Ablazioa errotik kentzeko nazioarteko egunaren harira, praktika ilegal hau egiten den herrialdeetatik etorritako 4.000 emakume nafar daudela ohartarazi du Munduko Medikuak erakundeak. Talde parlamentari guztiek GKE horren komunitate-lana eta Nafarroako Gobernuko erreferentziazko protokoloa goraipatu dituzte.
“Senegaletik Nafarroara iritsi eta Munduko Medikuak erakundean emakumeen mutilazio genitala txarra zela esan ez balidate, alabarik izanez gero mutilatuko nukeen”, aitortzen du gaur egun GKE honetako langile den Farmata Wattek. Ablazioa egin eta txiki-txikitatik “ona zela” irakatsi ziotela jakinda, ez da harritzekoa. Berea ez da kasu isolatu bat, bereziki Afrikatik Europara datozen etnia batzuetako etorkinen artean. Izan ere, familiak jaioterrira egindako bidaiak probesten dituzte alabei klitoria moztu edo bagina josteko. Tradizioaren jatorria ezezaguna da eta, seguruenik, ezberdina kultura bakoitzean, baina arrazoia argi dago: “Emakumearen sexualitatearen gaineko kontrola”.
Halaxe azaldu zuen Farmata Wattek, Amaia García eta Fatima Djarra lankideekin batera, asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean otsailaren 6ko Emakumeen mutilazio genitala errotik kentzeko egun internazionalaren harira. Munduko Medikuak 2008an hasi zen arazo hau lantzen Nafarroan. Hamabost urte hauetan, Foru Gobernutik jaso duen babesaren bitartez erreferentziazko protokolo bat sortu dute eta bi elkarte eratu dituzte: Flor de Africa, soilik emakumez osatutako bakarra estatu mailan, eta Hapi, gizonezkoena.
“Hasieran gizon askok esaten zuten emakumeek bakarrik ezingo genuela, eta oso positiboa izan zen Flor de Afrikaren eredutik abiatuta Hapi jaiotzen ikustea”, adierazi zuen Wattek. “Funtsezkoa da gaia gizonekin ere lantzea, maskulinitate berrien bitartez. Izan ere, beraiek alaba ez mutilatzea erabakitzen baldin badute, ez da egiten”.
Egitekotan, hiltzeko arrisku handia dago eta, epe luzera, arazo larriak ekar ditzake; hala nola, sexu bidezko gaixotasunak, orgasmoak edukitzeko gaitasunik eza, antzutasuna, gernu-infekzioak, eta abar. Baina, ez mutilatzeak jatorrizko etnia askotan ondorio txarrak dakartza era berean: “Ez zaituzte emakume garbi eta duintzat hartuko”, deitoratu zuen Wattek. “Hala, uste da informaziorik ez dagoelako. Informazioa boterea da”.
Dena den, ablazioa herrialde guztietan legez debekatuta dago, Afrikan “gobernuek behar bezain jazarpenik egiten ez duten arren”, Djarrak salatu zuen moduan. Espainiako Estatuan sei eta hamabi urte bitarteko espetxe-zigorra eta adingabearen tutoretza galtzea suposatzen du. Kontuan hartu behar da sorterrian geratu diren senide askok emigratu dutenekiko dependentzia ekonomikoa dutela eta Munduko Medikuak horretaz baliatzen dira haurren ablazioa eragozteko. Erakundearen bozeramailearen hitzetan: “Familiak informatu eta gero, beraien ama hizkuntzan idatzita dagoen konpromiso orri bat ematen diegu jatorrizko herrialdeetara joan aurretik, sinatu dezaten. Paperean alaba mutilatuta bueltatzen baldin bada gurasoak espetxeratuko dituztela jartzen du. Orduan, nork bidaliko luke dirua?”.
Arriskuaren seinaleak
Konpromiso gutunaren aurretik, noski, arriskuan dauden neskak identifikatzeko lanketa handia dago. Hasteko, jatorrizko herrialdea aztarna gisa erabil daiteke. Hona hemen Wattek aipatutakoak: Senegal, Ginea Konakry, Ginea-Bissau, Nigeria edota Egipto. Esan beharra dago emakumeen genitalak mutilatzen dituzten 30 herrialdeetatik, 27 Afrikan daudela. Guztira, bizirik dauden 200 milioi bat emakumek ablazioa jasan behar izan dutela kalkulatzen da, eta horietatik 180.000 inguru Europan daudela. Datuei erreparatuz, datorren hamarkadan beste 30 milioi emakume arriskuan leudeke munduan.
Arrisku honen erakuslerik handiena hauxe da: “Neska txiki batek kontatzea oporretan bere gurasoen herrialdera doazela eta festa bat egingo diotela”, aipatu zuen Wattek. Baina hau oso egoera zehatza litzateke. Alarmak pizteko biderik ohikoena ama bera mutilatuta egotea da. Baina askotan ablazioa ez da hain agerikoa eta ginekologoak ere ez dira gai izaten erraz antzemateko. “Zentzu honetan formakuntza funtsezkoa da, emakumearen jatorria eta izan ditzakeen osasun arazoak mutilazioarekin lotu ahal izateko”.
Zoritxarrez, askotan, ezjakintasunagatik, biktimek ere ez dute ablazioa eta osasun arazoen arteko kausa-ondorio erlaziorik ikusten. Gainera, “baliteke beldurrarengatik ez esatea”. Horregatik, Munduko Medikuak-eko kideek azpimarratu zutenez, “oso garrantzitsua” da osasun langileen formakuntza, batez ere “enpatia lantzea mutilatutako emakumearen jatorrizko kultura ez kriminalizatzeko, pazientea lotsatu ez dadin”.
Azken finean, mentalitate aldaketa soilik komunitate-lanaren bitartez gerta daiteke. “Katalunian protokolo bat sortu zuten, baina hura praktikara eramateko arduradunak Mossoak ziren”, gogora ekarri zuen Amaia Garcíak. Protokoloak etorkinei paperekin arazoak ekarri zizkien. Nafarroan, ordea, parlamentua eta gizarte zibila eskutik helduta doaz emakumeen genitalen mutilazioa errotik kentzeko bidean, eta horretan jarraituko dutela adierazi zuten alderdi guztiek, bat datoz-eta Munduko Medikuei zuzendutako esker onetan.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.