena: gure lehen abesti propioaren izena; Birrotxak. Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua liburutik hartutako lehenengo poema da, guk musikatutakoa. Andre zaharrak edo neska zaharrak esan nahi du. Beste alde batetik, gu bertsioak egiten hasi ginelako, “hotsak birsortzen” genituelako. Horregatik. Eta “madame”… bueno, gustatzen zitzaigulako sonoridade hori!

Maria-Mercè Marçal poeta katalanak esaten zuen hiru aldiz errebeldea zela: emakumea, langilea eta nazio zapaldukoa izateagatik. Zuen abestien letrek hiru elementu horiek konbinatzen dituztela iruditzen zait. Zenbateraino sentitzen duzue zapalkuntza-ardatz horiek adierazteko beharra?

Nazio zapaldu edo herri zapaldu izaera hori gurean, gure taldean, adierazten dugu hizkuntzaren erabileraz. Hau da, guk garbi genuen euskaraz kantatu nahi genuela. Hau da, gure hitzak euskaraz izango zirela. Orduan, hori bai, bada hor kontzienteki egiten den hautu bat. Herri zapalduaren izaeraren kontzientzia aurretik egiten dugun ariketa da. Bigarrena izango litzateke emakume izategatik bizi dugun zapalkuntza. Gure taldea bera bada ariketa feminista bat. Guk elkar ezagutu genuen feminismoari esker edo hor lotu zen gure izaera eta emakume izateak suposatzen dituen edo guk emakume izateko daukagun moduak suposatzen dizkigun egoerak bistaratzen ditugu letretan. Nik uste dut letretan hori nahiko argia dela ere. Eta hirugarrena, klasearena, ba horrela gara, gure arteko harremana ere horrela delako, langile klasekoa izateagatik

 Irantzu Pastor - Hordago El Salto

Uste dut sorkuntza-lekua guk uste baino garrantzitsuagoa dela. Hirikoa edo landa-eremukoa, eta Euskal Herriko zein probintziatan dagoena ere. Nondik sortzen duzue eta nola eragiten dio horrek zuen musikari?

Gu baztandarrak gara, Nafarrak eta landa eremukoak. Eragiten dion modu bat, izan daiteke, mantsotasunean. Kantuak eta gure diskoa sortzeko denbora dezente behar izan dugu, eta nik uste dut horren erantzuleetako bat badela ordaindutako lana egiteko egin behar ditugun bidaiak. Hau da, batzuk lanera landa eremutik kanpo joan behar gara eta horrek elkartzeko zailtasun gehiago ekartzen dizkigu. Gu bostok ez dugu Baztanen lan eta bizitzea lortu eta, beraz, gure sorkuntza prozesuan eragin du modu argi batean. Eta gero, gure hitzetan edo gure musika ulertzeko moduan, errango nuke nahi gabe bada ere edaten dugula folkloretik, euskal tradiziotik. Eta hori ere lotuta dago bizi garen lurraldearekin, hemen oraindik ahoz ahozko euskal kantugintza bizirik dagoelako, nahiz eta nahiko modu apalean, baina ailegatu zaigu, eta nik uste dut propioki nire kantaeran islatzen dela. Bilbokoa izango banintz ziur aski ez nuke kantaera hori izango. Eta gure euskara, gure kantuen euskara, bertako euskara da, ez den-denetan, baina gehienetan baztaneraz daude hitzak, orduan, horrek ere badu, badu eragina.

Raimundo el Canasterok elkarrizketa batean esan zuen ez zutela beren talderako neskarik ezagutzen Lizarra edo Iruñea inguruan. Zuek bost emakume zarete. Kostatu zaizue elkar aurkitzea?

Ez ditu aurkitu ez dituelako bilatu! Guri ez zaigu batere kostatu elkar aurkitzea eta pentsa ezazu, Baztanek 8.000 biztanle ditu eta Lizarra askoz handiagoa da. Hori da aitzakia bat, beti bezala. Aitzakiaz betetzen dituzte beraien argudioak egiten dutena zilegiztatzeko. Ez dago pisuzko arrazoi bat, nahiko balukete egingo lukete.

Emakumeak falta dira euskal musika eszenan, edo horiek kontuan hartuko dituzten programatzaileak falta dira?

"Askoz gogorragoa da emakume izanda edo gorputz ez normatiboa izanda agertoki batera igotzea. Kritikatuko da gehiago nola jotzen ditugun instrumentuak, nola kantatzen dugun, ze gorputz dugun, nola mugitzen garen, nola janzten garen…"

Emakumeak kontutan hartuko dituzten programatzaileak falta direla edo orain arte falta direla argi dago. Hala ere, zapalkuntza hori bisibilizatzen ari dela errango nuke eta ondorioz, nik uste dut, aldaketaren hasiera ikusten ari garela. Geroz eta emakume gehiago ikusten dira euskal musika eszenaren erdigunean. Hala ere, erranen nuke emakumeok gure buruari aise edo askoz exijentzia gehiago jartzen diogula agertokira igotzeko edo plaza hartzeko edo jende aurrean jartzeko. Eta hori ere bada Madame Birrots: esateko modu bat, ez gara perfektuak, ez gara musikari izugarri onak. Eta zer? Ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko. Izan gaitezke mediokreak. Nik uste dut aldarrikapen hori sinetsi behar dugula. Askoz gogorragoa delako emakume izanda edo gorputz ez normatiboa izanda agertoki batera igotzea. Kritikatuko da gehiago nola jotzen ditugun instrumentuak, nola kantatzen dugun, ze gorputz dugun, nola mugitzen garen, nola janzten garen… eta horrek denak izugarri eragiten digu, gehiago kostatzen zaigu ateratzea, urrats hori ematea. Ondorioz, gure buruarekiko gehiegizko kritikotasuna daukagu. Hau da, zisheteropatriarkatua barruraino sartuta daukagu. Orduan, errango nuke bi gauzak: daudenak ez direla ikusarazten eta daudenei ere gehiago kostatzen zaiela egotea bizi dugun zapalkuntzagatik.

-Beno, ez nago guztiz ados honekin. Oso ondo entzuten da Madame Birrots eta.

Zapalkuntza horregatik izango da ez dugula gure burua balioesten.

 Irantzu Pastor - Hordago El Salto

 

Madame Birrotsen hurrengo kontzertuak:

-Abenduaren 13an Arizkun, Gamioxarrea (Baztan). 19:00.

-Urtarrilaren 18an Beran, Kataku Ostatu.

-Otsailaren 28ean, Burlatan, Axular elkartean.

-Apirilaren 4an, Villabonan, Sahrijai aljibean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


Eguneraketa berriak daude