Emakumeen Etxea proiektu inklusiboa, irekia eta askotarikoa izan behar dela adostu dute Udalak eta Emakumeen Etxea elkarteak.
Gorka Urtaran Gasteizko Alkateak eta Sorginenea-Gasteizko Emakumeen Etxea Elkarteko ordezkari Scarlett Salguerok gaur goizean sinatu dituzte Gasteizko Emakumeen Etxea proiektua kudeatzeko eta garatzeko lankidetza-hitzarmena, Etxanobe jauregiaren lagapena, 90.000 euroko ekarpena eta 2019. urte honetarako plan operatibo bat.
Hitzarmenaren barruan, Udalak Etxanobe jauregia proiektuaren esku lagako du, "ahalduntze feminista sustatzeko eta eraikinean Sorginenea proiektuari loturiko jarduerak egiteko". Hitzarmena urtero luzatu ahal izango da, hiru aldiz gehienez, bakoitzean hamabi hilabeterako. Hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzean, urteko plan operatibo bat ezarriko da, eta horretan finkatuko da zer eduki eta ekintza zehatz egingo diren, baita zer konpromiso tekniko zein ekonomiko hartzen dituen aldeetako bakoitzak.
Proiektuan bertan definitzen den bezala, Emakumeen Etxea inklusiboa, irekia eta askotarikoa izango da, eta honako helburu hauek izango ditu: Gasteizko erreferente bihurtzea emakume guztientzat eta feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo guztientzat, sormena, hausnarketa eta, batez ere, egiteko beste modu batzuk sustatzeko topagunea izatea, eta dibertsiorako toki goxoa eta ikasteko errespetu eta ekitate-esparrua izatea.
Albiste hau Arabako ALEA-k argitaratu du, eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]
Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.
Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]
Ikusgarritasun txikia dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonek eta bizi dituzten oztopoek. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]
Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen hitzetan, Gasteizko Lan-arloko 2. Epaitegiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei ezarritako isunak erakusten du enpresek ez dutela betetzen "langileen osasuna babesteko obligazioa".
76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.
Ertzaintzak bi emakume atxilotu ditu Gasteizen, eta hirugarren bat ikerketapean dago, prostituzio-delituak egotzita. Haien klubean aritzen ziren emakumeek esplotazio-baldintzetan lan egiten zuten, Ertzaintzaren arabera.
Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]
Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.
Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]