Emakumeek baserria defendatu zutenekoa

  • 1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan zioten.


2024ko ekainaren 12an - 07:28
Esne zentralen irekierak 1934an eragin zituen baserritarren protestak. Argazkia: Kutxateka

Atzera luze edo motz begiratuta, ukaezina da lehen sektoreak etengabe egin duela protesta. Baserria estu bizi da, eta lauso ikusten du etorkizuna. Baina, geroa ez ezik, malkartsua izan du iragana ere. Horren adierazle dira, besteak beste, 1958an Donostian izandako mobilizazio mordoa.

Urte luzez, gurdian edo euren kabuz antolatutako autobus lineatan, Igeldo, Usurbil, Ibaeta, Urnieta, Astigarraga eta beste hainbat eremuetako baserritarrek menditik Donostiako Erdialderako bidea egiten zuten egunero, barazkiak, frutak, eta, batik bat, esnea saltzeko. Marmita handiekin Bretxako eta San Martineko azoketako postuetan kokatzen ziren, eta etxez etxeko ibilbideak ere egiten zituzten, sukalderaino gerturatuta: «Oso ondo gogoratzen dut Mariak nola ateratzen zuen marmitatik esnearen neurria. Esne hori etxean egosi behar zen eta, esajeratu gabe diot, bi behatzeko gaina ateratzen zela. Oso goxoa zen eta pastak egiteko erabiltzen zen», gogoratzen du Arantxa Garaialdek, Ahotsak atariak egindako grabazio batean.

Baserritarrek etxeko ekonomia bultzatzeko sosak jasotzen zituzten ordainetan, eta, trukean, gainera, hiriko etxebizitzetako soberakinak biltzen zituzten: «Pentsatzen dut ogia sobran bazegoen, ahateentzako edo oiloentzako emango zitzaizkiola», dio Parte Zaharreko bizilagunak.

Denbora luzeko jarduera hori egun batetik bestera aldatu zen 1958an, Gurelesa esne zentralaren fabrika berriarekin. Josu Tellabide etnologoak gogoratzen duenez, fabrika «Suchard txokolate lantegiaren» lurretan eraikitzen hasi arren, Igarako industriagunera lekualdatu zuten. Irekierarekin bat, Gurelesari esklusibotasuna ematea erabaki zuen orduko gobernadoreak.

Gurelesa fabrika
Gurelesa fabrika, Igarako industriagunean.Argazkia: Kutxateka

 

Emakumeen borroka

Debekua indarrean sartu orduko, kontrolak areagotu zituzten baserriko emakume guztien joan-etorrietan. «Esnearena emakumeen kontua zelako», argitu du Karmenek —ez du abizena eman—. Esnea pasteurizatua edan behar zelaren aitzakiapean, baserritarrei berea saltzea debekatu zitzaien: «Gurelesakoek baserri guztiak bisitatu zituzten esnea biltzeko, baina prezioaren erdian baino ez ziguten erosten», gogoan du usurbildarrak.

Egoera horren aurrean, 1958ko irailean, baserritarrek bi eguneko grebara deitzea erabaki zuten. Milaka emakumek, seme-alaben haur kotxeekin gehienak, hartu zuten Erdialdea: «Kaleak eta Viktoria Eugeniako lorategiak bete zituzten, egoitza nazional sindikalistara bidean», jaso zuen Buenos Airesen argitaratutako Tierra Vasca hilabetekariak, 1958ko urriko alean.

Egoeraz jabetuta, hiriko emakume askok ere baserritarren eskubideak babestu nahi izan zituzten: «Gure ama manifestazioaren oso alde zegoen, bultzatu egin zituen, eta etxean bertan pankartak egin zituzten berak eta bere lagun batek», du gogoan Garaialdek.

Protestak handitzen joan ziren egunetik egunera, eta egun batean ehunka baziren, milaka izatera pasatu ziren hurrengo egunetan: «Gobernadoreak ekarritako errefortzuek eta hiri osoan zehar dabiltzan jeep-ek animoak pizten dituzte, eta Donostiako herria berriro mobilizatzen hasi da matxinadaren arrastoak hartzen ditu». Bigarren egunean «15.000 lagun» batu ziren protestara, 1958ko Iberica por la libertad hedabidearen arabera.

