Donostiako Emakumeen Etxeko bisitak %45 igo dira

  • 34.601 bisita izan ditu Donostiako Emakumeen Etxeak 2017/2018 ikasturtean, Duñike Agirrezabalaga udaleko berdintasun zinegotziak Emakumeen Etxeko memoriaren aurkezpenean azaldu duenez. 140 bisita izan ditu Okendo kalean kokatuta dagoen egoitzak, aurreko ikasturtean baino %45 gehiago. Bisitak igotzeaz gain, bazkideak ere igo dira, 843 izatetik 1.023 izatera pasa baitira, eta jardueretan parte hartzen dutenen %40a bazkideak dira.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 04an - 10:02
Donostiako Emakumeen Etxea Okendo kalean dago, hiri erdigunean. Argazkia: Beñat Parra / Irutxuloko Hitza.

Iazko ekainean jaso zituzten datuak, Emakumeen Etxeko ahalduntze taldeetan eta lantegi programatuetan parte hartu duten 486 emakumeetan daude oinarrituta. Erabiltzaileen %63ak jarduera bakar batean hartzen du parte, eta %20ak bitan. Jatorriari dagokionez, gehienak gipuzkoarrak dira, zehatzagoak izateko, %73,66a donostiarrak eta %25a inguru gipuzkoarrak.

Erabiltzaileen adinari dagokionez, laurdena 56 eta 65 urte bitartekoak dira. Bestalde, %18a inguru dira 46 eta 55 urte bitartekoak, 36 eta 45 urte bitartekoak, eta 25 eta 35 urte bitartekoak. Emakumeen Etxera gutxien joaten direnak, ordea, 25 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako emakumeak dira.

Bestalde, erabiltzaileen %60a unibertsitate ikasketak burututakoak dira, %18a Lanbide Heziketako ikasketak burututakoak, eta %10a bigarren mailako ikasketak dituztenak. Lan egoerari erreparatuz, erabiltzaileen %32a inoren kontura eta lanaldi osoz lan egiten dutenak dira, %20a erretiratuak, %19a langabetuak, %11 inoren kontura eta erdi lanaldian lan egiten dutenak, %9a ikasleak, eta %7a norberaren konturako langileak.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak idatzi du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume Etxeak
Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


Normalidadea

Sasoi bateko etxekoandreek normalidadera itzultzeko gogo bizia izaten zuten opor-denboran. Etxekoak, firin-faran, urteko zereginak alde batera lagata, enbarazu baino ez ziren emakume hauendako. Gainera, senideak dolce far niente horretan zebiltzan bitartean, ama/amama hauek... [+]


2019-09-18 | Arabako Alea
Larunbatean irekiko dute Gasteizko Sorginenea etxe feminista

Emakumeek zuzendutako emakumeentzako proiektu feminista jarriko dute abian Etxanobe etxean.


Emakumeen Etxea izanen du Iruñeak

Iruñeak argi berdea eman dio Emakumeen Etxea sortzeari. Lehen aldiz izanen du hiriak halako gune bat eta horretarako inbertsioa eginen du udalak, 143.000 euro ia.


2018-12-05 | ARGIA
Bosgarren urteurrena ospatuko du Etxelila Ondarruko emakumeen topalekuak

2013an martxan jarritako Etxelilak bost urte bete ditu, eta ospakizun jaialdia egingo dute abenduaren 14an.


2018-03-21 | Axier Lopez
Stephen Hawking eta Eusko Labeldun esklaboak

Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta... [+]


2016-09-27 | Estitxu Eizagirre
Emakume etxeak lotuko ditu “Testurak” bertso emanaldi bereziak

Ostiral honetan egingo da lehen saioa, Eibarko Andretxean, 19:00etan. Ordutik abendura bitartean, sei bertso jaialdi gehiago egingo dira emakumeen testu literarioak oinarri hartuta.


Eguneraketa berriak daude