Iruñeak argi berdea eman dio Emakumeen Etxea sortzeari. Lehen aldiz izanen du hiriak halako gune bat eta horretarako inbertsioa eginen du udalak, 143.000 euro ia.
Pablo Sarasate kontserbatorioa zegoen eraikinean sortuko dute Emakumeen Etxea, Agoitz kaleko bederatzigarrenean. Egokitu eginen dute eraikina, bereziki kontuan hartuko dute irisgarria izan dadila.
Pablo Sarasateren kontserbatorioa zen eraikinak lehen solairuan ekitaldietarako aretoa du 200 eserlekurekin. 181 metro koadro eta 63 metro koadroko eskenatokia ditu. Horrez gain lehen solairu horretan bulego bat eta bi biltoki txiki ere badira. Musika gela ere badu: 47 metro koadrokoa, atezaintza zerbitzurako 22 metro koadroko espazioa, komuna eta 12 metro koadroko bulego bat. Horrez gain, British School ikastetxeak erabiltzen duen gunea ere badu: bost gela erabiltzen dituzte eta bi komun.
Agoitz kaleko bederatzigarrenean dagoen eraikinak Emakumeen Etxea hartuko du hemendik aurrera. Emakumeentzako tokia eta talde feministentzako gunea izanen dira bereziki. Elkarteak eta kolektiboak biltzeko eta euren lana jorratu ahal izateko espazioa izanen da. Sarean lan egin dezaten, modu indibidualean jardutetik modu kolektibora jardutera pasa daitezen sortuko den gunea izanen da.
Iruñeko Udalak 2019-2022 urteetarako egindako Hirugarren Berdintasun Planaren barruan jasotako ekimena da Emakumeen Etxea sortzearena.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.
Sasoi bateko etxekoandreek normalidadera itzultzeko gogo bizia izaten zuten opor-denboran. Etxekoak, firin-faran, urteko zereginak alde batera lagata, enbarazu baino ez ziren emakume hauendako. Gainera, senideak dolce far niente horretan zebiltzan bitartean, ama/amama hauek... [+]
Emakumeek zuzendutako emakumeentzako proiektu feminista jarriko dute abian Etxanobe etxean.
34.601 bisita izan ditu Donostiako Emakumeen Etxeak 2017/2018 ikasturtean, Duñike Agirrezabalaga udaleko berdintasun zinegotziak Emakumeen Etxeko memoriaren aurkezpenean azaldu duenez. 140 bisita izan ditu Okendo kalean kokatuta dagoen egoitzak, aurreko ikasturtean baino... [+]
2013an martxan jarritako Etxelilak bost urte bete ditu, eta ospakizun jaialdia egingo dute abenduaren 14an.
Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta... [+]
Ostiral honetan egingo da lehen saioa, Eibarko Andretxean, 19:00etan. Ordutik abendura bitartean, sei bertso jaialdi gehiago egingo dira emakumeen testu literarioak oinarri hartuta.