Bi eguneko protestetan herritarren aurkakotasuna irmoa zela ikusita, salmenta lehengo moduan uztea erabaki zuten. Baina, baserritarrek lehen bataila irabazi zuten arren, protestara jo behar izan zuten hilabete beranduago. Gobernariak asmo berdinekin jarraitzen zuela ikusita, baserritarrak grebara joan ziren, eta Donostia astebetez geratu zen barazkirik, frutarik, arrautzarik eta esnerik gabe.

baserritarrak
Igarako autobusa Ondarretan, 1935 urtean. Ibaetako baserritarrez gain, Igeldoko eta Usurbilgo Kalezar, Elizalet eta Aginaga goialdeko baserritarrek erabiltzen zuten linea hori, Bretxaraino lekualdatzeko. Maskolaitzko errekatik irteten zen autobusa (Usurbil), bertan txabola bat zutelako inguruko baserritarrek  astoak uzteko. Maskolaitzetik, Barrenetxeko erreka hartu (Murgil bidea) eta Ibaetatik ateratzen zen, Erdialderako bidean. Argazkia: Noaua kultur elkartea

 

 

 

Baserrietako emakumeek berriz ere hartu behar izan zituzten kaleak, eta gehitutako jendetzarekin batera istilu larriak eragin bazituzten ere, legeak bere horretan jarraitu zuen handik aurrera.

Baserritar askok etxez etxeko zerbitzua egiten jarraitu zuten, isilpean, eta beste askok trikimailuak topatzen zituzten saltzeko: «Guk ardi esnea ere saltze genuenez, horrekin tapatzen genuen», dio Karmenek. Donostiako familia askok, bestalde, fabrikako esne pasteurizatua saihestu zuten denbora batez, baina segituan normalizatu zen hiritarren artean.

Garaialdek dio baserriko esnearekin egindako «pastak» ez direla berdinak izan gerora, eta Karmenek berriz, Gurelesa izan dela «hemengo baserriak galtzearen» erantzule nagusia: «Esnerik gabe ezin zuten lau porru eta zazpi azenarioen salmentekin biziraun». Nola edo hala, orduko jarduera eta bizimodua debekuarekin batera joan zen, eta oroitzapenetan baino ez da gelditzen, egun. Oraindik, baina, hiriko etxe askotan gogoan dituzte protestetan oihukatzen zen «Gurelesa, agua de mesa» aldarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume langileen eskubideak
Gurpildun aulkian lan egitera behartuak

Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
“Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela” argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Etxeko langile egoiliarren ia %98k ez du jaso lanbide arteko gutxieneko soldata 2023an

ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]


Gehiegizko berdintasuna

Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]


Itzalpeko emakume arkeologoen itzala

Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]


Nekane Zabala, polizia-etxetako garbitzailea eta grebalaria
“Bederatzi hilabeteko greba batek marka uzten du, eta batez ere, emakumeengan”

Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]


Etxeko langile bati langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortu diote epaitegietan

SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoko zerbitzuak ukatu bazion ere, Bilboko Lan Arloko 7. Auzitegiak onartu dio langileari eskubidea, ELAk jakinarazi duenez. SEPEk helegitea aurkeztu du.


2023-10-23 | Garazi Zabaleta
Hitzez
Eta, zaintzaile diren baserrietako emakumeak, nork zaintzen ditu?

Urola Kostako baserriko bost emakumek sortu zuten 2007an Hitzez elkartea, landa eremuko emakumeen osasuna hobetzeko helburuarekin. “Zaindariei zuzendutako sostengu-taldeetan ezagutu genuen elkar, eta lanketa bat egin ondoren, 2006an erregistratu genuen elkartea”,... [+]


Emakume baserritarren lana aitortzeko topaketa egingo dute Iruñean

Urriaren 15ean ospatzen den Emakume Baserritarren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, AFAMMER elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko topaketa antolatu du urriaren 17an Iruñeko Planetarioan.


2023-10-11 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-06-22 | ARGIA
Espainiako Estatuko soldata arrakala handiena du Nafarroak

Nafarroan emakumezkoek gizonezkoek baino 6.800 euro gutxiago irabazten dute urtean. 2021eko Espainiako Soldaten Egituraren Inkesta atera berri da eta, horren arabera, soldatak batez beste urteko 28.459 euroraino igo dira Nafarroako Foru Erkidegoan.


Eguneraketa berriak daude