150 lagun inguruk parte hartu du Luzaideko Bolanten batzordeak martxoaren 24an, 25ean eta 26an egindako galdeketan. Horietatik %75ek baiezkoaz erantzun dio egindako lehen galderari: "Mutilek egiten duten bezala, neskek dantza taldean parte hartzearen alde zaude?". Iritzia eman dutenen %20k ezetz erantzun dio galderari eta %5 balio gabekoak izan dira.
Baietz diote beraz, luzaidarrek, neskek orain arte Bolant Egunean dantzatu ez dituzten dantzak, dantza-jauziak ere egin beharko lituzketela. Taldeko neskek dantza horiek herritik kanpo dagoeneko dantzatzen dituzte, baina Pazko igandez ospatzen den Luzaideko festa handian bazterrean izaten dira gizonezkoei begira dantza horietan.
Neskek jauziak dantzatuz gero nola jantzita egin beharko luketen ere galdetu du Bolanten batzordeak. Galdeketan jasotako erantzunen %65ek gaur egun neskek darabilten jantzia (gerruntzea eta gonarekin) erabili beharko luketela diote, %18ek mutilek darabilten jantzi berbera (petxera eta xingolaz apaindutako alkondara eta prakak) erabiliko beharko luketela neskek, eta %17k diote beste jantzi bat asmatu beharko litzatekeela neskentzat.
Nexkatoak 1968tik
Luzaideko Bolanten batzordeak antolatutako galdeketa herritarren iritzia ezagutzeko antolatu da, baina erabakia Bolanten batzordeak berak hartuko du, ez da galdeketa loteslea izan. Datorren edo hurrengo urteetara begira egin da galdeketa eta beharrezkoa den denbora hartuko dute gogoeta egiteko eta hurrengo urratsa zein izango den erabakitzeko.
Miguel Angel Sagasetak jasota duenez, emakumeak, Nexkatoak izeneko taldean, 1968tik ari dira parte hartzen Luzaideko bolant festan. Kontra-dantzetan eta dantza-luzian parte hartu behar zuten neskak ziren hasieran. Lehen urte horietan dozena bat inguru izaten omen ziren, kontra-dantzetan behar ziren kopurua zehazki.
Emakumeen jantziaren bilakaera
Sagasetak jaso duenez, 1968an sortu zen Nexatoen jantzia, hain zuzen ere kontra-dantzak modu formalean ematen hasi ziren urte berean. Horretarako emakumeen jantzia Jose Migel Esparza lesakarrak diseinatu zuen Jabier Sanzberro Luzaideko erretore izandakoaren enkarguz.
Blusa zuria, gerruntzea, gona, galtzerdi zuriak, gerritik zintzilik zeramaten zetazko zapia eta txapin beltzek osatzen zuten jantzia. Nesken erdiak gerruntze berdea eta gona beixa zeramaten, ete beste erdiak gerruntze granatea eta gona grisa. Gonak belaun gaineraino iristen ziren, motz xamarrak beraz. Janzkera hau hamar urtez, 1968 eta 1978 bitartean erabili zuten neskek.
Nexkatoen jantzia 1978 inguruan aldatu zen. Gona zuriak ordezkatu zituen aurreko gona grix eta beixak. Gona zuri hau aurrekoak baino luzeagoa da, ia orkatileraino iristen baita, eta bi xingolaz apainduta ageri da inguru osoan, gorria goian eta berdea azpian. Txapin beltzen ordez espartinak daramatzate, hauek ere xingola gorri eta berdez apainduak. Zetazko zapia desagertu egin da.
Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]
Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]
Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]