Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean kaleak bete dira, indarkeria matxistarekin amaitzea exijitu eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko.
Hiriburu zein herrietan, Euskal Herriko hainbat txokotan egin ziren mobilizazio feministak. Goizean goizetik hasita, hainbat ekintza, manifestazio eta elkarretaratze burutu ziren. Egunaren hasieran, adibidez, Euskal Herriko Neska* Gazteak EHUren campusetan kateatu ziren; beren aurtengo aldarri nagusia autodefentsa feminista izanik, unibertsitate eredu zapaltzailearen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten.
🔴Unibertsitateko neska* ikasleak Elurretako sarreran kateatu dira, zapaltzen dituen unibertsitate ereduaren aurrean autodefensa feminista aldarrikatzeko pic.twitter.com/QatulDgH6m
— Hala Bedi (@halabedi) November 25, 2019
[LEIOA]
Leioako neska*ikasleok unibertsitate feminista baten aldeko hautua egiten dugu!
Hezkuntza feminista gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugulako eta erasotzaileak babestu ta gizarteko zapalkuntzak betikotzen dituen hezkuntza eredua ez delako inoiz feminista izango! pic.twitter.com/Oy1cn6VUG0
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
[IBAETA]
Unibertsitate feminista eraikitzera goaz!
Zuen unibertsitate heteropatriarkalari #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/ZF6OZbF2ts
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Euskal Herriko Neska* Gazteen izenean burutu zituzten han eta hemen beste zeinbait ekintza ere. Gasteizen, Boulevar merkataritza zentroan sartu ziren, saltokiak ixteko. Hala Bedik jaso duenez, Ertzaintza bertaratu zen eta bi kide identifikatu zituen, horiek mozal legearekin zigortuz momentuan.
Sistema heteropatriarkal kapitalistak erasotzen gaitu!😡
Gasteizko neska* gazteak ekimena burutzen ari dira Boulevard merkatal zentroan! #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/voxefLKhIu
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Durangon komisaldegi aurrean burutu zuten ekintza, feministok poliziarik behar ez dutela adierazteko.
Durangoko neska* gazteek komisaldegian burutu dute euren ekimena.
Feministok ez dugu poliziarik behar!
Zuen segurokraziari #GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/rRIFA2Yxsn
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Ezkerraldean, berriz, epaitegiak hartu zituzten jo puntu, sistema judizial heteropatriarkala salatu asmoz.
Ezkerraldeko neska* gazteak sistema judizial heteropatriarkala salatzeko ekimena egin dute!
Zuen (in)justizia sistemari#GukAutodefentsaFeminista pic.twitter.com/kokCvHDVAT
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Hiriburuetan bezala, herrietan ere bat egin dute Euskal Herriko Mugimendu Feministak "Dena esanda dago, dena dago egiteke" lelopean egindako deialdiarekin.
Arratsaldeko manifestazioetan ere izan dute presentzia Neska* Gazteek.
Aiaraldeko neska* gazteak AUTODEFENTSA FEMINISTAZ ARMATUTA GAUDE!! 🔥🔥#GukAutodefentsaFeminista @EH_NeskaGazteak pic.twitter.com/6eA6W3yose
— OTSEMEAK! (@Otsemeak) November 25, 2019
#GukAutodefentsaFeminista 😈😈😈 pic.twitter.com/qOkxifnoog
— Donostiako Neska* Gazteak (@DGazteak) November 25, 2019
Beste hamarnaka ekimenen irudi heltzen ari dira: Aretxabaleta, Eskoriatza... pic.twitter.com/IXLR4Rrg95
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Bilboko neska* gazteek ere kaleak hartu dituzte!
— Euskal Herriko Neska* Gazteak (@EH_NeskaGazteak) November 25, 2019
Gazte blokea antolatu eta ekimena burutu dute: instituzioen aurpegi garbiketa salatuz puntu moreen atzean biolentzia patriarkala ezkutatu eta sustengatzen dela esan dute.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da, dena esanda dago! pic.twitter.com/EZJgHP4LbR
Nazioartean ere egin dira mobilizazioak, irudi ikusgarri asko utziz.
"Estatu zapaltzailea matxirulo bortxatzailea", gisako oihuak aireratu dituzte Txilen:
Mientras tanto en Santiago "violación, y la culpa no era mía, ni donde estaba, ni cómo vestía" @InsMujerChile @ocacchile @MujeresRed @Abofemcl @historiadoras @redofem @Coordinadora8m pic.twitter.com/br79fC9kpo
— Red de Investigadoras (@RedInvestChile) November 25, 2019
Turkian aldiz, polizia manifestariei oldartu zaie:
The Turkish #police is shooting gas and rubber bullets in the women's demonstration who gathered on the day to counter violence against women #25KasımdaSokaktayız #Aslayalnızyürümeyeceksin #IsyanVar #GüledaCankel #Istanbul / #Beyoğlu /#Turkey pic.twitter.com/kgEpqWC8GQ
— Moving Europe (@MovingEurope) November 25, 2019
Nabarmentzekoa nola izan dituzten presente emakume kurduak mundu zabalean:
Across NE-#Syria & the world today thousands took to the streets to stand against violence against women in all its forms: abuse, occupation, the nation state, colonialism, & above all patriarchy.
— Kongra Star Diplomacy Rojava (@starrcongress) November 25, 2019
Defeat occupation and fascism with the spirit of #HevrinKhalaf!#WomenDefendRojava pic.twitter.com/u59NYDiMu0
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]