Emakume zientzialariek esperientzia okerragoa dute komunikabideetan eta sare sozialetan

  • Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen arabera, inkestatuen % 83,12k iritzi ona edo oso ona du hedabideetan duten parte-hartzeari buruz, nahiz eta erdiak baino gehiagok onartu duen erasoren bat jasan duela komunikabideetan zientziari buruz aritu ondoren. Nabarmena da emakumeek gizonek baino eraso gehiago jasotzen dituztela: erasoak jasandakoen % 56,86 emakumeak dira. Diziplinen artean, ingurumen- eta osasun-zientzietakoak dira erasotuenak, baita gizarte-zientzietakoak ere (COVID-19, txertoak, klima, baldintzatzaile sozialak…), eta X sare soziala da erasoen iturri ohikoena.

“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” txostenaren azala.

2024ko abenduaren 13an - 07:00

Oro har, zientzialariek komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean, bereziki eskertzen dute beren mezua helarazteko aukera izatea, baita beren ikerketei ikusgarritasun eta hedapen handiagoa ematea ere. Alderdi txarrak ere aipatzen dituzte, ordea. Batez ere, beldur dira mezua desitxuratuko ote duten, edo gaizki ulertuko ote den.

Erasoei dagokienez, zientzialariaren sexuaren arabera, diferentzia dago, ez bakarrik kopuruan, baita eraso-motan ere. Emakumeek eraso gehiago jasotzeaz gain, gehienak haien gaitasun profesionalari buruzkoak dira. Gizonek, berriz, irainak jasotzen dituzte, eta, gaitasuna baino gehiago, zintzotasun profesionala da ukatzen zaiena. Aurrekoekin alderatuta, ehunekoetan gutxiago badira ere, emakumeek gizonek baino eraso gehiago jasaten dituzte jatorria, etnia, erlijioa edo sinesmena direla, baita itxura fisikoagatik, sexua edo generoagatik ere. Azkenik, guztira gutxiengoa diren arren, mehatxu fisikoak edo sexualak eta heriotza-mehatxuak ere ohikoagoak dira biktima emakumea bada, gizona bada baino.

Erasotzeko erabilitako bideari erreparatuta, X sare soziala (lehen Twitter) da nagusia (% 59,86). Hala ere, hedabide digitaletan egindako iruzkinak (% 21,13), eta zientzialariak berak, publikoan (% 11,97) edo pribatuan (% 7,39), jasotako erasoak ere esanguratsuak dira.

Erasoak jasotako zientzialarien laurdenari, gutxi gorabehera, esperientzia txarrak ez dio ezertan eragin, baina beste laurden batek ziurtasun-gabezia edo antsietatea sentitu du. % 16,55 sareak uztera edo komunikabideetan agertzeari uko egitera iritsi da.

Zientzialariek prebentzio-neurri batzuk ere proposatu dituzte, hala nola instituzioek edo erakundeek beren lana bultzatzea eta aitortzea, erakundeei zientziaren komunikazioari buruzko formazioa eskaintzea, eta babes-mekanismoak ezartzea. Halaber, komunikabideei ere arduraz jokatzea eskatu diete.

Inkestaren egileek iradoki dutenez, inkesta zabalago bat egitea komeniko litzateke, ondorio sendoagoak ateratzeko. Hain zuzen, txostenak SMCrekin harremanetan jarri diren adituen erantzunak biltzen ditu, 2022ko martxotik 2022ko uztailera bitartean. Inkesta jaso zutenen % 17k erantzun zuen; guztira, 237 pertsonak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Ertzaintzak Lurraldebuseko autobus gidariak prestatuko ditu eraso matxisten aurrean

Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Eguneraketa berriak daude