Emakumeak gehiengo izango dira Legebiltzar berrituan

  • Eusko Legebiltzar berriaren osaketan inoiz baino emakume gehiago izango da: 75 parlamentarien artean, 41 emakume egongo dira gaur abiatu den hamaikagarren legealdian.  


2016ko urriaren 21ean - 10:22
Eusko Legebiltzar berria. (Arg.: orain.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamaikagarren legealdia abiatu du Eusko Legebiltzarrak. Dagoeneko bete dira 75 aulkiak, 41 emakume eta 34 gizonekin. Hortaz, parlamentarien %55 emakumezkoak izango dira. 2005ean ere gehiengo izan ziren, 38 egon baitziren, 37 gizonen ondoan. Azken legegintzaldia, aldiz, 44 gizon eta 33 emakumek amaitu zuten. Horrez gain, zuzenbide ikasketak nagusitu dira parlamentarien artean.

Legebiltzarreko mahaiari dagokionez, erabakita dago nortzuk osatuko duten. Bakartxo Tejeria izango da berriro presidentea, Eva Blanco EH Bilduk proposatutako lehen presidenteordea, PSE-EEko Txarli Prieto bigarren presidenteordea, Cristina Makazaga (Elkarrekin Podemos) lehen idazkaria eta EAJko Iñigo Iturrate bigarren idazkaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
2024ko irailaren 30
Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Eguneraketa berriak daude